Topaketak Iruiñean


1972ko ekainaren 25an
Luis De Pablo-rekin elkarrizketan.
Topaketak Iruiñean
Luis de Pablo musikalaria antolatzalle nagusi
Joan zan astean Topaketa hauen egitarau labur bat aurreratu genizuegun. Berri gehiagorekin gatoz gaurkoan. Dakizuenez, topaketa hauek ekainaren 26-an hasteko dira.
Maiatzaren 31ean hitzaldi bat zan Iruiñean. Hizlari: J. L. Alexanco eta Luis de Pablo; gaia: Topaketa hauen esanahia eta elburuak. Guk ez genduen hitzaldi hortara joaterik izan. Ezta ondorengo egunetan eman dituzten beste zenbaitetara ere... Baina orain dala egun gutxi Iruiñean giñan. Topaketa hauen antolatzileekin aurrez-aurre elkarrisketa bat izatea zan gure asmo bakarra.
J. L. Alexanco etzen Iruiñean. De Pablo, bai ordea. Eguerdiko hamabiak inguru ziran eta Iruiñeko ziudadelan arkitzen dugu Luis de Pablo. Gure asmoa agertzen diogu eta pozik hartzen gaitu. Haize otz xamara geldirik egoteko eta leku babesago bat aukeratzen dugu gure elkarrizketarako.
–Zer elburu lortu nahi dituzute Topaketa hauekin?
–Egungo artea herriarengana urbiltzea da, lortu nahi gendukeena.
–Zer ulertzen duzu herriarengana urbiltzearekin?
–Herria badeazpadako konzeptu bat da. Guk ez dugu maixu bezala herriaren aurrean agertu nahi; herriarekin bat eginda bizi nahi dugu. Artea biltzen eta estutzen duen inpermeablezko koraza zahar eta astun hori autsi nahi degu. Eta artea zer dan agertu eta erakutsi nahi diogu herriari. Horregatik, Topaketa hauek ez dira elite batentzat antolatuak izan, herriarentzat baizik. Hortik, agerketen, erakusketen eta saioen sarrerarik ordaindu behar eza. Izan ere oraindaino, jauntxo batzuen, dirudun batzuen eta jakitun batzuen ator sakratua izan da artea. Guk, izkutaturik eta gorderik egon dan marfilezko dorre hortik herriarenganaino jetxi nahi genduke... Gainera beste giza mailetan arkitzen ez ditugun bezalako kezkak eta sensibilitatea arkitzen ditugu herriarengan.
–Herria borroka gogor batean bizi da gehienean, lehen mailako behar eta eskakizunei erantzun ezinik. Zuek herri horrengana joatea nahi duzute. Zertarako?
–Herri batzuetan, mixeri gorrian dauden herrietan alegia, artea ez da ezertarako noski. Vietnamen Bangla Dehsen... Egoera latz eta gogorrean dauden herri hoietan zar egin aundirik ez du arteak noski... aina konforta eta konsumoa nagusi diren herri batean, bai. Holako herri batean, behar-beharrezkoa da artegintza. Arnas berri bat da; haizea hartzeko zirrikitu bat...
–Maila bat lortu duten herrietan bakarrik dala artea beharrezkoa esan diguzu. Orduan, herri aberatsen lujo bat besterik ez dugu artea?
–Ez, ez. Ez da hori nere ustea. Begira adibidez Pouskin, Malevitch... Beren herriek egoera gogorrean arkitzen ziran garaiko artistak ditugu. Euren garaian garrantzirik gabeko. artistak izan ziran herriarentzako. Artista marjinatu batzuk. Herri zapalduarekin bat egin etzutenak. Baina gero, herri horrek berak, bere gidari bezala onartu ditu, bere artista bezala. Hauxe da garbi, Pouskin-ekin (l799-1837) gertatua. Pouskin Rusiako kultura eta literatura guziaren gailur bezala hartzen dute egungo rusitarrak. Izan ere, benetako artista bat, egoerarik latzenean eta ezinezkoenean ere, herriaren alde lan egiten ari da. Naiz eta herriarez jakin, ez ezagutu, ez konprenitu artista horren lana... Erretratatzeko kamara baten antzara dugu artista: aurrean duan errealitatea hartzen du. Herriaren errealitatea. Nahiz eta bere errealitatea dala herria ez konturatu.
Orain utziko al didazute galdera bat egiten?
–Galdetu nahi duzuna, Luis.
–Ezagutzen al duzue Migel Hernandez-en kasoa?
–Bai. Baina... zuk galdera egiten duzun ezkero, erantzuna ere izango duzu noski.
–Bai. Nere ustez Migel Hernandez etzan ezagutua izan bere garaian. Baina Migel Hernandez, gizon batzuen ispilu eta eredu bihurtu zaigu gaur.
–Orduan zer egiteko nagusi du arteak gizarte batean?
–Oso gaitza zait galdera horri erantzutea. Artista batek, bere arte lana zergatik egiten duen eran-tzutea, bere artista izatea justifika nahi izatea dirudi...
–Konforme, esan duzunarekin. Utzi dezagun autojustifikazioa alde batera. Nola ikusten duzu artista baten beharra gizarte batean?
–Artea sorketa bat Bioligi mailan finkatzen eta ohinarritzen dan behar eta eskakizun bat. Artista dan ezkeroztik, iñori ez dio eskatu behar balmenik artista izateko. Artista balortak dituen orok izan behar du toki, gizarte batean. Eskubide osoa du hortarako... Eta ez gure gizartean bezala: hemen artistak ez du eskubiderik eta aukerarik berenortasuna eta bere arte lana lantzeko eta egiteko. Limosna biltzaile bat, eskale baten gisan ibili behar izaten du... Eta hori bere herria utzi beharrean arkitzen ez danean! Itz batean esan behar banuke artista baten egitekoa: estetikosensorrialrazional egiteko bat dala esango nuke...
–Eta ondoren galdera berari beste alderdi batetik erantzunaz honela jarraitzen du Luis de Pablok.
–...Artista berez inkonformista bat da. Lehen egindakoa gahinditu egin nahi du gaurko bere arte lanarekin. Lehengoan ez du gelditu nahi. Aurreruntz begira dago; geroari lotua... Artea karraxi bat da. Ilunpean eta ezinean dagoen gizartean geroari begira gizonak egiten duen karraxi minbera bat... Har zagun Bethoven. Har Donostiako Orfeoiak ehunka bider kantatu duan Bederatzigarren Sinfoniaren kasoa: Orfeoiak Sinfoni triunfalista bat bezala agertzen digu Sinfoni hau. Baina egia eta errealitateari jarrai behar badiogu, odolezko malkoekin egindako sinfoni bat dala jakin behar dugu. Bethovenek Shiller poetaren itzak artu zituan, baina itz haien esanahia eta gogortasuna ikusita, beldurrez, Shilleren itzak aldatu egin zituan:
Shilleren hItzak:
Pozkario, zure egalenpe ongilean
printzeen anai bihurtuko dira zapalduak
Bethovenek:
Pozkario, zure egalenpe ongilean
gizon guziok anai izango gera.
–Luis de Pablo bilbotarra dugu jaiotzez. Zer moduzko arrera izan duzu Bilbaon?
–Behin baino gehiagotan eman izan dira nere musika lanak Bilbaon. Frueberck eta Pirfanok zuzen du dituzten konciertoetan gainera.. Baina Bilboko kritika nere musika lanen eta nere pertsonaren etsai amorratu agertu da bati.
–Izan al dezu laguntzarik bilbotar musika zaleengandik?
–Laguntza apurrik ere ez dut izan. Askok eta askok nere adiskidetzat daukate beren burua, baina... ez ordea beren dirua... Euskal ilerrian jaiotako artista bat naiz eta Bilbotik laguntzarik ez dut izan bein ere... eta kanpoan bizi naiz.
–Euskal Herriarentzat galdutako artista bat ote zaitugu?
–Bai, baditeke.
Egi garratz eta biribilak Luis de Pablok aipatzen dizkigunak... eta baita beste zenbait egi guk ixilean uzten ditugunak ere.
–Zergatik Topaketa hauek iruiñean?
–Topaketa hauek egiteko aukera eta laguntza eskeini digun hiri bakarra Iruiña izan dalako.
–Ez ote Iruiñaren izena alferrik ahotan hartzea?
–Ba diteke... Lehenago arrazoi bat eman dizut, Iruiñera zergatik etorri geran esanaz... Orain Iruiñean gaudelarik, beste arrazoi bat emango dizut. Hemen lanerako seriotasun haundia ikusi dugu. Topaketa hauek gertutzeko lanetan eta jendearen erantzunean ageri dan seriotasuna. Euskal Herritik kanpora ez dugu honelako seriotasunik arkitzen. Bestalde berriz, hipersensibilidade artistiko bat nabarmen da hemen, naiz eta azal latz eta gogorrez kanpotik estalia egon.
–Zer eskeintzen diozute Euskal Herriari?
–Uste dut oso mesedegarri daIa Euskal Herriarentzat alderdi guzietako artistak Iruiñean biltzea.
Ondoren euskal arteari buruz mintzo zaigu Luis de Pablo. Musika aldetik ugaritasunik ez, baina kalidadeko jendea. Bernaola du gogozkoena. . .
–Egitarouan arkitzen diranez aparte, izen aundiko norbaitzuk etortzekoak al dira Iruiñeko Topaketa hauetara?
–Egitarauan ageri diranak, Topaketetan parte hartuko duten artistak dituzue. Gero, hauetaz gaiñera, ohorezko inbitatuak ere badatoz. Hauetako bat Chomsky linguista famatua genduan. Asieran baiezkoa emana zuan, baina orain dala egun gutxi hartu nuan bere eskutizt bat, tortzerik etzeukala erantzunaz... Levy Strauss ere ekarri nahi genduan, baina ez da posible izan... Halaz ere, Lefebre Althosser, Castillo del Pino, Eugenio Trias... eta beste asko, Iruiñean ikusi ahal izango ditugu.
--Mitxelena ere, bai?
–Bueno, gu ahal ditugun guztiei inbitzazioa bialtzen ahalegindu gera, baina Mitxelenarekin hitzegiteko aukerarik ez dugu izan oraindik...
–Gauza xelebrea benetan hau: Hain urrutikoen ardura izan danean, etxekoekin ahaztu!... Dana dala, badago denborarik oker hau zuzentzeko eta zuzenduko dalakoan gaude. . .
Ordu bete luzea kontruatu gabe joan zairgu. Izan ere Luis de Pablo gizon atsegina da elkarrizketarako. Iruiñako kalean zehar gijoazela, Topaketa hauen asiera eta bukaera nolakoak izango ote ditugun kezkaturik ikusi genduan De Pablo.
Eta Luis de Pablo utzi gendunean galdera bat sortu zitzaigun bat-batean: Ez ote Unibersidade baten egitekoa honelako Topaketa antolatzea, besteren eskuetan utzi gabe? Iruiñako Unibersidadearekin gogoratu giñan... Deustokoarekin... E.U.T.G.kin. ..
IGELDO
1

GaiezKulturaEkitaldiakBesteak
GaiezKulturaMusikaMusika klasPertsonak
PertsonaiazDE PABLO1
EgileezIGELDO1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude