LASARTEKO IKASTOLA


1972ko uztailaren 02an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Lasarteko ikastolako irakasleekin elkarrizketan
LASARTEKO IKASTOLA
Haur zoragarri bat ari hazten Lasarte mamu onen sabelean: IKASTOLA. Bai Lasarte mamu bat da: Ez ez Herri, eta ez barrio. Inguruko pizti arraparien puskaturik daukate: Urnieta, Usurbil, Hernani eta Donostia hain zuzen ere.
Alarre Lasartek, bere buruaren jabe ez izateuzten ez badiote ere, nortasun bat badu. Badu lanak aurrera ateratzeko adorea. Ikastola du ekintza hoietako bat. Hori dela eta ikastolaren berriak jakiteko asmoz, irakasleengan hurbildu gera. Elkarrizketa jator batean jardun gera.
Hona emen gure jarduna.
-Badamazki urte batzuk Lasarteko ikastolak. Ugaltzen ari zaizkizute aurrak ala urritzen?
-Lehengo urtean ere azaldu genduen gure egoera. Bai aurtxo berria ahazten doan bezain azkar haunditzen doa gure ikastola ere. Gure lehengo kezka: "Aurrik izango ote dugu?", beste ontara itzuli da: "Tokirik izango ote dugu?". Gaur egun ateak isteraño iritsi gera. Baditugu 85 aur berri datorren ikastarorako. Ez dugu gehiontzat lekurik eta geroztik etorri zaizkigunak ezin hartu
-Beharko da, bada, ikastola ori aurrera eramateko batzorde tinko bat?
-Bai, hasieran bostekoa zan. Gaurregun ezin zan horrela jarraitu eta haunditua izan da. Bederatzik osatzen dute batzordea: zortzi gizonezko eta emakumezko batek. Badu oietako bakoitzak bere zeregina. Eta bakoitzaren lanak etekin mamitsua eta ugaria eman dezan hoietako bakoitzak talde bana dute. Bakoitza bere alderdiaz arduratzen da: dela pedagogia, dela sikologia, dela diru-arazoa... Hilean behin egiten dugu batzordekook bilera. Bakoitza beren ekintza eta harremanen berri ematen du batzar hortan.
-Baduzue beste batzorderik edo elkarterik ikastolaren inguruan?
-Bai, badugu hortaz aparte, beste talde bat: "arduradunak" deritzana. Bi guraso arduradun aukeratzen dira gela bakoitzetik, gelako egoera eta endereñoen behar haundienei erantzuteko. Hilean behin elkartzen dira auek ere beren irakasleaz.
-Gero eta gehiago arduratzen direla uste al duzue gurasoak beren haurren hezieraz?
-Bai, zalantzarik gabe. Pauso haundia eman dugu hontan lehengo urtetik aurtengora. Ez dala aski ikastolara haurra bidaltzea oartu dira. Ez dala aski andereño on baten eskuetan jartzea, gurasoak ere garratzi haundia duala, alegia. Eta ortarako beren gurasoak hazi nahi dituzte lehenik gurasoak. Hiru bat billera egiten ditugu berauekin urtean zehar guraso eta andereñoen kezka eta arrazoiei erantzuteko. Umeekiko harreman eta heziketari buruz argitzeko. Herrian dauden zenbait elkartek antolaturik, beraiei dagozkien itzaldi egoki franko ere izan ditugu. Oso giro jatorra dagoela esan dezakegu. Baditugu laguntzaile gehiago ere ikastolako batzordeaz, "arduradun " taldeaz eta irakasleaz aparte.
-Baduzue dantza taldea ere ikastolan. Nola moldatzen zarete euskal dantzak erakusteko?
-Ez diegu guk zuzenean erakusten. ERKETZ elkartea arduratzen da hortaz. Igaz hasi zuten berrogei ta hamarren bat umerekin dantza erakusketa. Gaurregun Gipuzkoako gaur txapeldun iaioak ditugu.
-Oso ondo ari dala Ikastola esan didazute. Deruz ere ondo ibilli beharko duzue, bada, hortarako?
-Haurrez osaru gera, baiña diruz behin ere ez gera osaten. Beti diru faltan gabiltza. Urtero antolatu ohi dugu jaialdiren bat ikastolako haurrekin diru piska bat ateratzearren. Oso saio egokia egiten dugu haurren kemen eta trebetasun guztiak agertuz. Biña aurten Galarretarako pelotalekuan egun dugu herriko menduzaleak lagundurik.
-Mendizaleak aipatu dituzue. Jakin dedanez gauza gehiagoten ere laguntzen dizue. Zertan?
-Hau dugu gure ezin- aldietan beti laguntzeko prest dagoen beste taldea. Beronek antolatzen ditu ikastaroan zehar gau-eskolak eta euskal-klaseak. Baditu gutekin ere harremanak.Asko laguntzen digu, zinea dela, diapositibak direla, ibilaldiak eta abar.
-Aterea da irakaskintzari buruz Heziketa Lege Berria. Nola moldatu behar duzue zuen Ikastola Lege honen arauetara?
-Elkartasuna da gure oztopo eta trabak menderatzeko biderik eta indarrik onena. Usurbik eta Lasarte elkartu gera, bien artean, ikastola bat sortuz. Orain arte bakoitzak bere ikastola zuan: Lander eta luberri. Hemendik aurrera bat izango da LANDABERRI izenez. Hontarako "Ugarte S. Juan" deritzan ikastetxea eskatu diogu Usurbilgo udaletxeari. Lareun haurretik gora izango ditugu datorren urtetik. Hamairu gela danena. Basgarren urtekoak zaharrena.
-Lasarte erdaldun asko duan herria da. Dudarik gabe harrak erderarako joera andia izango dute. Nola moldatzen zarete ikastolan?
-Bai, joera handia dute gure haurrek erderarako. Eta hontaz badugu gurasoei zerbait esateko. Euskeraz dakian guraso asko ikusten dugu erderaz barra-barra mintzatzen. Guraso asko euskerarik bat ere lantzen ez duan. Nola eskatu haurrei gurasoek betetzen ez dutena? Ez dut uste, neronek egiten ez dudana, besteei eskatu nezaiekenik. Ez da aski ikastola euskeraz mintzaraztea. Etxean ere euskeraz hitzeginn behar da.Sekulako atzerapenarekin etortzen dira berriro ikastolara udazkenean.
-Beraz, Lasartearrak euskera gutxi samar zaitzen dutela uste duzue?
-Badirudi euskaraz mintzatzeko lotsa eta beldur gerana. Eta euskaldunak isiltzen eta litsatzen bagera aurki nork ezer egun eta esan behar du? Hemengoak gera eta ez dugu besteren antz-irudirik behar. Egia da jende asko dugula arrotza, baina ez ote gera oso erraz errazkerian erortzen? Iñpn badata bada Lasarten euskal giroan sortzeko indarra. Ez diogu gure hizkuntzari ezeren laguntzarik ukatu behar. Ez dezagun biharkorako utzi gaur egin dezakegun Mintza gautezen euskeraz etxean, kalean, ikastolan eta toki guzietan.
-Eskerrik asko denoi. Jarrai aurrera honelaxe sendo. Ez bakarka lanik egin. Lagundu gurasoei ere beren buruak argitzen. Hori ez egitetik datoz gaur ikastola milla arazo. Irakasleok, zirt edo zart, zeuron gisara, bakarka jokatzeko arazoa duzue. Askotan ez duzue behar ainbat patxara. Ahaztu egin zaizue gurasoek beste heziera bat artuak dirala. Gurasoekin elkarturik lan egin beharko duzue. Ixpillu eta eredu zerate hortan. Eutsi artutako bideari. Zorionak.
BERRI.
15

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude