"Eztabaidak utzi eta bakoitzak bere bidez lan egin beza gogoz,"


1972ko uztailaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Don Nemesio Etxaniz-eri elkarrizketa.
Don Nemesio Etxaniz
"Eztabaidak utzi eta bakoitzak bere bidez lan egin beza gogoz,"
Euskaldunen buruan txapelik balego D. Nemesioren aurrean ere kentzeko izan bedi, ez bere iritziekin bat gatozelako, bere lana aitortzen eta eskertzen dugulako baizik.
Gaur, urteak, etxeko ezbearrek euskeraren bide berriek, euskaltzaleen arteko ezin ikusiek eta bizitzako burrukek erasana eta aztoraturik dakate. Baiña D. Nemesio urterik zaillenetan ere euskaltzale purrukatua izan dugu, burrukalari ausarta, kezkati eta egia-zale.
Gerra garaiko eta ondorengo ekaitzak astindua izan da. Apaizgaitegiko eziera estuaren ondorioak jasana. Fariseotarkeriaz eta itxurakeriaz barruko kezkak itotzen eta isiltzen jakin ez duena. Orrek sortu dio amaika piakaizkeria lagun artean.
Aalegiñak jo ditu euskera salbatzearren. Baiña ori geienak isilik eta geldirik zeuden garaian.
Badu D. Nemesiok olerkari eta idazle ezpala. Badu irudimena, badu erraztasuna, badu tajua. Galdezka joan gatzaizkio.
–Gaur erraza da euskaltzale agertzen. Zu, beste askok gordean eduki duten urterik arriskugarrie netan ere, ala azaldu zera. Noiz eta nola erne zitzaziun euskaltzaletasuna?
-Amairu urte nituala piztu zitzadan euskal grina ori. Apaiz lagun bati eskerrak sutu nintzan gure izkuntzaren aldeko suaz. Gero ORIXE idazle gertatu zitzaigun Comillas-en gaztean zaitzaille . Alako maixuarekin leenaz egain jarri nintzan gure izkuntzaren alde. Gure euskerak il edo biziko jokoa jokatzen du. Orregaitik, jendea beldurrez zegoen aldian nere eragiña aundiagoa eta biziagoa zan.
–Euskera "mantxatua" bear dugula esan oi da gaur, zenbat aldi. Zu ere "Lur-berri-billa" ibilli zera bizitzan. Izutu duzu bat baiño geiago zure abestiz eta olerkiz. Zergatik artu duzu zure bizitzan jokabide aurrerakoi eta ausarta ori?
–Euskera "mantxatuaz', euskera mordoillea esan nai bada, utikan mantxadura eta mordolleikeria guztiak, baiña orrekin ez dut esan nai gure garaiko garbizalekerian jausi bear dugunik ere. Erdal joskeraz eta alferrikako erdal itzez jositakoaren aurka ari naiz. baiña euskera "mantxatuaz'' ipuin utsezko eta aingerukeria soillezko gaika baztertu bear ditugula esan nai bada oso bat nator iritzi ortaz. Ni gatza eta piperra sartzen saiatu naiz nere olerki eta abestietan.
–Ez zaitugu ezagutu "zakar leial bezala nausien oinpean". Ori dela-ta ikusi al dituzu dirurik eza, adiskiderik eza. kargurik eza eta barruko korapilloa?
-Bai orixe. Bide garratz oi da ainbeste eragozpenen artean. Ezagutu dut amaika adiskideren oztasuna. Nabaritu dut nere gotzaien makilkada. Pekataritzat artua izan naiz auzi-aulkian. Meza dirudi utsa izan da urteetan nere soldata bakarra. Baiña nere Erriaganako maitasuna ezin nezakean barruan gorde eta ortik izan ditut makiña bat oztopo.
–lñork baiño biziago agertu duzu zure euskaltzaletasuna. Gaur ere. gaurko batu bearrak galbidean jarriko duen susmo txarrez, iñork baiño geiago sufritzen duzu. "Euskeranto" gerta diteke euskera "ba tua" "Euskeranto", iruditzen al zaizu Mitxelenaren euskera batua?
-Ni ez nago batuaren aurka. Ni, euskeraz mintzatzen dan erri ori zapuztuko ote dugun beldur naiz. Eskoletan euskera geiago ikasi gabe, irratien euskera geiago entzun gabe eta euskeraz irakurtzeko oitura geiago gabe, ez ote duan batuak dakazkian eragozpen oiek gaillentzeko indarrik izango pentsatzen dut. Gaurko egoeran, euskera tajuz eta kontuz batu bear dala uste dut. Baiña beldur naiz setakeriak ez ote gaituan geiegi itsutuko. Egokia deritzat Mitxelenaren bideari. Azken aldi ontan etxeko zoritzarrak aldendua naukate euskal idazleengandik. Ez dut Mitxelenarena ere aztertzeko astirik eta gogorik izan. Baiña Mitxelenak idazlan jatorrak baditu eta doai eta jakintza ugari bada bere bideetan. Alaz guziz ere, Arantzazuko Batzarretan, zenbait gazteren aidera jokatu zuala uste dut eta irrist egin. Geroztik askok, beren jokabide arlotea estaltzen erabiltzen dutela uste dut aotan. Baiña Mitxelenak jator idazten du. Zenbaiten euskera batua, nik ez dut garbi ikusten.
–Zuk idatzia da: "Eztabaidak utzi ta bakoitzak bere bidez lan egin beza gogoz". Zergatik ez duzu geiago idazten, olerki-motan batipat, zeure gustora, zeure iritzira, zeure tankerara? Ez al zaizu doai bat lurpean sartzen ari zerala iruditzen auzi-mauzi ontan aztoraturik?
–Bai ortan saiatu naiz nere bizitzan. Jarri nuan kristau-ikasbidea ere bertsotan, gure erria bertsolari dalako. Idatzi nuan liburu bat ere eskutitz sail batekin euskeraz idazten irakatsi ez zaion erri onek euskeraz bere eskutitzak egiteko eredu batzuk eduki zitzan. zazue bikain, gure izkuntzaren buldatzi ditut maitasun-olerkiak ere irakurgarriagoak gerta ditezen. Sortu ditut doiñu berrietako abestisk ere, erdal abestien ordez, euskal abestiak kanta ditzan. Moldatu ditut nobelatxo batzuk ere jendeak irakurtzeko ikasi dezan. baiña nere etxean zoritxarra jabetu da eta ez dut orain bururik, ez umorerik ezer idazteko jaunak lasaitu nazanean, nahi nuke zerbait berriro ortan astea.
–Zuk idatzia da beste au ere.Ni, euskera lanean oneraiño iritxi naiz. Zuek, ortik aurrera joka zazue bikain gure izkumtzaren burruka irabazi arte. Ez al zaizu pozgarri gertatzen euskeraren berpizte au, ikastolak dirala, alfabetatzea dala, idazleberriak dirala eta abar?
–Jaunari eskerrak ez da il oraindik euskaltzaletasuna . Bazirudian , izan dituan erasoekin, bein betirako galduko zala. Ez dira alferrikako izan gure barruka eta nekeak. Pozgarri da guretzat gure ondorengoen euskalzaletasuna, ikastoletan dago gure itxaropena eta gure idazle gazteetan. Baiña mingarri da benetan euskaltzaleen arteko ezin ikusia. Geuron etxeari arrika ari gera. Onela bagoaz guk kuartean daukagun landare gaztea. Indartu da euskaltzaletasuna, baiña baita aldi bereran burruka eta seta ere.
-Zuri irakurri dizut onako au ere: "Gure lagun eta ezagunak, ezker-eskui, galdu zaizkigu lurpean eta bakar-giroa loditzen ari da gure inguruan". Aundia al da apaizen bakardadea, zaartzaroan batipat?
–Bai beti da aundia apaizon bakardadea, baiña zaartzaroan batipat. ez guraso, ez senide eta ez etxekoandre gelditzen gera azkenerako. Geratzen zaizkigun lagun banakak ere, gu bezalaxe lagun arterako aje txarrez josiak egon oi dira. Ez da erraz gure bakar-giroa pozten eta arintzen. Maitasun eta goxotasun joera asko itotzen jardunik gaude gaiñera bizitza osoan. Il zanean, gorputz ilotzaren aurrean barkatu nintzan gau isil eta itunean bakarrik agertu al izan nion gure amari ere nere maitasuna. Gaur ez dut maitasun agertzeko lotsarik.
–Badituzu jendearen beldurrez argitaratu gabeko lanak ere Ez al zaizu iruditren, makilkatuko zaituztenak baiño eskertuko zaituztenak ugariago izango dituzula?
–Badut "Izotz kandelak" izeneko nobela bat oraindik argitaratu gabe Apaiz langille eta on baten maitasunezko korapilloak azaltzen ditut bertan. Badu apaizak ere maitasun premia, gizonezko danez. .Aspaldikoa duzu. Ez nuan argiratu eta ez dakit argiratuko dudanik ere. Orain beintzat ez nago ortarako.
–oOo–
Ontan amaitzen da D. Nemesiokiko gure jarduna. Beti izan da kezkatia, baiña gaur, zoritxarrez. kezkek jaten eta desegiten ari dute. Lanik egin ez duanak ez du itzegiteko eskubiderik. Isilik egon bear du arriskatu ez duanak. Eta gaur sekulan ezer egin ez duan eta ezer arriskatu ez duan asko marmar bizian ari da. Baiña D. Nemesiok badu itzegiteko eskubidea.
Eskerrik asko eta jarrai lanean eta burrukan.
ERRIALDE.
1

GaiezHizkuntzaEuskaraEuskara bat
PertsonaiazETXANIZ1
EgileezHERRIALDE1Hizkuntza

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude