Arantzazu aldeko maixu, Urbiako apaiz eta paper-zahar arteko xagu


1972ko urriaren 15ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Aita Jose I. Lasari elkarrizketa.
AITA JOSE I. LASA
Arantzazu aldeko maixu, Urbiako apaiz eta paper-zahar arteko xagu
Mendira, Arantzazuko mendietara edo Urbiara jo behar da Fr. Jose I. Lasa ikusteko. Ingurumari ortan ikusiko duzu zerbaitetan. Balilarako umeei eskola irakasten edo Urbiako artzaiei meza ematen edo bidetxiorren batean gora edo zuhaizperen batean atseden artzen edo bere gelan paper-zaharretan bildutako kontuak txukuntzen aurki zenezake. Erosoxeago ere aurki diteke Oñatiko artxiboan. Iñoiz topo egin diteke Tolosakoan ere. Ez du kalerik maite. Mendia du amets, bizi eta habia.
Baiña guk bertaxeago aurkitzeko zoria izan dugu: San Antonio Sendategian. Zaharrek izan ohi duten uxuri gaitzak jo duela-ta ementxe bahitu dute mendiko gizon osansuntsu au. Bahitu diot, ez bait dute eziñak zeharo jo arte ekartzerik izan mendiko askatasuna maite duen gizon au.
Asiako Franziskoren egiazko seme batekin itzegiteko egun egokia Urriaren 4a. Loretxoei, zuhaitzei, otsoei... denei senide deitzen zien Franziskok. Benetan maite zituen beste gizonak. Aberastasun guztiak behartsuei eman zizkien gizon alienatu bat dugu. Alienatuegia, noski, besterengatik ezer gabe gelditzeko. Orrenbeste besterenganatzen dan iraultzaille gutxi ezagutzen dugu. Egiazkorik urri bait da, zoritxarrez.
–Aizu, aita Lasa, zuek ez zerate makalak gaixoaldia pazientzian eraman behar dela gaixoei esaten. Gaixo ona izan al zera? Eta ori jakiteko aski dut oni erantzutea: Zaitzaille onak izan al dituzu?
–Oso onak. Asi Rekarte nere sendagillearengandik eta ni zaitzen ibilli diran denak oso onak izan ditut: sendagilleak, praktikanteak monjak, mirabeak... zein baiño zein obeak. Egitan esaten dizut, Keiñu txikiena ere nahikoa zen ondo baiño oteto begiratzeko. Lehenengo aldia dut klinika batean gaixo egoten naizela. Oso experientzia ona izan da neretzat. Onelako opor aldirik ez dut izan nere bizitza osean: ilanik ez, dena txukun, nahiko jana... Burua galtzen ez dudan bitartean gordeko dut nere esker ona zaitsallie guztientzat.
–Zu, paper-zaharrak autsartetik ateratzen jarduten zeran gizon oietako bat bezala ezagutzen zaitu jendeak. Noiztik duzu paper zaharretarako joera ori?
-Jaiotzatik nik uste. Betidanik. Jakiña geroxeago arte ez nuen bide orri ekiteko egokierarik izan, Kuban egon nintzen amaliau-amabosten bat urtez. An mixiolaritza lanak ematen zidan nahiko buru auste. Alaz guziz ere beti ibilli ohi nintzen gauza zaharren billa. Idatzi ere zerbait egiten nuen bilatutakoetaz. Baiña ezer gutxi. Zaragozan egin nuen urtebetean ere ez nuen ortaz ezertxo ere egin. Baiña andik urtebetera Arantzazuko auzo-maixu izendetu ninduten Gerostik Urbia eta Arantzazu baileretako umeei eskola ematen daramazkit 30 urte.
–Noiztik eta nola eratutako eskola dugu?
–1886 arte ez zen eskolarik. Ordura arte dotriña piska bat besterik ez zuten ematen fraileek sankristian Analfabetea zen garai aietan ango jendea. Inguruko baserritarrek jaso zuten esandako urte ortan lehenengo eskolta. Toki otza, zirrikitu askoto etxea. Umeak, berriz bustita eta izoztuta etorri ohi ziran askotan. Fraillegaitegi berriak edo zirenean frontei azpira pasa genduen auzo-eskola Orain leku obean eta babesagoan jarduten gera.
–Nork ordaintzen dizu maixutza lana?
–Ortik bizi behar banu ez nuke gatzarentzat aiña egingo. Guraseek zertxobait. Gobernuak urtean 4.000 pezeta. Diputasioak 1.000 eta Udaletxeak 3.000 ematen dizkigu. Orixe da urtean zehar jasotzen dudan dirutza. Ez dugu diruagatik egiten, Urtiako eta Arantzazuko arizai eta baserritarren umeei zertxobait erakustearren baizik. Azkeneko bi urte auetan udan ere ematen diegu Urbiakoei artzai-txabolan eskola pittin bat. Neguan beren artaldeekin behealdean ibilli ohi dira. Ez dute maiatza arte gure eskolara joaterik izaten. Villasante jardun eta Esteban Agirre jardun dira aurtengo udan Urbiako txabolan eskola ematen.
–Euskeraz mintzatzen al zera eskolako orduetan ango umeekin?
–Bietara. Badaude euskaraz ez dakiten banaka batzuk ere. Ederki ikasi du euskeraz extremeño baten aurrak. Besterenek ere ikasten dute zerbait. Oiengatik eta bertakoek ere erderaz ikasi dezaten bietara jarduten naiz. Gaiñera batzuk amalau urte arte, eskolako kartilla agiria atera arte antxe jarduten dute, legeztatutako eskola bait da. Beraz, erderaz ere jantzi behar ditut.
–Umeak urritu ala ugaldu egin zaizkizu?
–Urritu, urritu. Eskola ematen asi nintzenean banituen 40ren bat. Gaur 20ren bat besterik ez ditut. Baserri asko ustu da. Gelditzen direnetan ere mutilzahartzen ari dira. Ezkonduek ere ez dituzte lehen ainbat seme-alaba ekartzen. Neri min ematen dit baserriak usteak, baiña ez da erraz askotan baserriari eusten. Bizitsa latza da. Ori bai, ez saltzeko esaten diet. Anka bat berenik baserrian usteko; Gero eta joera aundiago da mendirako. Txabola asko eta borda asko berritzen ari da iri aundietako jendea. Ez dago mendia bezalakorik larunbat-igandeak igarotzeko. Ortarako bedenik gorde behar lituzkete.
–Eskola ematen orrenbeste ordu igaro eta nondik ateratzen duzu kontu zaharrak ikasteko beta?
–Goizean amarretatik ordubata arte eta arratsaldean 4,30 ak arte ematen dut eskola. Gero Oñatiko artxiboan jarduten naiz 8ak arte. Goizean, berriz, goizeko lauterdietan jeiki. meza eman, otoitzak egin eta amarrak arte artxiboan jasotakoa txukuntzen jarduten naiz. Tolosakera ere joaten naiz ostegunetan eta eskolatik jai dudan beste egunetan. Udan ere badut astia.
–Zuk «Aranzazu» aldizkarian idazten dituzu paper-zaharreteko kontuak. Argitaratuak al dituzu gehienak?
–Oso narratsa naiz, gauza asko bildu izan dut baiña oso nahasian gorde. Dato asko daukat kuadernotan jasoa. Baiña lan asko ditut "Aranzazu" aldizkaritik kanpo argitaratuak. "La enseñanza primaria en Guipúzcoa". "Historia de Legazpia". "Historia de Beizama, Machinventa, Nuarve, Urrestilla, Aratz-erreca". Aurrezki kutxa Munizipalaren esku dago argitaretxea Or dut Bassauri saria irabasitako "Jauregui y su ésposa" ere.
–"La enseñanza primaria en Guipuzcoa" aipatu didazu. Bada oraingoaz mintzatzen dan beste bat. Zuk zer garaitakoa artzen duzu?
–Nik 16 eta 17garren gizaldiak aztertu ditut. Liburu orren laburpena sartu dute GAURkoek beren liburuaren IVgarren atalean. 1573an atera zen alkate guztiak irakurtzen eta idazten jakin behar zutela agintzen zuen legea. Baiña ixkanbilla gogorrak sortu zituen aurka eta berriro 1682an jarri zen lege ori bera. Baiña orduan ere ez zion iñork jaramonik egin. Irakurtzen eta idazten zekiten bizpairu alprojen esku geratuko omen zen onela erria. XVIII garren gizaldian baziran erririk gehienetan maixuak, baiña oso nolabait, jarraipen gutxiz, eman ohi zen eskola. Alaz guziz ere ez zen bidezko iruditzen garai artan neskatxei idazten erakustea, maitasunesko eskutitzat idazten gal ez zitezen.
–Nola eratua zegoen orduan irakaskuntza?
–Asieran bakoitsa bere kontura jardon ohi zen eskola ematen. XVIIgarren gizaldian asi ziran Udaletxeak zertxobait lagundu nahirik. Geroxeago Aldundegiak ere laguntzen zuen zerbait. Oso berria da Estaduaren laguntza. Eskola joaten ziran umeak ere oso gutxi izaten ziran. Azpeitiko bailaran %5.54: Donostiakoan %6.86: Tolosakoan %9.24: eta Bergarakoa, berriz, 6.96. Gipuzkoan, beraz, bataz beste %7.42 bakarrik joan ohi ziran eskolara. Eta Gipuzkoa da garai ortan ere ingurumari hauetan denetan analfabetorik gutxiena duena. Andia garai ortan elizan eta auzo-maixuen lana. Jakineko gauzak erakusten zituzten: irakurtzen eta idazten, kontuak ateratzen eta dotriña.
-Ematen al diote zu aurkitzen dituzun kontairek ezeren argirik euskal kondairari, ots, euskaldun eta erri bezala duen kondairari?
-Bai noski. Nik ezer garbi ikusten badut paper zaharretan euskaldunen euskal zaletasuna da. Euskal Erriaren nortasuna. Lege zaharrenganako maitasuna. Oso minbera agertzen dira beti euskaldunak emengo legeren bat zapaltzen denean. Esate baterako aduanak Ebrotik kentzen dituztenean. Euskaldunak gogor jeikitzen dira emengo oitura bat edo legeren bat zapaltzen denean.
-Zer asmo duzu paper zaharrak astintzerakoan: zeure gogoa atsegin ala jendeari emengo kondairen berri eman?
-Biak nork berak aurkitutakoaltxorrak besteei erakusteak badu bere poza. Baino inori erakusterik ez banu bila eta bila arituko nintzake. Neretzat zoramenik handiena, artxiboan orduak eta orduak igarotzea da.
-Amarrenbat urte gazteturik utziko zaituzte oraingoan. Zer asmo dituzu aurrera begira?
-Amar kenduarren, nahikoak gelditzen zaizkit alere. Baina nere pozik andiena berriro Urbiara igotzea izango da artzaiei meza emateko, arantzazun bizitzea ango umeei eskola erakusteko eta artxiboak zokomiatzea kontu zaharrak jakiteko.
–oOo–
Ederki, aita Lasa. Orduak igaro ditezke zurekin, baiña ez zaitut gehiago nekatu nahi. eskerrik asko.
Auxe duzu Fr. Jose I. Lasa. Gizon apala eta xumea. Mendian eta mendikoekin pozik bizi dan gizona. Aundiak eta txikiak berdin artzen dituena. Eta ortarako bere bizitzako gertaera bat aipa dezadan: Urbian ari zen beti bezala artzaiei meza ematen. Egun artan jende aundi samarra ere bazuen entzuleen artean. Onela asi zuen bere itzaldia: Aundizki bakoitzari kargu-izenaren ondoren "Jaun Agurgarri" deituz. Iritxi zan artzaien txanda ere eta auei ere "Artzai Jaun agurgarriok" deitu zien beste guztiei beralaxe.
ERRIALDE
1

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazLASA9
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude