"Izkuntza eta burutapen eta sentipenen tresa usa."


1972ko urriaren 29an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jose Mari Setien-ekin elkarrizaketan.
JOSE MARIA SETIEN GOTZAI BERRIA
"Izkuntza eta burutapen eta sentipenen tresa usa."
-Neri gotzaitzarako aukeratzeak, Gipuzkoako kristau eta giza-elkartearentzat lan egiteko gogoa erne didala uste dut. Edozein azkundetan, jokoan eta arriskuan dagoena, gizona da. Ekonomiazko azkunde solla ez da gauza giza-bizitzari erantzuna emateko. Gizartearen aurreratzea ez diteke gizona desegiñaz egin. Elizaren arazoa da gizartearen arazoak bizitzea eta elizkizunak berak ere arazo oietara irekiak egon behar dute bestela, uts eta loarrazle dira".
Arantzazura joan beharrean aurkitu gera. Il onen 28an egingo dute Gotzai, Joxe Mari Setien. Gizarteko arazoez kezkatutako gizon fedeuna izan dugu beti Joxe Mari. Beronek landu beharreko gizartean zelakoan ekin zion apaiztegitik euskera ikasteari. Erroman zegoelarik ere euskeraz egiten zituen etxera eskutitzak.Bainan erbeste aldera jo beharrean aurkitu zen bere gogoz kontra.Arantzazun dago Joxe Mari bienbitartean lantzerik izan ez duen euskera lantzen, Euskal Erriaren izaeraz eta nortasun gehiago jabetu nahirik
-Zer sentitzen dituzu nagusi zure buruan Aita Santuak Donostiako Gotzai laguntzaile izendatu zaituenetik?
Ez da erraz barruko egoerari igertzen; ez eta norbere barrukoari ere. Elkarren aurka dauden sentipenak nabaritzen ditudala nere baitan ukatzea, egia izkutatzea litzake; ez diteke ahaztu elkarren aurkako sentipenak sortzeko gai den egoerak erasaten didala une ontan. Baina Aita Santuak ni gogaitzarako aukeratzeak, neri Gipuzkoako kristau eta giza-elkartearentzat lan egiteko gogoa erne dudala uste dut. Beste guztiak ahazten saiatzen naiz.
-Nola ikusten duzu Gipuzkoako kristau-elkartea?
-Joera eta indar ezberdinek, ots, gizarte, kultura eta indar ezberdinez landua ikusten dut Gipuzkoa kristau-elkartea. Joera ezberdin oien eraginez, sizestun sendoago bat sortu beharko luke. Baina indar hoiek elkar desegiteko ere izan ditezke. Azken hari da Gipuzkoako giza-elkartea ekonomi, gizarte eta kultura alorrean; baina azkunde ori sinestunez eta sinezkabeez osaturiko giza elkarteari zor dio. Ez dugu kristauoi bakarrik zor. Orregaitik Gipuzkoako kristau-elkartearen lanik nagusiena, bere buruan ezagutu eta aurkitzen da., Dagokion lekuan izan dezan gizarte ontan eta azkunde ontan.
-Gipuzkoako aurrerapen eta zabalmen aundi orrek uzten al du sinesmenarentzat tokirik?
-Bai, tokia uzten du; baina toki hori aurkitzea zailagoa da. Edozein azkundetan, jokoan eta arriskuan dagoena, gizona da. Zaila ez da kristau sinesmena bakarrik; bizitzari sentidua eman dezaioken edozein sinieste da zaila. Ekonomiako azkunde soila ez da gauza giza-bizitzari erantzun betea emateko; aldiz, giza-bizitzaren sintiduari buruz, galdera bera egitea ere zaildu egiten du. Baina beti izango dira azken etorkizun eta geroari bergiratuko dioten gizonak. Baita giza-bizitzaren sentiduaz galdera zorrotzak egingo dituztenak ere.
-Zure gotzai-sail ontan zer ikusten duzu pozgarrien?
-Besteekin pentsatzeko eta besteei zerbitzeko egokiera bikaina eskeintzen zaidala uste izatea da neretzat pozgarien.
-Beldur pixka bat?
-Nork bere buruari ezezkorik eman gabe, erabat besterentzat ezin izatea da beldurgarrien. Au garbi erakusten digu Nazareteko Jesusek.
-Emengo erri-giroa, ametsak, eziñak, kezkak ezagutzen dituzu, soski. Sasoiko ikusten al duzu gure gizartea, ala gaixorik? Ala jaioberritzen? Ala osasuna galtzen?
-Giza-izate osoan, izate orren luze-zabalean ernemin eta bizi-altsumak daudenean dago sendo gizartea; baina gizartearen aurreratze au ez diteki gizona deseginaz egin. Gizonak pertsona bezala duen ezin ukatuzko balio au gizarteak, ez itzez bakarrik bai eta egiaz ere aitortzen duenean, orduantxe da nere ustez gizarte ori sendoa. Badu Gipuzkoak indarrik baina zentzu eta zuzentasun gehaigo ere behar luke.
-Zer da zuretzat gaur bat bere erriaren erdian?
–Sinesmeneko gizoan, gaur eta emen kristau-elkarteari, ori zer den ikusten lagunduko dion fededuna, alegia.
-Gotzai zeranez zer egitarau nagusi dituzu oraingoz?
-Gotzai izanarren, ez naiz Donostiako Gotzai. Kristau-elkarteari serbitzea da nere lanik nagusiena baina eliz barrutiko Gotzaiaren lan eraketaren barruan; ez ditzaket eginkizun eta elburu desberdinak ar. Bestela nere betebearra nasiestuko nuke arrunt.
-Zerorri emengo seme izateari zer alderdi on aurkitzen dizkiozu? Eragozpenik?
-Erbesteko izanaz baino obeto ezagutu, ulertu eta senti ditzakedala uste dut erriaren arazoak. Ez dut alderdi ontatik zailtasunik ikusten. Ezagunegia izateak, orduan akatsak ere nabarmenagoak dira, izan dezake eragozpenik; alere, egia jakiteak ez du galerarik.
-Apaiz lagun asko duzu, inondik ere, Gipuzkoan: Zer eskatzen eta zer eskeintzen diezu?
-Zerbait haundia da niretzat adiskidetasuna, baina nere eskaera eta eskeintza ez ditut adiskidetasun-lokarietan oinarritzen. Lanerako nire gogoa eskeintzen diet guztiei; eta nere zuzen eta jardutearen gainetik, bakoitzari bere lana txukun egitea eskatuko nioke. Gotzaia ez da edonor, eliz-elkartean; baina bakoitza bere betebearrerako duen erantzunkizuna, gotzaiak egiten duenaren edo egin gabe uzten duenaren aurretik dago.
-Zu, zeure apaizgintzan, eliz-gizon baino maisu eta igarle gehiago izan zera, au da, elizkizunak egiten baino erakusten eta gizateko okerrak salatzen gehiago jardun zera. Ala izango ote gotzaintzan ere?
-Nik elizaren gizon bezala jokatu nahi izan dut beti; ez nahiz nere iritziak jardun. Gizonaren eta gizartearen arazoak sinesmen-argiz aztertzen baizik. Elizaren arazoa da, gizartearen arazoak bizitzea eta elizkizunak berak ere arazo oietara irekiak egon behar dute, bestela uts eta loarrazle dira. Urrutira eramango gaituzke galdera onek, baina ez dut uste orain ortaz jardun gaitezkeenik.
–Naiz eta kanpoan egon beharra izan nik uste baino errazago mintzatzen zera euskeraz. Zenbaterainoko ajola gotzaiaren ezpainetan erri-izkuntza eta kultura-arnasak?
–Auxe da nere buruausterik aundienetakoa; izkuntza ez da burutapena eta sentipenen tresna utsa, oiek tajutu ere egiten ditu nolabait; orregatik daude biak, kultura eta izkuntza, ain estu loturik. Kristau izatea ez da bakoitzaren izateari ezartzen zaion eranskin bat; kulturak pertsona bera tajutzen du; kulturaren zainetatik, gizona bera tajutzen eta osatzen duten erro oietatik ez bada, ez dizaiokegu inori lagundu kristau izaten. Ez nau izkuntzaren ederrak edo euskera ondo baino obeto itzegiteak gehienbat axtoratzen;Erriaren errikera eta kultura aurtitzeak kezkatzen nau. Nere ustez,izaera orrek kristau fedetik osotasun aundiagoa artzen duelako, naiz fededun.
–Zer eskatzen diguzu ZERUKO ARGIAren irakurle eta idazleoi?
–ZERUKO ARGIAri, diren bezala eldu dizalela arazoei; ez dezala egia morroi bihar; egiaren mirabe izan dedila; aipatu beharezko arazoak ez ditzala baztertu. Irakurleei, berriz, kritika dezatela aldizkaria bere eginkizuna bete dezan.
-Gazteentzat itz bat.
–Bai. Ez ditezela utsunean bizi. Lehegoari egiten dioten kritika baieztu dezatela gaur beren bizitzaz. Geroari begira, bila dizaiotela bizitzari xedea, ez dezatela kristau sinismena nolanahi baztertu, zaharragoen akatsetan lausaturik, egia garbian fede ori aztertu gabe.
–Emen bertan eta emendik kanpo, neke aunditan diran gaixo, zahar ezbehartu zigortu, erbestetu saminduentzat?
–Lotsa ematen dit nere aragian jasan gabe, minez daudenei itzegiteak. Itz uts lirake. Badula Jainko Salbatzaile bat esatea besterik ez naiz ausartzen.
ERRIALDE.
1

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApezpikuak
PertsonaiazSETIEN2
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude