Ikastola-Hiztegia

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Xalbador Garmendiari elkarrizketa

Ikastola-Hiztegia
Xalbador Garmendiarekin Elkarrizketan
–Euskaltzaindiaren Donostiako Bulegoak Zortzi urte arteko Ikastola Hiztegia delakoaren hiru lehenengo zerrendak bidali dizkigu, Euskaltzaindiak jadanik ofizialki onartuak. «Geografia Fisica / Geographie Physique», "Materia ,/ Matiere" eta "Seres Vivos / Etres Vivants" gaiei dagozkien hirurehun eta hogeita bederatzi hitzek osatzen ditu lehen hiru zerrenda hauk.
–Ikastola-hiztegi honek bi milaren bat hitz izanen du, eta hiztegi osoa amaitu ondoren, edizio berezi bat argitaratuko du, euskaltzale guztiek erabil dezaten. Hala ere, artean, lan guztia egin ahal izanen den arauera, zatika zatika zabaltzea erabaki du. zerrendak gerta ahala oraintsutik baliatzeko gisan.
–Honetaz, hiztegi hau burutzen erabili izan den metodologiaz jakiteko, Xalbador Garmendiarekin mintzo gara, Donostian ari den Euskaltzaindiaren Bulegoan zeregin honetaz ihardun duenetariko bat bait dugu. Haren erantzunak arras jakingarri izan daitezkeelakoan gaude. Dena den, gure iritziaz gaiz, irakurleak epai beza.
Xalbador: Dagoeneko, Ikastola-hiztegiaren arazoa aurrera doakigu. Noiz, eta zer zela eta, ekin zion Euskaltzaindiak lan honi?
- Orain dela bi urte edo hasi ginen lanean. Ikastolak eta Lizeoak ugaltzen ari zitzaizkigun. Gure mutiko eta neskatoek euskal textuak beharrezkoak zituzten batxilleratoan eta, ematen diren gaiak euskarza ikas zitzaten. Liburuak moldatu behar ziren beraz. Baino textu liburuak egiteko lexiko finkatu bat behar da. Hori gabe nahastea eta saltsa besterik ez da gertatzen. Egia esan, lehendik ere eginik zuen lexikoari buruz lan ederrik batek baino gehiagok. Baina, halakoxe bereizketak nabarmen ziren orain arteko liburuen artean-lexikoaz ari naiz, alegia-. Ahal delarik, jakina da, lexiko kontuan bateratsu ibili behar genuke guztiok. Horiek horrela, lau-zortzi urteko neska-mutikoek eskoletan darabiltzaten hitz teknikoak eta besteak euskeraz ematea bururatu zitzaion Santamaria jaunari. Bestalde, ez zen gure hiztegia izango, Euskal Herrian barrena barreiaturik bizi diren euskaltzale askok taiututakoa baizik. Hiztegia nahi genuen, baino Euskaltzaindiak ofizialki onartuko zuen hiztegia. Hori egingo duela uste dugu. Aldez aurretik dakigu ez degula denen gustokoa egingo, baina hortan saiatu gara behintzat. Ezta akatsik gabe ere, baino denborak zuzentzen ahal du borondate onenez baina, behar bada, jakinduria urriz presentatuko dizuegun Hiztegia.
Nortzuk osatzen duzue zeregin honetan ari den Donostiako Bulegoan. Gu lauon artean sartu behar da Maria Pilar Lasarte ere, fitxak egiten eskutitzak idazten eta beste zernahi gauzatan andereño honen laguntza arras baliosa baitzaiogu, begiak beti erne.
Zuek bakarrik ari ote zarete ba lan hau egiten?
Nahita ezkoa da galdera hori gauzak argi eta garbi esango badira behintzat. Ezer haundirik ez genuki burutuko lagtuntzaileen iritzi, itzulpen eta oharrak gabe.
Zer arrazoiz baliatu zarete aipatu dituzun laguntzaile hoik hautatzeko?
Zortzi urte arteko Ikastola Histegia egin behar genuela burura zitzaigunean, egiteko hori gurea bezainbat hor nonahi barreiaturik bizi diren euskaldun jakintsuena zela pentsatu genuen. Inor guti da euskaldi bateko zein besteko hitzak ezagutzen dituenik. Histegia guztiointzat nahi genuen. Euskaldun haur guztiak genituen gogoan. Zinetazko Hiztegia osatzeko ez da aski Gipuzkoa aldean darabiltzaten hitzen berri jakitea, beste euskalkietan darabiltzatenen berri ere behar da jakin. Iturri garbira jotzea genuen beraz onena. Eta hori egin genuen. Histegi lanetan eta honelakoetan ari ziren euskaldunengana jo genuen. Histegi lanetan eta honelakoetan ari ziren euskaldunengana jo genuen, bai garai batetako euskal literaturan, bai egungoan eta are presenteon herriak ahotan darabiltzan hitzak horiek ezagutzen baitituzte beste inork bezain ongi.
Ipar aldekoei ere bidali ahal diezue?
Hiztegia egin behar eta, iparraldekoak kontutan hartuko ez dituenak mesede txikia egindo dio euskarari. Gu baino lehenago hasi ziren euskaraz idazten, eta gauza jakina denez sasimugaz bestaldekoen litertura, iragan mendeetan, hemengoena baiño ondotxoz oparoagoa izan zen. Bestalde, euskaldun dira, gu bezain euskaldun eta euskarza mintzo dira. Badugu beraz alderdi horretan ere laguntzailerik. Onik gainera. Ipar Euskal Herritik iparralderago ere jo dugu ordea: parisko euskaldunengana alegia, ez baititugu debalde saltzekotan.
Zer nola ari zarete moldatzen zuen Hiztegia?
Hau dena esaten luze xamarra da, baina luze eta guzti zerbait esaten saiatuko natzaizu. Erdarazko listak egin eta gero, hurrenez hurren zer egiten dugun esango dizut:
1) A.- Erdarazko listak laguntzaileei bidaltzen dizkiegu.
B:- Erantzunak hartu bezain laster fitxatan biltzen ditugu.
D.- Batzordekook erantzun guztiak aztertu ondoren gisakoenak aukeratzen ditugu.
2) A.- Lehen bidali genien lista hura laguntzaileei bidaltzen diegu berriro ere, baina oraingo honetan erdarazkoen ondoan aukeratu ditugun euskarazkoekin.
B.- Laguntzaileengandik hartu diren oharrak fitxen atzeko aldean idazten ditugu.
D.- Hartu diren oharrak aztertu ondoren Santamaria jaunak egin ditezkeen adiarazpen guztiak idazten ditu, gero batzordekoei aurkeztiko.
E.- Santamaria jaunaren adiarazpenak ikusi ondoren, Batzordeak erabaki berriak hartzen ditu.
F.- Batzordeak lista berria burutu eta Euskaltzaindiari aurkezten dio.
3) A.- Euskaltzaindiak -biltzen delarik, esan beharrik dutenak mintza ditezen- epe bat markatzen du.
B.- Euskaltzaindiak guzti horren berri adiarazten die euskaltzain osoei, epea seinalatuz, bai laguntzaileei ere; euskaltzain oso ez diren beste euskaltzain guztiek listak eska ditzakete.
4) A.- Guztion oharrak biltzen dira.
B.- Hauen konponketa guztiak fitxen atzeko aldean idaztern dira.
D.- Ohar guztiak aztertu ondoren K. Santamariak azalpenak prestatzen ditu, batzordekoek ikus eta azter ditzaten.
E.- Batzordeak, listak aztertu ondoren, erabaki berriak hartzen ditu.
F.- Lista berria osatu da. Hor bukatu da batzordearen egitekoa.
Bataz beste, zenbat laguntzaile erantzuten dizue?
- Hasieran 25 laguntzaile aukeratu genituen. Orain 35 edo ditugu. Bataz beste 10-15 erantzun hartzen ditugu. Erantzun guti xamar agian, baina ez da harritzekoa. Nolabaiteko erantzun asko bino, nahiago dugu erantzun guti eta hoik onak. Gisa da. Batzuel gai bati heltzen diote, besteek beste bati, inork gutik denei. Esate baterako, orain arestian matematika hitz zerrenda zabzaldu dugu. Gure laguntzaileen artean badugu matematikorik, injenierorik eta honelakoetarik eta horiek azkar asko erantzun diete galderei. Bide arriskutsu horietatik barrena sartu ez direnek aldiz, matematikak ez dituztela ezagutzen eta, ez dute eran tzunik eman. Besteetan ere horrelatsu gertatu da.
Nork egin du laguntzaileen lan guztien azterketa eta hautapena?
- Ostegunero Diputazioko gelan bildu garen lauok. Izan dugu egitekorik, damurik baikenuen askotan hitz batentzat hitz gehiegi eta bestetan urriegi. Zenbaitetan, berriz, ez bataren ez bestearen itzulpenaz geunden konforme.
Zuek erdal hitz zerrendak eskaini ohi dituzue, laguntzaileek nork bere iritzia eman dezaten. Nork egiten du erdal hitzen hautatzea?
- Lan horri K. Santamaria lotu zaio. Erdal eskola liburuak ondotxo miaturik dituzke.
Orain arte zenbat zerrenda duzue prestaturik, eta zenbat, Euskaltzaindiak onarturik?
- Lehenbiziko hiru listak bukatu genituen; Euskaltzaindiari bidali genizkion, ofizialki onar zitzan. Horrela egin du. Lau, bost eta seigarren listak ere bukaturik ditugu eta berehala presentatuko dizkiogu Euskaltzaindiari, onar ditzan. Zazpi eta zortzigarren hitz zerrendak ere eginxerik ditugu. Bederatzi, hamar, hamaika, hamabi, hamairu eta hamalaugarren listen lehen itzulpena egink da; banaka batzuk aztertu ditugu, zenbait hilabeteren buruan bukatuko ditugula uste dugu. Azken zortzi listak gerturik ditugu laguntzaileei bidaltzeko. Horiei ere laster etorriko zaie txanda.
Noiz uste duzue burutuko duzuela histegi osoa?
- Badakigu, jende asko, hiztegi hau dela eta, berantetsirik dela. Zer egingo ba! Lanean gogoz ari gara bai laguntzaileak bai bulegokook, eta uste dugunez, aurten bertan bukatuxerik dukegu hogeita bi hitz zerrenden itzulpena.
Lehen eskola-mailako hiztegi honek izanen ahal du jarraipenik gainontzeko mailatan?
- Ez ba jakin! Dena den, mereziko luke, ordurako oinarria finkaturik duketenez gero.
Sistima berdinez baliatuko ahal zarete, laguntzaileek alegia, edota bizpahiru jakintsu edo espezialistaren eskutan utziko?
- "Bizpahiru jakintsu" baino hobe hogei laguntzaile, hoik guztik nahiko jakintsutzat jotzen baitutugu,-bestenaz ez genituen aukeratuko ez horien lanez baliatuko. Baina orduan ordukoak. Lan horri helduko diotenek ikus bezate zer nola joka.
Jarrai ba, eta ez etsi.
Ikus ahal izan dugunez, bada jende isilik ezkutuan gogotik ekiten diona lanari. Hauen eguneroko lan apalaren beharretan gaude, gure euskara maila guztitako tresna arin eta baliagarri bihur dakigun.
Irakaskintzan zein literaturagintzan, histegi trebe, jator eta bateratsu baten premia dugu. Halaber, eguneroko kazetaritza koskorrean ere. Guti batzuk dira lan isil bezain baliotsuetan murgildurik ari direnak. Eta gehienok, bestalde, guti horien lanaz aldizkari zaratotsuetan barrena ari garenok. Irakurle zein idazle, zorretan gauzkate.
Luis A. Aranberri
1

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
PertsonaiazGARMENDIA2
EgileezARANBERRI1Kultura

Azkenak
2025-08-28 | Euskal Irratiak
Maiten Chohobigarat:
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Eguneraketa berriak daude