Emendik aurrera gauza berriak jakitea baino gehiago, mailla iristeari begiratuko zaio.


1972ko uztailaren 09an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
San Tomas Lizeoko zuzendariarekin elkarrizketan.
Azterketa garaia igaro eta gero
Emendik aurrera gauza berriak jakitea baino gehiago, mailla iristeari begiratuko zaio.
Gure Lizeoko gazteentzat ere iritxi zan eta pasa, arterketa aroa.
Irakasle eta ikasleengandik urbil bizi garenok aditu ditugu zenbait gauza arrigarri. Azterketak zelebreak izan direla, alegia. Ikasleak zenbat dakien ikusteko baiño zar ez dakien asmatzeko egiñak ziruditela.
Jakiña, guraso asko eta asko kezkaturik debiltza une hontan, beren seme-alabekin nola jokatu as matu beharrean. Gu San Tomas Lizeoko zuzendariarekin itzegitera joan gara argitasun billa.
–Zergatik egiten da ainbeste uts azterketetan? Ez ote daude aztertzailleak, ikasleak aurrera bultzatezra baiño galbaitzera jarriagoak?
–Ez dirudi aztertzailleak, bereziki, ikasleak galbaitzeko daudenik eta utsegiteak orregatik direnik. Oinbeste utsegite, gutxi gorabehera, Lizeonan bertan kurtsearen buruan eman dituzten azterketetan ere izan dira. Ikasleen utsegiteak, gehienetan, gutxi ikasi dutelako da, eta gutxi ikaste ori, batez ere, guzia egiñik ematen zaielako da. Ikasketa kontuan ere, irakasleak emana artuarekin aski dela uste izaten du askotan, eta ori ez da egia. Bakoitzak egin behar du lan irakasleak emanaz gaiñera.
–Egia al da azterketak egiteko erabiltzen den era oso akademikoa dela, hau da, jakintza abstraktoaz galde egiten zaiola ikasleari?
–Bai. Gaurko azterketetan, batez ere, akademi mailla neurtzen da; baina ori aldatzen ari da, Basika-maillan ikusi ditetenez.
–Azter-galderak gaurko ikasleen egoera kontuan edukiz egiñak izan al dira, ala Madrillen asmatuak eta lau aldetara zabalduak alderdi bakoitzeko berezitasunak ahazturik?
-Orain arte eta gaur bertan ere, erabateko programazio bat eta bera dagi kurso jakin bateko ikasle guzientzat, direnak direla. Ori ala da, batez ere, batxillerrean. Ala ere, gauzak ari dira aldatzen. Emendik aurrera, gauza berdiñak jakiteari baiño gehiago, mailla bat irixteari begiratuko zaio. Ala esate baterako, nekazari gaietan, batek gauza bat ikas dezake ta beste batek beste bat, beren lurrean nekazaritza ezberdiña delako ta biak gauza ezberdiñarekin mailla berdiña iritxi gai ortan. Beraz, ontan mugak zabalago datoz.
–Azterketa hauek egiñaz gero ba al daki aztertzalileak adimen aldetik, sikologi aldetik eta izaera aldetik nolakoa dan ikaslea eta urrengo ikastarora pasatzeko gai ote dan?
–Aztertzailleak, gehienez eta ez beti, gauza bat bakarrik daki ikasleaz: gai ortan zenbatsu dakin. Beraz, ez dezake neurtu ikasle ori bere nortasunaz zenbat den ez eta ere aurrera segitzeko gai den ala ez Ori ikastetxearen barnean jakin diteke bakarrik eta jakiten da. Orregaitik ez da azterketarengatik bakarrik erabakitzen, norbaitek ikastetxe baten barnean segi dezaken ala ez. Beste gauza batzuk ere artzen dira kontutan eta artu behar dira.
–Idatziz egindako azterketa soil bat aski al da gaztetxo bat eziketa, jakintza eta berezko dohai aldetatik zirt edo zart markatzeko? Eta izketa bidez obeto azaltzen dana bada?
-Ez; baiña ez diteke esan ere iñor azterketa batzuengandik markatua eta alde batera edo bestera utzi gertatzen denik. Eta itzez nahiz idatziz azterketa egiteak, ez dugu uste ainbesteko alderik duenik. Norbaitzuentzat baditeke itzezkoa obe izatea; baiña adin ortan idatzizkoan aurrek gehiago ematen dutela uste dugu jeneralki.
–Lizeoko ikasleak ba al dute gaztelaniaz azterketak egiteko oztoporik? Ez al lukete euskeraz obeto aditzera emango?
-Zenbait gaietarako, badira oztopotxo batzuk. Esate baterako, ortografia kontuan. Euskeraz ez dugu erabiktzen v-rik. Dana b-kin idazten dugu ots jakin ori. Erderaz, berriz, batzutan b da eta besteetan v. Kasu irtan, esate baterako, sortu diteke zenbait iragozpen edo koxka; baina gainerakoan ez dugu uste, gure ikasleek bi hizkuntzak berdintsu erabiltzen dituztelako. Jakina, biak ere ez edade ortan, izkuntza bakarra daukanak bere ura erabiktzen duen bezain egoki.
–Bai gurasoentzat eta bai ikasleentzat ez ote litzake obe ikastaro guzian ikasi izan duana neurtzea eta ez azterkaroan, une batean, loteri-antzera jokatzea? Zer gai, zer umore, zer osasun eta zer tximistaren gain, erabakia utzi gabe?
-Bai. Ortan ez da dudarik. Ala egiten ere da ikastetxe guzi edo gehienetan. Lizeoan ere ala egiten da basika-maillan. Eta batxillerrean ere ori iritxi nahi da. Ortarako gabiltza legalizazioaren billa. Ez dezake iñork ontzat eman une batean kurso oso bat erabakitzerik, ez jakite aldetik, ez-eta gaitasun aldetik. Zer esanik, nortasun kontuan. Azterketak tankea ortan egiteaekin ez gaude konforme iñor, aztertzaillearengandik asita. Irakasleak, ikasleak eta guraseak zer esanik ez berriz. Orregatik, Irakaskintzako Lege berriak dakarren neurketa ori, lehengo azterketak ontzat ematen ez direlako da. Ebaluazioak –ori da lege berriaren neurriaren izena– ez dira azterketa batzuk, norbaitzuk ala uste dezaketen arren. Ebaluzioetan, ez da neurtzen bakarrik zenbat dakian ikasleak. Ortaz gaiñera, nola dakian, nola adierazten duan, zenbat lan egin duan, lanerako zer egokiera duan... ere neurtzen da
–Noiz iritxiko gara azter-lanak liburutegi batean, liburuak begiratu ahal izanez, egitera? Horrek emango luke ikaslearen talentu eta jakinduriaren berri. Ezaguera berriak non eta nola arki dakian ala ez, ikusiko litzake.
–Jomuga bezela, ori da begien aurrean eduki behar dana eta oraingo metodeak ortara doaz. Orrela, gaur klase bakoitzean badauzkate beren liburutegitxo bereiziak, kurtsoan zehar ematen dituzten gaiei dagokienez. Adibidez, gai bat ikaserazi nahi zaienean, fitxa bat ematen zaie zenbait gai derarekin gai artaz eta berek arkitu behar dituzte erantzunak, nahiz taldeka nahiz bakarka, gai ori azaltzen duten liburuetan. Baiña ala ere ez da nahikoa ori bakarrik. Kontrol bat ere behar da eta ori da ebaluazioa. Orrek erakutsi behar du aurrak zenbat ikasi duen, nola lan egin duen eta zenbat lan egin duen.
-–Udako ikasketan alde ala aurka zaude?
–Uda kurtsoaren luzapen izatearen etsai gara; baiña ez udan zerbait lan egitearen etsai, batez ere lan ori kurtsoan egin ez diteken zerbait egiteko denean eta kurtsoan arrapatu ezin diren zenbait alderdi osatzeko denean.
-0O0-
Ezin bestean, gure elkarrizketa moztu egin zan. Ez du kezka gutxi ematen irakaste lan onek. Zorionak urte guztian gure aurrak ezi beharrean jardun zeratenoi, milla esker eta beste bat arte.
ERRIALDE.
1

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude