III. Euskal Antropologi Astea Bilbon. Adrian Celaya Irakaslearekin Hizketan


1973ko apirilaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Teknikaren Historia
III. Euskal Antropologi Astea Bilbon. Adrian Celaya Irakaslearekin Hizketan
Bilbon Apirilaren leben astean, 2.tik 7.An ospatzen da Caro Barojaren zuzendaritzapeara hain zuzen, III. Euskal Antropologi astea aste honen eragile eta antolatzaile sutsuenen. Z.A.ko irakurleentzat interesgarri delakoan, orri buruz zenbait xehetasan jakiteko asmoteko batengana joan gara kultur ekintza honetara. Beraz, Deustuko Unibertsitatean duen langez. Gizon hau Adrian Celaya irakaslea dugu. Hara hurbildu gatzaizkio eta solasaldi horren berri jasotzen dugu lerro hauetan.
Elkarrizketa hau antropologi aste hori hasi baino apur bat lehenago izan genduen, baina irakurleak, ziur aski, amaitzen denean jasoko du. Honela izaten dira gure gauzak. Hala ere, bere garrantzia badutela uste dugu Celaya irakaslearen hitzek.
–Nola sortu zitzaizuen antropologi aste hau eratzeko asmoa?
–Aste honen gaia Julio Caro Baroja jaunak eman zigun. Donostiara joan ginen batean berarekin hitzegiteko asmotan, IlI.garren aste hau zela-ta, eta ia ia uste gabean, Caro Barojak, guztiz pentsatuta balu bezala, teknikaren historiari buruzko aste bat oso interesgarri izango litzakeela esan zuen. Oso gutxi landua dugun historia bat delako. Baina, jakina, hemen datza aste honen eragozpenik haundienetaLk bat: espezialistarik ez dugula. Gure asmoak mugatu egin behar izan ditugu honegatik, eta, oraingoz, esku artean ditugun gaiekin egingo dugu lan. Ea horrela lan sakonago eta osoagoak egiten diren gerora.
–Zein gai erabili dira beste urteetan?
–Era guztiteko gaiak erabili izan ditugu beste bi urteetan. Aurten bakarrik bururatu zaigu gai soil bati lotzea eta, ahal den neurrian, agortzea. Jakina, ez da berehalakoan agortzen honelako gai bat.
Lehenengo urtea muestreo antzeko zerbait izan zela esan daiteke. Era guztitako gaiak aztertu ziren: hizkuntza, zuzenbidea, filosofia, Cromagnon-go gizona, eta abar...
Bigarrenean gehiago zentratu ginen: hiru mahai borobil egin genituen: bata hizkuntzari eskeinia, bestea romanizazioari eta hirugarrena gure zuzenbideari.
Aurtengoan, berriz, teknikari lotuko gatzaizkio soil soilik. Era askotako teknika da, baina, dena dela, teknika da, eta horregatik beste gauza asko dira ezin sar daitezkeenak.
–Zein da aste hauen helburua?
–Helburua argi dago. Gure Herrian kultur hutsunerik ez bagendu ere, guztiz beharrezko litzake, eta beti egoki, holako kultur ekintzak sortzea, azken batean gure Herriko kulturaren azterketa eta inbestigazioa bait da. Baina, bai bait dakigu euskal bizitzaren alderdi asko daudela oraindik estudiatzeko, hau izan zen gure helburua: euskal kulturaren alderdi eta sail guztiak aztertzea.
–Zer da zuentzat euskal antropologia?
–Denok egiten diguzue beti galdera berdina. Lehenengo asteari Academia de Ciencias Médicas delalo ellartearen babespean egin zelako jarri zitzaion "antropologia" izena, beste izenen batekin bildur ez zitezen. Bestalde, gaur egun "antropologia" hitzak esanahi zabala du. Kultur antropologia bezala hartzen dugu eta deitura horren barruan sartu ditugu euskal kulturaren sail guztiak. Zuzen ala oker jokatzen dugun ez dakit. Baina oraingoz behintzat ondoren ona eman du.
–Joan den urtekoan euskararen batasunari buruzko mahai borobil bat izan zen eta jende ugari etorri zen. Aurten ez duzue euskaraz ezer jarri. Nola interpreta daiteke hori? Ba ahal du zereginik euskarak antropologi aste horren barruan?
–Euskaraz ezer ez dugula jarri arinegi esana dagoela uste dut. Izan ere, lexifografiaz egingo den mahai borobilean esate baterako, bat baino gehiago mintzatuko dela euskaraz espero dut.
Egia da, bestalde, beste gaiak ez direla euskeraz izango. Aurtengo gaia ez da euskera. Baina euskarari buruz egiazko kezka dugula frogatzeko, aurtengo aste honetan ere hizkuntzari dagokion gai bat ez dugu baztertu nahi izan eta hor duzu lexikografiari buruzko mahai borobila.
Ziur asko, hurrengo asteetan leku zabalagoa egin beharko zaio. Hizkuntzaren estudioa guztiz oinarrizkoa, guztiz garrantzitsua da, nik uste. Zerbaitek bereizten bagaitu beste inguruko herrietatik, zerbait hori hizkuntza da, batez ere. Beraz, nik uste, hizkuntzaren azterketa behar beharrezkoa dugu. Bizkaiko eta Euskal Herriko historiaren berezitasana ulertzeko biderik oinarrizkoena hizkuntza ezagtzea da. Castillarena ez den hizkuntza bat dugu eta honek mentalidade bat markatzen digu. Hemendik abiatu behar da.
–Antropologi aste hau Deustuko Unibertsitatean ospatzen da. Unibertsitatea ahal da antolatzalle? Zer ikusirik ba ahal du aste honek Unibertsitateko Departamenduren batekin, euskal Departarnenduren batekin hain zuzen?
–Deustuko Unibertsitateak izena eta babesa, eta bedeinkazioa ere bai, ematen dionez gero, bera dela antolatzalle esan beharra dago. Egia esan, lehenengo astea Unibertsitatetik kanpora egin zen, eta nahigabe bat baino gehiago ekarri zigun honek. Bilboko bi unibertsitateai eta bertako korporazioei eskeini zitzaien honen antolaketa. Guretzat formularik egokiena Unibertsitate ofizialaren eta Deustukoaren arteko lankidetasuna zen. Baina, hau ere esan behar da, Unibertsitate ofizialak ezezkoa eman zigun, Letretako Fakultaterik ez zuelako aitzakiaz.
Besteari erantzunaz, ez dago inongo departamenturen menpean, holako departamenturik ez dagoelako, hain zuzen. Denok dakigu hori zertan den. Dagoena zera da: batzorde antolatzaile bat Unibertsitatearen babespean. Batzorde horretan Unibertsitateko zenbait irakasle dago, eta kanpoko zenbait ere bai, noski.
–Zein eginkizun dute edo izan dezakete Euskal Herriko unibertsitariek aste honetan?
–Gure ustez, aste honek arkitu behar duena ez da jendetza haundiak erakartzea. Beti da pozgarri publikoaren beroa, baina guk nahi gendukeena zera da: unibertsitarien artean interesa izatea eta berauen artean inbestigatzeko gogoa sortaraztea, gure Herriko arazoak aztertzeko gogoa. Eta biderik egokiena, nik uste, Euskal Ikasketa Elkarte edo Sociedad de Estudios Vascos zelakoaren antzeko zerbait berpiztea litzake. Baina hori gaurkoz ezina denez gero, eta Unibertsitatesk ofizialki egiten ez dituen bitartean, ekintza sakabanatuak izango dira, ekintza bakanak. Hala ere, Unibertsitatean babestua egotea oso ongarri, oso positiboa da. Era horretan, unibertsitariak errazago animatuko dira.
–Ondorioei begiratuz, ze alderdi on eta ze huts izan dituzue?
–Jendeak oso begi onez ikusi izan gaitu beti. Ugari etorri izan da beti hitzaldi eta mahai borobiletara. Jendea konturatzen dela uste dut gure asmoak jatorrak direla eta euskal kulturaren onerako baizik ez garela ari lanean, euskal kulturak kezkatzen gaituala bakar bakarrik.
Hutsak ere ugari izan direla aitortu beharra dago. Gure akats guzien iturburua dadukagun organizazio sinplea dela esango nuke.
Frutuak aztertzen baditugu, oso lan on eta sakonen ondoan –esate baterako romanizazioari buruz egin zen mahai borobila azken astean, oso kontuan hartzekoa da batez ere gai horretan sakondu nahi duen edonorentzat– beste batzu eskasak izan dira. Baina, gauza, bere horretan hartuz gero, ez dut uste gaizki dagoenik.
–Adieraziko ahal zenidake aurtengo aste honi jarri diozuen gaiaren interes berezia?
–Giza bizitzaren eboluzioa teknikari lotuta dator. Eta gure Herria, gainera, teknikoen lurralde izan da: era guztiteko teknikak izan ditugu hemen. Zoritxarrez ez ditugu behar bezala ezagutzen. Euskaldunok harmagile izan gara, olagizon, nekazaritza tresnak egin ditugu, arkitektuak, harginak eta abar izan ditugu. Baina historia, nonbait, irakasleek bakarrik egiten dutelako edo, ez dira dokumentuetan besterik bilatu. Baina, egiaz, bada beste zerbait ere historia aztertu nahi bada: teknika. Peninsula osoan gure teknikoek eragin haundia izan dute historian zehar. Esate baterako, Gonzalez Echegaray irakasleak aztertzen duenez, Bilboko paper fabrikak onenetekoak izan ziren, eta XVIII. mendean, esate baterako, Bretaina Haundiraino exportatzen ziren hemengo paper margotuak. Horregatik, teknikaren historia honek ikaragarrizko balioa du guretzat, teknika zerbait hotza dela uste badugu ere. Ez da horrela.
–Aste honetan azalduko diren gaiak argitaratzeko asmorik ba ahal duzue?
Jakina. Publikatzen ez bada, hemen egiten den guztiak gauza gutxitarako balio du. Bigarren asteko liburua ez da oraindik atera. Datorren hilerako egongo dela uste dugu. Baina hurrengorako ikasi dugu. Orduan berrogei lagunek baino gehiagok hartu zuten parte. Guztien lanak zuzentzeak, gauza nahi baino gehiago atzeratu digu. Baina aste honetakoak lehenago atera ahal izango ditugu.
–Asmorik ba ahal duzue etorkizunari begira?
–Dagokion amaiera eman dizaiogun lehenbizi aste honi eta gero gerokoak. Gero pentsatuko dugu.
Benetan ezin gehiago luza Celaya irakaslearekin izandako elkarrizketa hau. Holako ekintzak ugariago behar genituzke gure Herri honetan. Oraindainokoak akats haundiak izango dituzte, dudarik gabe, baina eginaz eta ekinaz hobetzen dira gauzak.
Patxi Goenaga
12

GaiezGizarteaientziaAntropologi
PertsonaiazCELAYA1
EgileezGOENAGA6Gizartea

Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude