Euskal emakumeak itzal eta esanahi haundia izan du


1974ko martxoaren 10ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Urola ibarreko emakume talde batekin elkarrizketan
Euskal emakumeak itzal eta esanahi haundia izan du
Bide berriak urratu behar ditugu
Urola ibarrean badago kemenik.
Emakume talde eder bat aspaldidanik biltzen dela bagenekian. Lan ederra egiten ari dira eta fruituak ere bistan dauzkagu, ez baitira nolanahiko emakumeak, guztiz jatorrak baizik.
Galdezka joan gatzaizkie, emakumeak izanik denoi erakusteko ere asko bait daukate. Gazteak dira. Ezkonduak, lanean ari direnak. Begira nola jardun garen.
Elkar-lanean ari zareten emakume talde bat osatzen duzute. Noiz eta nolatan hasi zinaten gisa honetaz lanean?
Gure egoera bortxatua eta besterendua ikusirik, nolabaiteko harremanetan hasi ginan. Gauza hauei buruz, argitasuna beharrezkoa genduela sumaturik, gure gaiak jorratzen zituen hitzaldietara joaten ginen eta emakumeei zerizkioten liburuskak irakurtzen hasi ginan. Honela egunetik egunera, gure egoera gure arazo egiten eta sakontzen goazkitzu. Gure inguruko emakumeen artean ere ikusi ahal izan dugu problema berdinetaz zerbait jabetzen hasiak direla. Honela elkar-lanean, ikastetxe eta lantegietako emakumeekin zenbait inkesta eginaz, ikasi dugu, zenbat emakume diharduen lantegietan, zer lan-postu dituzten, zenbat ikasle ditugun, zer ikasketa egiten dituzten eta lana arki beharrez guretako zenbatek beste herrietara jotzen duten.
Zer lan edo zer eratako azterketak egiten dituzue?
Gure azterketetan, teoria aldetik emakume arazoak zer oinarri dituen sakontzera bultzatu gaitu batipat. Oso gogoko ditugun zenbait espezialista jakintsuak eginikako lanak darabiltzigu eskuartean. Bide eta habiadura honetan, munduak aspaldidanik ezagutu zituen zenbait emakume taldek eginik utzi zituzten lanen berri izan dugu. Haien arazoak hausnartuz gaurkotasunera hurbildu gara. Bide hau guztia oso aberatsa iruditu zaigu, argi asko eta esperientzia ugari jaso ahal izan dugu, zuzen zuzenenan euskal emakumeon arazora bait garamatzi.
Euskal emakumea, zer promozio mailan ikusten duzute?
Nekazaritzatik bizi zen Herrian edo, bestela esan, produzio moldeak laboraritzan oinarritutako gizartean, Euskal emakumeak itzal eta esanahi haundia izan du. "Etxekoandrea". Gaurregun, Herri industrializatu batetan bizi diren problemak aurkitzen ditu, bide berriak urratu beharrez beraz. Haatik beste lurraldetako emakumeen eboluzioaz biziki arduratzen gara. Hemen oraingoz modaren araberaz landa oso gauza gutxi egin da. Hutsetik hasi eta bide berriak ezagutuz poliki poliki abiatu behar dugu. Gutxi batzuk jadanik lanean ari dira, beste zenbaitzu ere laister esnatzeko itxaropenetan gaude. Beste multzo izugarri bat berriz egungo gizartearen bitxikerietan liluraturik dago.
Zer urtetako emakumeak dauzkate arazo larrienak?
Zail da benetan, jakineko adin baten inguruan arazo larrienak mugatzea. Gaztetxoak badute lanik franko empleo bat arkitzen. Sarritan eskaintzen zaion lana traketsa izan ohi da, eta oso gutxi ordaindua gainera. Behin ezkonduz gero arkitu duen lantoki hura utzi beharrean eta sarritan bortxaz utzi ere egin behar.
Ezkonduen sailean ere bada eragozpenik aski. Haurra izan ondotik oso zail zaiote, zerbitsu egokirik ez dugularik, lantokian jarraitzea, haurrari heziketa egoki bat eman ahal izan dakion ere, ez du bere burua prestaturik arkitzen. Izan ere zer posibilitate du gaurregun, formazio bidetan emakume ezkondu batek...?
Profesio eta heziketa mailan, emakumea prestatzen ote da?
Heziketa mailan, bai guraso eta hala hezitzaileak, geroz eta gehiago arduratzen dira neskatxen ikasketetan. Lehenago denbora alferrik galtzea zela uste zuten neska batek eskola ikastea. Azken urteotan berriz guraso guztiak jabetu dira beren alabek eskolik gabe inora ezin diretekeela mugitu. Baina emakumeen ikasketak ahal den denboraldi laburrena izan dezaten saiatzen dira. Gaur gehienetan, emakumeak oso denboraldi mugatuan lan egiten duelarik -ezkondu arteraino gehienetan-, ikasketak ere baldintza honek lotzen ditu. Gizonezkoak utzi dituzten dependentzizko lan eta ikasketak egiten ditu nagusiki, responsabilidade gutxikoak.Emakumeak ere garrantzi gutxi ematen dio profesio lanei, ez baitu ikusten bere etorkizunaren sostengatzaile. Ekonomia industrializatuetan, emakumeen lana arras, ekonomiaren behar eta esken zintzilika egondu da, are gehiago, eskulanaren azoka orokorrean, emakumezkook "ejército de reserva" baten eginkizuna betetzen dugu.
Eskulana oso urri zen garaitan, adibidez, industriatzearen haseran, baita Europako bi gerrate nagusietan ere, emakumeak bete zuen sasoi hartan ekonomiak eskatzen zuen lan indarra. Bainan orain besterik gertatzen da. Neokapitalismo eta goren mailako industriatzean, eskulana hain premiatsu ez diren garaiak noski. Hemen berriro emakumeak "reserbara" bazterturik gaude. Ordea "reserba" edo langabezia hau ez da gizartearen samara astuntzen, bere senarraren edo sendiaren lepora baizik.
Zer joera hartzen du gizonezkoak emakumeen lanaren aurrean? Batez ere ezkondu ondorenean?
Ezkon aurretik beharrezko ikusten du emakumeak lan egitea, profesio lana alegia. Bainan ezkon ondoren ia gehienak ez dute burutik pasa ere egin, emakumeak lan egin behar duenik. Egia da gaurko gizarteak honetaraxe bultzatzen gaituela ere. Emakumeari etxe-lan hutsa eskaintzen zaio soil soilik nahiz eta bere senarra hamabi orduan lanean aritu.
Zer egoeratan arkitzen da lan egiten duen emakume ezkondua?
Garai guzietan etxelana, hots, janariak prestatzea, arropak garbitzea etab. Emakumezkoen ardurapean egon da. Etxetik kanpora lan egiten badu, ahal duen moduan konpondu beharko, etxeko eta kanpoko lanak antolatzen. Honela emakumea bi lan saili lotua arkitzen da. Gertakari hau oso nabaria da URSS eta ekialdekoEuropan batez ere, non emakumezkoak profesio lanetarako aukera gehiago badu ere; honekin bere askatasunaren zabalkunde gehiagorik ez zaio sortu. Eta bi lan sail egun batez bete behar dituen pertsonak ez du askatasun haundirik.
Haurraren hezibidean, emakume ezkonduaren lanak zer ondorio dakartzi?
Gu bizi garen gizartea oso itxi eta kontserbakorra izaki. Hau garbi ikusten da herrigintza eta kultura mailan sortzen firan oztopoak erreparatzen baditugu. Zerbaitetan aldaketaren bat proposatzen badugu, "mamuak" lehen kolpetik ikusten ditugu beraz. Guk ez dugu ukatzen emakume ezkonduaren profesio lanak haurraren hezibidean arazorik sortzen ez duenik. Baina etxean ama-uneak elkarrekin izan arren ere badira arazoak eta sakonak gainera. Eta gaurregungo emakumeari zer bide eskaini zainkio haurraren sikoloji eta gainontzeko beharrei buruz prestatasun bat izan dezan? Edo umeen hezitzaile izateko nahikoa ote ama izatea edo borondate on hutsa izatea?
Emakume ezkonduen profesio lanak gizarteari zenbait aldakuntza eskatzen dizkio. Orainarte bakarka egin izan ditugun lan asko taldeka egiin behar ditugu: otorduak eratzeko bide berriak, lanak erreztu eta batez ere haurtzaindegi egokiak behar ditugu.
Haurtzaindegien arazoa nola konpon daiteke?
Bakar batzuk ditugu oraingoz, problema honi aterabide bat eman nahiz zenbait egiten ari diranak. Herri bakoitzetan bi edo lau famili elkartuaz eratuak izan dira. Badakigu hau ez dela soluzio bikaina; baina hutsetik hasi beharra zegoen eta zerbait egin da. Herri-dirua erabiltzen duen zenbait instituziok oso gutxi edo batere ez du lagundu arlo honetan.
Euskal gizartea jabetu ote da emakumeak pertsona mailan dituen beharretaz?
Oso egiteko edo helburu tradizionalista eskaintzen dio gure gizarteak emakumezkoari. Honetaz eskema zaharrak ez dira batere hautsi. Lehen esan dugunez oraindik jende asko harritu egiten da problema hauk entzute hutsez. Badakigu oraindikan ere, 1974an alegia, zenbait tokitako artxibategietara ere sarrera debekaturik dugula. Baina guzia okerra ez da eta urrats garrantzitsu bat izan da ikastoletan haurren hezibideak andereñoekin kontatzea.
Guk uste dugu langileriaren nortasuna langileak berak lortu behar duten arabera, emakumeezkoen nortasuna ere geurok emakumezkook mamitu beharko dugula. Iragan mendean zehar hala esan zuen intelektual batek. Emakumeak gizarte batetan zuen askatasun maila ikastea zela biderik egokiena, gizarte hark ze mailatako askatasuna zuen jakin ahal izateko.
ERRIALDE
12

GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaTaldeakBesteak
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude