Pako Gereñu: "Zergatik beti berdinak"?


1972ko maiatzaren 21ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Pako Gereñuri elkarrizketa.
Poeta Berriak
Pako Gereñu: "Zergatik beti berdinak"?
Gaurko nere asmoa ez da gizon ospetsu bat azaltzea. Ez da idatz-lan asko argitaratu digun gizona, bateretxo argitaratu ez diguna baizik. Honekin agertu nahi nizueke, inor konturatu gabe erne zaikun poeta bikain bat. Pako Gereñu du bere izena. Hogei urte bete berriak ditu. Segurarra jaiotzez eta bizitzez, nahiz eta aste denboran bere ikasle bizitza Donostian egin.
Aurreko egun batean berarekin topatu nintzan, eta bai harritu ere poesia idazten ari zala ikusirik. Poesiarik idazten al zuan, galdetu nioenean, paper mordoska batez erantzun zidan. Poesi haiek irakurririk, nere begien aurrean poeta berri bat azaldu zitzaidan
Poeta hau, isilgordeak gorde ezinik, gure artean sortu zitzaigun elkarrizketa honekin, irakurle guztiei azaltzen dizuet.
–Noiz hasi ziñan poesia idazten?
-Hamabi urte betez geroztik gutxi gora behera.
–Nola sortu zitzaizun hain gazterik poesia egiteko grina?
–Jaioz gero izadia lagun izan dut; lagun bakarrik ez, maitatu ere oso maitatu dut. Hamaika aldiz hitz politak esandakoa naiz txori eta zuhaitzei, maitasun hau adierazi nahiz. Honetaz gainera bertso liburu asko irakurri ditut gazte-gazte tandik. Honek ere lagunduko zidan, noski, nere poeta bizitzan.
–Poeta bizitza aipatu duzu. Nolako "poeta bizitza" daramazu?
–Nere poeta bizitza beste edozein poetaren antzekoa izango dela uste dut. Bainan nere bizitza gehiago argitzearren esango dizut, atsegin zaidala noiznahi, paper zaharretan idazten jardutea, nahiz bertso nahiz poesia. Eta esango nizuke, gehienik oherakoan egiten dudala. Noiz edo noiz, hemen Donostian ere, eskolatik "pipar" eginda joan izan naiz "Urgull" mendira, eta han eserita, itsasoari begira, benetan ordu atseginak igaro.
–Lehen, bertsoak irakurtzeak, zure poeta bizitzan lagundu egin zizula esan dugu, eta orain bertsoak edo poesiak idaztea zaizula atsegin. Poetaz goinera bertsolari al zera?
–Bai, noski, eta esango dizut poesiak baiño bertsotan gehiago egiten dudala. Nere lagunei galdetu bestela, eta batez ere "Txori" deitzen diogun Oñatiko Txantxikuri.
–Poesi eta bertsoaren artean, zer aide ikusten duzu?
–Bertsoak, denok dakigun bezala, ahozko elertian satzen dira alegia, ahoz esaten diralako. Gainera abestuaz, rimarekin eta inprobisatuaz. Poesiak berriz, idatz elertian sortzeaz gainera lasaiago pentsatuaz egiten dira
–Zure poesia nola definituko zenuke?
–Nere poesia, gizonaren hizitza guztia bezala, mailaka etorri da. Bainan ez luzatzearren, nere gaurko poesiari buruz bakarrik emango dizut erantzuna Batez ere, nere poesi gehienak gizonaren kezkak eta arazoak azaltzen ditu, alegia, lana, maitasuna, heriotza e.a. Herri-miña ere gai izan dut, euskal-zaletasunarekin nahastuaz. Horregatik gaurko nere poesia oraingo gizonaren poesia definituko nuke.
–Zer nahi duzu lortu zure poesiaz?
–Gizona, herri-miña eta euskal-zaletasuna aipatu ditudanez gero, zer nahi dudan lortu bi hitzez esango dizut. Bizitza egin beharra dagoela, akatsak kenduaz. Nik nere poesian akats hauek azaltzen ditut, eta gero gizonak aztertu eta erabaki ditzala. Hori bakarrik lortuz gero...
–Hori lortu izan nahiz gero, nolatan egon zera zure poesi hoiek inoiz argitaratu gabe?
–Benetan galdera ederra egin didazu, eta eskerrik asko. Nere poesia eta bertsoak nere lagunek ezagutzen dituzte, denek ez izan arren asketxok bai. Bainan sekula ere ez dut izan argitaratzeko asmorik. Eia eskerrak ematen dizut, izan ere, ni orain arte bezala, berek egindako poesiak berek bakarrik ezagutzen dituzten gazte asko egongo dela iruditzen baitzait. Gainera, hau ez dakit nik noren akatsa izango dan, bainan nik ikusten dut azterketa billa ibiltzen zeraten hoiek, gizon espetseetan bakarrik jartzen dituzuela zeuron begiak. Guk, garbi asko, hoiek baino gutxiago gerala ikusirik, iñork laguntzen ez ba digu, nola nahi duzu bada gure lanak ezezagunen aurrean azalizea?
-Zeure poesia idazten iñork lagundu al dizu?
–Iñork ezingo det erantzun, bainan honekin ez nuke esan nahi bakarrik edo !aguntasunik gabe nabillenik, baizik eta nik irakurri ditudan poesi liburu danen idazteak dirala nere maixu.
Zer iruditzen zaizu gaurko euskerazko poesiaren egoera?
Nahiz neri gaurko poesi gehienak atsegin izan, ez dut uste bere gain epaiketa bat egiteko gauza naizenik.
–Zer asmo dituzu gerorako?
–Asmoak asko eta asko. Noraino iritxiko naizen, Jainkoak bakarrik daki.
–oOo–
-Honela bukatu nuan Pakorekin -izan nuan elkarrizketa
Hor nonbait diotenez sekula ez .amen da ohera sartu behar gauza berri bat jakin gabe; eta gaur benetan ikaskizun ederra jaso dugu idazlariok. Ikaskizunak ez badira ere, zer pentsatu jarri digu behintzat.
Zergatik beti gizon ospetsuak?
-0O0-
Agurtzekoan bere poesia bat eskatu nion argitaratzeko. Eman zidan; eta berak dioenez azkenetakoa da. Zein egunetan idatzia izan zan begiratu besterik ez dago bestela: 18-4-72.
JOXE LARREA.
7

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakGEREÑU1
PertsonaiazGEREÑU1
EgileezLARREA2Kultura

Azkenak
Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Eguneraketa berriak daude