ARRASATEKO POLITEKNIKA ESKOLA


1974ko ekainaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Arrasateko Politeknika Eskolako zuzendaria den Retegi jaunari elkarrizketa.
ARRASATEKO POLITEKNIKA ESKOLA
"Bedi teknika gizartearen onerako"
Gure etorkizuna dela eta kezkati dabilkigu gazteria; urduri eta itxaropentsu, etorkizun on baten alde orain dabilen jendea. Negarrari eta hiletak jotzeari ekiteak ez du balio. Besteak beste, lanak salbatuko gaitu. Eta, dakigunez, bada landu beharrezko lurralderik: hizkuntza, kultura , industria, hitz batetan esanda: herrigintza.
Herrigintzari atxikiak dihardute zenbait eskolatako irakasle eta arduradunek. Eskolan ereiten de, gero, zuhaitz mardul bihurtuko den hazia. Eskolan lantzen dugu geure geroa, eskola dugu geure gure etorkizunaren ardatza. Baina eskolaren inguruan bada kezkarik, bada zalantzarik. Sail honetan lanean ari direnen zenbait iritzi jasotzearren Arrasatera jo dugu eta Politeknika Eskolako zuzendariari, Retegi jaunari, zenbait galdera egin diogu:
Arrasateko Eskola ez da gaur gaurkoa. Urtetan hamaika lan egin izan duen eskola dugu Arrasateko hau. Teknika saila ongi jorratzen duzuela entzun dugu...
Gaur gaurko momentuak eskatzen duenaren arabera bizitzea nahi badugu, nahi eta ezkoa dugu teknika lantzea, gure eskoletatik tekniko on batzuk sortrea, gaurko industri giroan lan egingo duten gazteak prestatzea. Herriak behar beharrezkoa du teknikaz ongi jabetzea, gainontzean erabat atzeraturik geldituko zaigu. Teknika lantzeak berekin duen arriskuaz jabeturik gaude. Horregatik, ez dugu tekniko norberekoirik maite, herrigintzaren ardatzari atxikirik guztien onerako landu nabi dugu teknika. Badi teknika gizartearen onerako!
Alde horretatik ere izango duzue buruhausterik asko. Izan ere, lantegiak industriaz osatuz doaz, nakina automatikoak nagusituz. Zuek prestatzen duzuen gazteak bai ahal du industri mundu honetan zereginik?
Gai hau dela eta benetan kezkati gabiltza. Industriak espezializatutako peoiak beharko ditu. Gu, berriz, eskolatutako gizarte bateruntz goaz. Hemendik urte pare batetara, istudiante askok, bere ikasketak bukatuko ditu. Guzti hoiek lana ukan dezaten industria bera aztertu beharko dugu. Gure industriak bertako gazteari ezer eskaintzen ez badio, lana, lan egokia izan dezan kanpora jo behar badu, erdi bidean gelditzea baino ez dugu egingo. Honek industriaren aldaketa ere eskatzen du; bide berriak aurkitu beharko ditugu gai honetan zerbait egin ahal izateko.
Zuen aldetik zerbait pentsatu ahal duzue arazo hau konpontzeko?
Ez pentsa arazo nagusi hau erabat konpondu ahal izango dugunik. Baina kezkati gabiltza behinik behin. Aurrera jo nahi dugu eta batez ere azterketa, inbestigazio lanari ekin nahi diogu. Laster, horretarako etxe eta leku berezi bat sortuko dugu. Bertako lantegien zerbitzuan lan egingo duen inbestigazio leku egoki bat antolatzen ari gara.
Herri aurreratuetan arazo berdintsurik ezagutuko zuten, noski. Bai ahal duzue harremanik beste herrialdeetako ikastetxetakoekin?
Ezin gaitezke uharte gisa lanean jardun. Nahi eta ez harremanak sendotzea behar beharrezkotzat jotzen genuen. Bai Frantzian ikastetxe nagusitan, bai Inglaterran, gure eskolako zenbait irakasle istudiatzen ari da, azken joeraz eta teknikaz, iritziaz eta jokabideaz ongi jabe gaitezen. Aurten, berriz, kanpoko zenbait irakasle Frantziatik eta Greziatik ekarritako irakasleak, geure artean izango ditugu, dagoenekoz gure eskolan Irakas saioak eskain ditzaten. Herria dugu gogoan, bailaran egindako azterketek erakusten dizkiguten premiak eta beharrak gogoan izanik gertu nahi dugu jendea, baina lehen esan dudan bezala, nork bere probetxurako ez baina gizartearen onari begira lan egingo duen jendea prestatuz.
Retegi, zuk emandako erantzunak beste arazo batetara garamatza. Eskolak jendea egiazki hezten saiatu beharra duenez, langilegoaren egoera gogoan ahal duzue zuen eskolan? Langile mugimenduaz kanpora ez ote dabil eskola profesionaletan prestatutako jendea?
Gai honetaz ez dizut erabateko erantzunik emango. Gure arteko kezka azaltzea baino ez dut egingo. Irakasleen artean langilegoaz arduraturik bizi gara. Ez dugu irakaskintza soila gogoan, hezketa ere bebarrezkoa baita. Ikasleek langile egoeraren kontzientziarik izan dezaten ikastaroa hamaika hilabetetakoa izan ohi da; lantegian lanean diharduenaren antzera hartzen dituzte bakantzak. Horretaz gain, bada ALECOOP deritzan beste lantegi bat antolatua. Kooperatiba gisa antolatua hain zuzen. Bertan hamazazpi urtetatik gorako ikasleek egiten dute lana. Egunero lanari lau ordu eskaintzon dizkio ikasleak eta gainontzeko sei orduak istudiatzen ari. Era honetan lantegia zer den, lana eginaz ikastea zer den, eta abar ongi ikasiko du ikasleak.
Une horretan zer dugu gaztea, lanean ari den ikaslea ala ikasten dabilen langilea?
Nork bere sentipen eta kontzientziak erantzun beza. Lana eginaz irabazten duenari esker, bere ikas-lanak gurasoen bizkar ibili gabe egin ditzake. Bestalde, lantegi barruan erabateko langile bezala jokatzen du. Hor daude batzordeak iritziak emateko batzarreak, erabakiak hartzeko bide egokiak. Era honetan moldatutako lantegian jardun ondoren, lanean hasi eta gero langile kezkarik azalduko duelakoan daude. Aukerak eta bideak desberdinak dira, guk ez dezakegu inor jakineko bide bat hartzera behartu.
Ikusten denez pertsona osoa, erabateko pertsona duzue gogoan. Ez duzue tekniko soila onartzen, pertsonaren osotasuna gogozkoa duzue. Osotasun hau dela eta hazkunde hau dela eta, gizagintza zertan zarete? Euskaldun gaztea euskaltasunean hazten ahal duzue?
Zuhaitza fruituetarik ezagutzen omen da. Zeorrek beste horrenbeste egin zenezake. Halere eskolaren eginbidea gizarte giroa gogoan izanik hartu behar dugu. Nolako oinarria halako etxea egin genezake. Oinarria sendoa denean etxe luzea egin genezake, baina harkaitzaren ordez hondar gainean ezin etxerik jaso. Guri ere horrelako zerbait gertatzen zaigu. Euskaldungoaren lana guztion artean egin beharrezkoa da eta gu ere bete betean sartu beharrean gara. Egin didazun galderari hemendik urte batzutara, Jaunak lagun, hobeki erantzungo diot.
Ez du arrazoi faltarik gure zuzendariak. Bakoitzak bere buruari egin behar dion galdera baita. Irakasle eta ikasle, guraso eta seme, zahar eta gazte, gizon eta emakume, denek badugu zer esanik, zer eginik.
Beste galdera bat ere egin nahi nizuke, Retegi. Pertsonaren hezketaz mintzatu gara, gizartean bete betean murgilduta biziko den gaztea nahi duzue, erantzukizunez heztea gogazkoa duzue. Baina, zuek hemen, eskola barruan, ikasleari zenbaiterainoko eginkizun eta erantzukizuna ematen diezue erabakia hartzeko orduan? Ez ote dituzue gauzak goitik behera erabakiak hartuaz gauzak zuzentzen?
Eskolaren egiturak kooperatibarena erakusten du. Arrasateko eskola, batez ere, inguruetako lantegiei eskerrak bizi da. Hoiek ere beraz, badute zer esanik erabat; nagusienak hartzeko orduan. Ikasleak ere egituraren barruan daude eta bere iritziak eta autarkia eman ditzake. Baina, ikaslea, batez ere, bera ikasten diharduen neurrian kezkatzen da eskolaz. Eskolaren inguruan gauden gainontzekook, berriz, eskolaren geroa ere gogoan dugu. Guk, gaur adibidez, gaurko lantegiari ez haina geroko lantegiari dagokion gaztea prestatu behar dugu. Egonean gaurkoari begira egotea gure kaltetarako izango litzateke. Orain lan giro bikain bat bada eskola barruan eta herriaren onerako izango da dudarik gabe.
Besterik esango ote zeniguke, Retegi Jauna?
Geure lan honetan asmatuko dugun ala ez, geroak esango du. Asmo onenez lan eginaz ere ez baita beti asmatzen. Gure herriak hamar mila arezo ditu. Guk alderdi bati ekin diogu baina gainontzekoak ere gogoan hartuaz. Guri hazia ereitea dagokigu; uztarik jasoko dugun ala ez, besterik da. Ea ba, bakoitzak bere lurraldea landuaz euskal lurralde emankor eta oparoa sortzen dugun.
Hauxe dugu Arrasate Eskolako giroa, hauxe bertan nabari den arnasa. Beste horrenbeste gertatzen da, seguraski, han eta hemen, Euskalerrian sakabanaturik dauden eskoletan. Guk, gaurko elkarrizketa honetan Arrasatera jo dugu. Erantzun berdintsuak jasoko genituzke beste zenbit eskolatan ere. Su eta gar lanean jende asko ari da, eta egindako lana behin ere ez da alferrikakoa izaten. Erein, erein hazia, gero fruitua eman eta zabal dadin.
ERRIALDE
1

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Eskolak\Besteak
Egileez\HERRIALDE1\Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude