Manuel Mª Escudero


1974ko maiatzaren 19an
Manuel Mª Escudero, nuklear indar etxeen aurka.

Manuel Mª Escudero
Etengabe izan dizakeen jarrioetan dago arriskua
40.000 batpateko heriotza eta 100.000 orduz lehen sor ditzake

Lehen ere askotan aipatu dugu nuklear indar etxeen arazoa Z. Argian. "Arantzadi" ren iritziak agertu ditugu behin eta berriz. Ez dakigu gure irakurleak behar bezala jabetu diren ala ez arrisku honetaz.
Agian arrisku haundirik ez duen arazo batetaz gaudela itsuturik eta aztoraturik usteko du norbaitek.
Baina etorkizunean ondorio latzak izan ditzakeen zerbaitekin gabiltza jolasean eta axolakabe.
Manuel Escudero izan da berriro nuklear indarraren hauzia goro gori jarri duena. "Eskari" bat egin dio gobernuari Debakoaren aurka. Erantzunaren zai dago.
Gu ez gintezke, bienbitartean, besoak tolesturik lasai egon. Egin daitekeen guztia egin behar dugu. Jendea esnarazi eta mugierazi behar dugu.
Eginkizun honek bultzaturik joan gara Manuel Escudero jaunarengana. Ongi hartuak izan gara. Zehatz eta garbi eman dizkigu erantzunak.
Dena ez du izango, noski, arriskua eta kaltea nuklear indarrak. Neri ala iruditzen zait behintzat. Zer on dakarkio gure herriari nuklear etxeak?
Egia esan, ez dut ikusten zer on ekar diezaiokeenik. Gaur ez da bat ere zaila argindarra batetik bestera eramatea. Eginik eta jarririk daude horretarako behar diren hariak. Guk Frantziari eta Frantziak guri ematen digu argindarra. Bidezko da industria dagoen lekuan argindarra sortzea, bestela bidetako harietan galtzen da alferrik. Baina bidean galtzen denak baino gastu haundiagoa egin arazten du bertan behar bezala nuklear etxe bat eraikitzeak. Etxekalte da hori. Merezi al du?
Zuk beldur diozu nuklear indarrari, bai al du jendearen osasunarentzat arriskurik?
Noski. Baina ez dezagun uste izan bonba bezala lehertu daitekeenik. "Reaktor"rik ez da lehertzen. kinean ari garela lanean. Biologo batzuek ez dute inolaz ere ontzat ematen honelako argindarrik. Teknikoek agintzaen dituzten seguridadeek, berriz, huts egin dezakete inoiz. Jar al daitezke, egoera honetan, hiru indar etxe 50 kilometroren barruan? Inork ez daki oraindik radioeraginik txikienak ere gizonaren osasunean kaltegarrizko erasorik duen ala ez. Gauza bat dago garbi. Jakintsuak orain ari dira aztertzen reaktorea hozteko erabiltzen den urak itsasoan zer ondoren ekarri ditzakeen, oso beroa itzuliko bait da itsasora. Zer eragin izango du itsasoko bizidunetan? Itsasoko bizidunetan baldin badu, baita hoiek edo hoietan bazkatzen diren arrainak jaten dituen gizonarengan ere.
Haundia dela uste al duzu radioeragin kutsadura?
Ez da haundi-txikiaren gorabehera bakarrik. Txikienak ere haundidurak, gazterik zahartzea eta giza-haziaren aldaketak ekar ditzake. Lehen ez zen honetaz eskarmenturik. Oraindik ere ez da haundirik. Egia al da indar-etxea eraikitzerakoan edo indarra bera sortzerakoan edo reaktorea aldatzerakoan badirela radioeraginen ituteak? Inork ez dezake ezezko borobilik eman. Ez dago seguridade osorik. Ondorioak, dakitzagunak eta oraindik jakiteko daudenak izan daitezke. Ikus...
Uxatuko ote du udan kanpotik datorren jendea?
Ugaltzeko bideak mozten dira behintzat. Jendea ekartzeko bide hauek jartzen zituen "Hazkundearen Hirugarren Ekinaldirako" egitarauak: ostatu, biltoki, jolasleku onak... Gezurra dirudi, baina egia da, hiru nuklear etxe jarri nahi dizkigute horretarako eta gure lasapiderako daukagun lekurik bakarrenetako batean.
Zer ondorio izango lituzke arrantzalentzat?
Ur bero pila botako dute itsasora. Hortik datorkio itsasoari beroaren kutsadura. Zer ikusi haundia du honek itsasoko bizidunetan. Muskulu mota bat desegin zuen Akaban. Teknikoak ere ez datoz batera. Batzuentzat lau kilometrotaraino berotuko du ura, beste batzuentzat 50 kilometrotaraino. Izan dezake, beraz, arrantzaleentzat zerikusia. Inork ez daki zenbateraino erasango dien itsasoko bizidunei beroaren kutsadura honek. Geroak esango du.
Zer garantia eskatuko zenizkioke nuklear etxeari?
Gobernuak erantzun behar didan "Eskarian" ezarri nituen. Baimena eskura baino lehen lurrak erosteari lotsagarria deritzat. Eta hala egin da. Gobernuak emandako Legearen eta Egindako Egitarauaren barruan eraiki behar dira nuklear etxeak. Bestela nazioaren esku egon behar lukete. Jenderik bizi ez den lekuan eta janaririk egiten ez den lurretan jaso behar lirateke. Zailtasun haundiak ezarri behar zaizkie Ipar Amerikan bezala. Horretarako laguntzarik ez die eman behar Gobernuak. Urezko argietxeen indarra ugaldu daiteke are gehiago. Ez da bidezko besterik gabe hain arin nuklear etxeak gehitzea.
Beste zer akats gehiago aurkitzen diozu Debako nuklear etxeari?
Lemonizen egindakoa berbera egin nahi da hemen ere. Hori ez dago barkatzerik. Bada ezpada ere aurrena egin, gero gerokoak. Ez da aski "Boletín Oficial"en lerro batzuetan adieraztea. Jendeak ondo jakin behar du. Horixe iritxi nahi izan nuen lehengo eskabidean. Guk erabaki behar dugu, bertan bizi garenok. Gure iritziak balio behar du. Ez argindarrean interesak dauzkan elkartearenak, noski.
Izango al du ezeren indarrik zure Eskariak Gobernuan?
Herriak aukeraturik (nahiz eta zati batek bakarrik aukeratua izan), politikagintzan sartzeko egokiera izan nuenean hasi nintzen politikan. Amaitu ere hala egin behar dut: eman nuen hitza beteaz. Egokiera dudan guztian herri horren interesen alde atera behar dut. Legeak eta nere erantzunkizunak adierazten didaten eran. Nik ez dakit baiezkoa ala ezezkoa emango dion Gobernuak nere "Eskariari". Sakoneko arazoak agertzen dizkiot. Erantzun beharra daukala dakit. Ez da Lemonizkoa bezala isilik pasa. Prest nago Kortesetako batzarrean berriro aipatzeko. na etengabe izan ditzakeen jarioetan dago arriskua. Eta ixtripuetan ugaldu daitezkeen jarioetan. Beldurgarrizko ondamendia ekarriko luke honelako ez behar batek. Ez luke haizerik kutsatuko, bai ordea, itsasoko ura. Radioeraginen jarioetan dago arriskua.
Egin dezagun kontu hamar mila reaktoretatik ixtripu bat bakarra izateko arriskua dagoela. Ehun reaktorek ehun urtetatik behin sortuko luke ezbehar baten arriskua. Aurreneko urtean bezala ehungarrenean gerta daiteke. Baina gaur egun mila reaktore ditugunez gero hamar urtetik behin gerta daiteke ondamendi hori. 40 mila heriotza batpatean eta beste 100 mila orduz lehen gertatuko lirateke ondamendi horretan. Ipar-Amerikako Oak Ridge Natinal Laboratory-k egin azterketak salatzen du arrisku hori.
Gai honetaz irakurri eta entzun dudana gogoan edukirik gauza batek kezkatzen nau ikaragarri: ezja-
Zer egin dezake gai honetan herriak legez?
Bultza eta eragin. Debako udaletxeari. Gipuzkoako Diputazioari. Goberrnadoreari. Arrantzaleen kofradiak, ostalarien sindikatuak eta abarrek lan egin behar dute. Lan egin behar da eta bultza erabakia herriak har dezan.
Zergatik aukeratu dutela uste duzu Euskal Herriko itsasertza?
Bere onari begiratu dio nuklear etxea eraiki behar duenak, nik uste. Aukera-maukerako lekua da Deba; industriaz inguraturik dago eta itsas ondoan gainera. Honelako begirapenez hartzen gaitu gaurko ekonomiazko eraketak: gastuari eta etekinari begiratzen dio. Guk, herriak, beste begi batez ere neurtu behar ditugu gauzak. Bizigiroaren oreka galtzeko arriskuan gaude. Galdurik ez dagoen tokietan.
Giza-bizia gorde behar dugu gogor. Gipuzkoari eutsi behar diogu ezpairik gabe. Geuk ditugu hibairik zikinenak. Legeak lege ez dira bat ere garbitu oraindik. Ez dago honela jarraitzerik. Hau bera diot eguratsaren kutsaduraz ere. Lemonizkoa nahikoa ez dela, orain beste nuklear etxe bat ezarri nahi digute.
Ez. Ezetz, ba.

Herriaren ona nahi du une honetan Manuel Escuderok. Ez dezakegu bakarrik utz. Indarra eman behar diogu berak hasi duen lanari. Ez gintezke axolakabeak izan geure ondorengoen biziaz.
ERRIALDE
Manuel Maria Escudero
Italiako Livornio hirian, 32 urtetako epaile den Viglieta jaunak, industria-gizon batzuk espetxeratzea erabaki du, bere industriekin itsasoa zikintzen ari direlako. Epai hau apirilaren 27an izan zen. Argazkian, Viglieta jjauna bere epaia irakurtzen
12

GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaEnergia nukBesteak
PertsonaiazESCUDERO1
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude