"Orixeren" poema eta olerkiak bildu dituen idazlea


1972ko maiatzaren 28an
Joan Inaxio Goikoetxearekin elkarrizketan.
Joan Inaxio Goikoetxea. "Gaztelu"
"Orixeren" poema eta olerkiak bildu dituen idazlea
"Gaztelu" isil isilik lanean bizi dan euskal olerkaria dugu. Berak egiñak dira ERDAL-EUSKAL-IZTEGIA, MUSIKA IXILLA, Fray Luis de Leon eta San Juan de la Cruz-en olerki hautatuak euskeraz, GAUEAN OIHU, BIZIAREN ERROETAN.
Orain, "Orixe"ren poema eta olerkiak argitaratzerakoan, lan haundia hartu du bere bizkar. Berak esango digu zer eta nola.
–Argitaratu berria dan "Euskaldunak" poema eta Orixeren olerki guztiak liburuaz mintzo nahi genuke zurekin.
Nola sortu zan liburu hau eta zuk zer lan egin duzu argitaratze hortan?
–Badakizu nik AUÑAMENDI editorialean lan egiten dudala eta bertan agintzen didaten lana egin beharrean nagoela Lehen aldiz, orain dala hiru edo lau urte gutxi gora behera, "Euskaldanak" poema berriro argitaratzea penisatu zan. Bitartean A. Valverde, orduan bizi zanari, hamabost kantuen edergarriak egin zitzan eskatu zitzaion, eta berak bai pozik hartu ere bere gain lan hori. Geroago, orain urte bete inguru, lotu ginizaizkion lanari. Hortarako, aurrenik egin zana izan da, Aita J. Mokeroak bidali zigun obarpen-zerrenda luzearen aranz, lehenengo edizioan arkitzen ziran okerrak zuzendu eta behar ziran aldakuntzak egin; hori egin ondoren, Orixek berak egiña utzi zuen gaztelerazko itzulpenarekin batera irarkolara bidali zan. Irarkolatik pruebak etorri zitzaizkigunean, argitaratzaileei liburua txikiegia ez ote zan iruditu zitzalen eta erabaki zan, "Euskaldunak" poemarekin batera, Orixeren olerki guziak ere sartzea. Eta horrela hor daukazue, liburu mardul eta ederrean, Orixe zanaren poesi-lan kopuru osoa.
Lana bukatzeko zegoela, aurten nazio-arteko liburuaren eguna ospatzen zalako, Editorialari libururen bat sartu nahi ahal zuen proposatu zitzaion eta berebiziko muga ona zeritzan prestatzen ari giñan liburu hau sartzeko.
Nik egin dudan lana hau izan da: "Euskaldanak" poemaren zuzenketa gehiena egin (halaere, damurik, dozen erdi bat huts badator), lehenengo edizioan ez zetozen bertso batzu sartu eta pasarte bat edo oeste erderatu; han eta hemen barrelaturik zeuden Orixeren olerki guziak bildu eta, urtez urte, sailkatu; ohar batzu osatu, lan osearen idazkera berdindu; Orixek lehenengo edizioari ezarri zion hitzaurrea, "Euskaldunak" poema, "Barne-muinetan" eta "Itzai zekena" ez beste guzia gazteleratu eta, azkenean, Orixe zanaren bizi-berri labar bat euskeraz eta erderaz egin.
–Gustoko lana izan al duzu?
–Oso gustoRoa. Orixe, Lizardirekin katera, idazlanean maisu izana nuen eta oraindik ere hala dala esan behar. Lan gaitza izan da, baiña halako olerkari baten lan osoa liburu eder batean bilduta ikusteagatik, gogoz egiten dan lana izan da.
–Zer harreman izan zenituen Orixekin?
–Irakurpenez ez dala, lagun bezela ez nuen harreman haundirik izan Orixekin. Bai, ezagutu nuen, batez ere biok Ameriketatik etorri ondoren, "Zabalegi" landetxean bizi zalarik. Ordurarte bera eta ni alkarrengandik urruti samar ibilliak gera. Halaere, Ameriketako itzulia egin zuenean, Buenos Airesen eta Euskal-Eehea ikastetxean nik lagundu nion. Li buruan esaten dudan bezela, ordukoa du "J. S. Bach'i Elizan" deritzan olerki bikaiña. Gero, bera lehenago El Salvador-etik eta ni, 1958an, Argentinatik txokera egin genuenean, hemen alkartu giñan. Eta "Zabalegi"n bizi zala, ia astero ikustera eta mintzatzera joaten nintzaion. Berak berotu ninduen nere "Musika ixilla" argitaratzeko eta hartarako egon zidan hi tzaurrea bukatuxe zeukala, hil zitzaigun. Bitarte hor tan, ni bezela, euskeraren azentuaz kezka zebillen eta hortaz hitz aspertu bat baiño gehiago egiñak gera. Nik laguntza eta esker ona besterik ez diot tzor Orixe zanari.
–Liburu argitara berriari lotuz, zergatik egin duzue gaztelaniaz ere? Eta zergatik ez frantsesez?
-Gaztelaniar ere egin da, lehen orixek bere poema haundia gaztelaniaz itzulia zuelako eta, egina zegoen ezkero, ez zeritzan egoki itzulpen hori gabe berriro argitaratzea. Bigarren, Orixeren idazmoldeak aski korapillo badu eta bere kana ez da guzientzat ulert-erraza. Eta azkenik, orixeren poesilan bikain eta larria gehiago hedatu ahal dedin, bai euskaldun askoren artean, eta olerkari aundi bat izan dugula jakin dezaten.
Berdin frantsesez, eta baita unglesez ere, atera zitekean, eta hobe izango zan, baña gogoan har zazu euskaldun gehienok nora alderalotuak gauden. Labur eta garbi esateko, egilleak "euskaldunak" poema gaztelaniaz egina zeukan ezkero, errezago, azkarrago eta merkeago zan gaztelaniaz argitaratzea.
–Egitan OrIxeren olerki guztiak bildu al dituzue?
-Baditeke hor nunbait Orixeren beste olerki bat azaltzea, baina ala ere ez dut uste obra honi ezer audirik erantsi dezaiokenik. Orixek baditu lehenengo itzulpenetan zenbait bizkaieraz eginak, Bainan ez zait beharrezko iruditu liburu honetan sartzea.
–Itzul~enetaz, Orixek berak egin zuanetaz zer iritzi duzu? Itzultzean galdu egiten al du Poemak? Eta zure itzul-lana zaila izan al da?
–Orixek aski ongi zekien gazteleraz eta "Euskaldunak poemaren itzulpenari oso ongi egiña dagoela deritzat. Jakiña, prosan dago eta ez du, beharbada, jatorrizkoaren zain, indar, biribiltasunik. Gaiñera alderdi on bat badu, jatorrizkoan illuntxo dagoena argian ematen baitu eta, alde hortatik, itagungarri haundia da jatorrizkoaren esan-nahia behar bezela ulertu eta dastatzeko.
Nere itzul-lanari dagokionez, aitortu behar dut ez dala beti hain erraza izan eta ez nauela asebetetzen. Berriz egin behar banu, orraztu beharko nuke han da hemen. Eta abalik ondoen egiten ahalegiñak egin baditut ere, 590 horrialdean, "Osasuna" izeneko olerkian, badator oker bat nabarmena: bi alako ta bost ditut luzetxoak, onela esan behar luke erderaz "dos veces otro tanto y cinco largitos tengo", hau da, hirurogei eta bost urte luze dituela esan nahi du.
-Emango al diguzu olerkari zeran orrek, Orixeren obraz zure iritzia?
-Hitz gutxitan ez diteke ezer asko esan , baiña galdetzen didazun ezkero, ahal dudan bezela zerbait esango dizut. Orixe, hezikeraz, klasikoetan ikasia dugu eta, batez ere bere hasierako poesigintzan ikusten danez, greziar eta latindar olerkariei jarraiki zitzaien;haietan ikasi zuen klasikoen neurri eta tsastamen jatorra; baina baita euskal koplarien eta bertsolarien kantuetan ere. Eta hori da Orixeri komeni zaion dohairik garaiena: arrigarri da nola Orixengan, hain egoki eta eder, uztartu eta mamitu diran klasikoen kultur aeta gure herri xehearena. Bere hidatz moldeak ez du hitz-jario alfer eta arrorik; ez da negarti, gizon baizik. Zerbaitek lehor-antza eta hoztasuna nabari zaiola egotzi diote. Nere iritziz, gogaitsu edo erderaz esaten dan bezala "conceptuoso" da: zorrotza, sakona eta hizkuntzaren aldetik, laburzalea. Halaere, idazmolde horren azpian, lirikotasun eta samurtasun geldi, naroa somatzen zaio. Batez ere, euskal herrian norbait izan badugu, orixe olerkari mistiko haundiena da.
–Izen haundiko idazle honen obra haundi honek zer alderdi on izan dezake euskal-kultur momentu honetan?
–Orixengatik izen haundiko idazle dala esan du zu. Ba, nik esan behar dizut euskaldunen artean jende asko dala Orixe izan zanik ere ezdakiena. Hau esan ondoren, zail eta baldinezko da galdera horri erantzutea. Gaxtetandik Orixe maisutzat dugunontzat maisu bezela jarraituko du, baiña oraingo gazteentzat besterik da. Ikusia dago batzuek bazter tu nahi luketela. Zergatik? Eurek esan behar luke te. Egia da, denborarekin joerak eta eskolak aldatuz doazela, eta Orixeren mundua askerentzat ehun legoa bide dagoela oraingo pentsakera eta sentieratik. Orixengan bi gauza berezi behar dira: bere pentsakera eta bere idazlana. Pentsalari bezela, L. Mitxe lenak esana daukan bezela, Galileo aurreko gizona ematen du, eta alde hortatik gaurko egunean ez du gazteen artean halako eraspenik arkituko; baiña idazle bezela, bere akats eta huts eta guzi, maisutzat hartzekoa da. Euskalerrian (euskaldun munduari na gokio) orain gutxi arte lotan egonak gaituzu, gure ohituretan eta penisakeran jansenismoa eta integris moa, hots, hestukeria izan da nagusi; luzaroan ez diegu haize berriei aterik ireki nahi izan eta, bat batean, ideia berrien jasak hartu gaitu: gure baitara baiño gehiago kanpora begira dago gaurko gazteria. Hori ezinbestezkoa eta behar-beharrezkoa zan eta ez genuke gehiegi larritu behar: urak ibillian ibillian bidea billa ohi du. Baserriko kultura Orixen gan osatu eta mamitu da. Baiña orain industrial haroko kultura sortu beharra daukagu: seiña zahar berri gogoa, Lizardik dion bezeita. Hau da, erroak baserrian, kalean adarburutua. Hortarako iritzi zabaleko izan behar genuke eta, euskeraren alorrean iritzi batekoak eta bestekoak alkar hartu. Alderdikeriak eta setakeriak alde bat utzi eta gure gauzak ea.mahai zabal ingurnan lasai eta pakean aztertu, garbi eta erabaki ditzagun. Lan gaitza dugu eginkizun. Damugarciena da hain gatxi izan, helako egiteko larria eduki eta, halaere, alkarren kontra jardutea.
–Herriak Orixe ezagu dezan, ez al zan egoki liburu merkeagoa eskeintzea7
–Galdera horri Editorialak berak erantzun behar lioke. Nik esan dezakedana zera da: holako liburu bat argitaratzea asko kostatzen dala eta ez ditekela berehala zuk diozun edizio merkeago bat bota. Dana dala, hortaz zerbait hitzegin da eta baliteke, aurreraxego, "Euskaldunak" poemaren "separata" bat merkeagoa egitea.
ERRIALDE
1

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakGOIKOETXEA5
PertsonaiazGOIKOETXEA5
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude