Topaketak Iruiñean 1972


1972ko uztailaren 30an
Santiago Amonekin elkarrizketan.
Topaketak Iruiñean 1972
Santiago Amonekin elkarrizketan
Zeruko Argiaren 485 eta 485 zenbakietan "Igeldok" aitatu eta aipaturiko nazioarteko topaketak bukatu dira. Peninsulako izparringiek aintzakotzat hartu ere ez dituzte egin guk dakigunez, Naforroakoaik bakarrik eskeini digute zenbait berri eta iritzi. Nik badut artikulu batzuen bidez zerbait egiteko asmo kronika bat eta azalketa egunetan Iruiñean egindako elkarrizketa batzuk agertuko ditut. Erderazko prensaren bidez jaso .ditugun berri laburrak motz gertatzen ziren, motz eta arrotz, motzaren motzez ulertu ezinezko askotan, eta iritzi oker batetara ez aramazkienean hori. Artikulu hauetan ahaleginduko naiz ni, topaketa hauek ,bere egiazko inguruan agertzen. Hala ere nik ere neure ikuspegitik jardungo naizenez, nere iritzia ez da hutsezina eta bakarra. Topaketa hauetan Euskal Artearen Erakusketaren oratzalle izan den Santiago Amonekin izan nuen elkarrizketarekin ekingo diot (taldean egin nahi nituen nik lan hauek, bainan...)
EK.–Aizu Amon, emaidazu labur labur zure bizitzaren berri.
SA.–Barakaldon jaio nintzen 1927 Nere filosofi ikasketak Valladoliden eta Madriden egin nituan eta gero Latin eta Gerkeraren irakasle-laguntzaile izandu nintzan. Egun, Espainiko Arte-kritikalarien elkarteko nauzu eta "Nueva Forma" delako aldizkarian kritikalari. Arkitekturari buruzko errebista bat da hau.
Nere lanei buruz berriz, zer esatea nahi duzu. Giottori buruz mintzatu izan naiz ni batikbat, zenbait ensaio idatzi dut ordea Euskal Arteari buruz ere, Txilida, Zumeta, Ruiz Balerdi, Basterrechea, Sistiaga, Arteta, eta "100 Años de Pintura Vasea" izeneko ensaio luze bat ere bai.
EK.–Egungo euskal Arteaz zer diozu? (Irripar bat da lehen erantzuna. Amon hau guziz alai eta gizakoia da, elkarrizketa errexekoa ezer ez baleki bezala agertzen dizu dakien guzia).
SA.–Malda edo beherakada unean dagoela esanen nuke nik Txilida eta Oteizak, mundu guzian aitortuak diren maixuek iritxitako gailuerari heldu ezinik, alegia "Arantzazu" garaian mailarik gorenean genuen Euskal Artea, eta orduan sortutako euforiari erantzun beharrean arkitzen gara gaur. Hemen perretxikuak bezala sortu ziren artistak "Arantzazu" ondoren hartan. Gehiegi. Gutxi batzukin aski dugu, onak hadira.
EK.–Zein bereizgarri ditu Euskal Arteak? Zertan eta zergatik nabaritzen dira?
S.A.–Espainiako artearen historiografia egiterakoan bi gertakizuni eman ohi zaio garrantzia. "Dau al set" delakoaren talde sorketari (47an), eta "El Paso" talde fundatzeari (57an). Arte alorrean biak dira talde garrantzizkoak, bainan bi talde hauen artean, 52an. sortu zen arte taldea ahaztu ohi dut geihenek, 'Arantzazu" inguruan sortutakoa, alegia. Talde aurrelari auen artean badu azkenengo honek guziz aipagarri den bereiztasun bat: herriaganako irkitasuna. Talde honen ariketa eta entsegu guziak her riaren aurrean egin dira. herria dutela lekuko. Beste bi taldetakoenak elite txiki batentzako ohl ziren Eta gainera, nun eta Arantzazun, herriaren tradiziorik sakonen eta zaharrenen habia den lekuan. 52go talde hau zergaitik ez den beste biek ainbat aipatzen, pentsatu besterik ez duzu. Bainan garrantzizkoa guretzat gertatu zela jakitea da, eta hemen herri kontzientzia bat deilako eta artistak hortaz konturatu zirelako gertatu zela .jakitea.
Hemengo artistek herriagandik eta lurragandik harturiko erakin eta formekin egiten dute artea: Itsasoa, mendiak, hemengo geografia eta geologia, olagizenen eta rnariñelen mundua birsoratuta.. Ethniko eta herrikoi zen hortan itsasi ziren, orokortasunera irikia den jokabide bakar bezala. Honen gatik dute, egun, hainbat jarraitzaile.
52an. Oteizak berpiztu zuen "Euskal Eskola" (nahiz eta kronologia Munua, Urcola, Chumi-Chumez, Mendizabal, Santos Echeverriak osaturiko "Plisti-Plasta Balorua" lehenagokoa izan) 30 gn. urte inguruan eskola baten lehen arrasteak baino gehiago zen zerbaiti erantzunaz dator: arte alorrean maixu andi zen Aurelio Artetarekiko lokerari Orain eta hemen dakusgu lehen "euskal eskola", Kataluinakoa baino lehenagokoa (hontan ez gentozela bat esan nion nik). Geroztik berriz Z. Argia 486 gn. zenbakian aipatzen nituan euskal artisten lan belaunaldiak datoz.
EK.–Zeintzuk lirake Egungo Artearen hizkuntza bereizgarriak?
S.A-Lehenik honoko hau: Ez dago egun Iturrino eta Artetaren garaietan bezala hizkuntza homogeneorik. Orduan irudigintza-forma berdina zeukaten denak, gaur ordea arte eta hizkuntza bereiziak ditu probintzi bakoitzak (Literaturan gertatzen den bezala esango nuke nik). Azalketa hontan garbi nabari zen hori. Talderik helduena gipuzkoarra da. Bi izen emango dizkizut. Zumeta eta Luis Balerdi. Nafarrak azken bolara ontan aurrekorik izan ez dutelako edo "pop" delako hortara jo dute gehiegi, nahiz eta Basiano eta Bertoluccirekin zer ikusirik izan. Nafar hauek ez dute Artetarekin zer ikusirik. Akeretak bai, hau Artetaren jarraitzaile da buru belarri.
Bizkaitarrak berriz, testiguntzazko-errealismo baten egile dira. Eskpltoreak ez hainbat, hauek ez bait dira praino maixu handien eraginetik guziz libro. Arabarrak, beren jardunbideetan guziz aske uzten dituen expresionismo batetik dijoaz. Bestaldekoak ez dira etorri.
Bigarrenez: Badago Gipuzkoan guziz kontuan hartzekoa den joera figuratibo bat: Tapia, Cardenas (Hauei buruz asko itzegin dugu amonek eta nik). Lekurik ez genduelako ez ditugu hemen.
Hirugarrenez: Euskal artista bakoitza bere bidetik dijoa eta egoera hau tamalgarria da benetan. Ez dute elkar ezagutzen eta ez dute bata besteen lanen berririk. Badira gaur Euskalerrian euskal eskola batetarako beharrezko diren baldintzak (Herriaren konzientzia eta Etniari dagokion arte formen jabetasuna), bainan bakarka dabiltza artistak. Artetak eskola bat egin zuen, bainan egintzekin ez predikuekin. Horixe bera da egiten dena gaur Eduardo Txillida.
EK.–Aizu Amon, zer derizkiozu zeuk azalketa honi? Zure kontu egon ahal da aukeratzea edo nor demoniok egin du? Esan zazu zerbait Gure herrian badira hontan ere kezka eta buruausteak.
SA.–Edozein azalketatan bezala, badira hemen ere lekua lapurtu besterik egiten ez duten obrak, beste batzuek faltatzen dira berriz. Selekzinoa neuk egin det, bainan ez guziz. Bilbaon berak aukeratu zuten, nik baieztu besterik ez. Gasteizen gaur lanean jarraitzen duten artistei deitu zitzaien. Nafarroan hiru izen aukeratu nituen nik, izen hoiek proposatu zituzten beste laurek. Gipuzkoan konsagratuekin hitzegin nuen nik, baita ere nere kabuz beste hiru artu: M. Paz Jimenez, Gonzalo Txilida eta Cardenas. Cardenas ez zan etorri eta ezta ere Amables. Bilbaoko selekzinoan De Yargas eta Barcelo faltatzen ziren.
EK.-Irudizko edo figuratib pinturari buruz jardun gara itzegiten, selekzino eta demokrazi kriterioari buruz baita ere, eta nola ez. Txillida eta Blanco gertakizunarietaz. Guzti hauek datozen kroniketak ahaleginduko nazaizue kontatzen. Bukatzeko, hau galdetu nion: Gaur kritika kendu nahi dute batzuek, sobratzen dela esaten dute, zer deritzazu ortaz kritiko bezala?
SA.–Kitikarik kritikra badago ;ade ederra. Zenbaiek cz du kritik filosofikoa, periodikuetan (zineari, zezenari, arteari buruz) agertzen ohi denarekin bereizten.Egun renazimenduaren bezain indartsu loratu da zentzu kritikoa. Horra hor Bergson, Heidegger, Proust, De la Volpe,Hausser, Luckás, .Adorno, Ecco... Kritika iñoxenteari Iruiñean parra egin zaio, ez filosofikoari. Egin ohi den kritika merke hori alferrikakoa da. Kandinskyz gero, ordea, egungo esthetikan hor dago beti filosofiko kritika. Kritika rnerke hori bakarrik bota nahi izan da hemen putzura.
EK.–Bukaera bezala R. M. Rilkeren hitzak jarriko ditut "Algunos Aportes de la Critica al Arte de los últimos años" azalketaren kartelen agertzen ziren bezala:
"Esthetiko-kritiko gauzetaz irakurzazu ahal dezun gutxiena: alderdikeriaz josiriko iritziak dira, harri bihurtuak eta bere bizitza gabeko gogortasun zentzurik gabekoak, edo eta hitz joko polit besterik ez dituzu, egun honoko iritzi hau eta guziz alderantzizkoa bihar damazutenak. Arte obrak urrun gelditzen dira kritika batetik".
Edorta Kortadi.
1

GaiezKulturaEkitaldiakErakusketakBesteak
PertsonaiazAMON1
EgileezKORTADI1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude