Tolosa bere Euskal bailarari erantzun nahiz


1972ko apirilaren 30ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Tolosako I.go Euskal Kultur Hamabostaldiarekin elkarrizketan.
Tolosako I Euskal KuItur Hamabostaldia
Tolosa bere Euskal bailarari erantzun nahiz
Adiskide batek deitu zigun aldez aurretik jakinaraziaz: Zatozte, Tolosaho kultur elkarteak Hamobostaldi aparteko bat prestatzen ari dira-ta. Gero, Hamabostaldiaren programa eskuratu dugunean, ez dugu zalantzarik izan: Tolosara joan beharrean ginen oraingoan, gure irakurleek hangoen berri izan zezaten.
Hamabostaldiaren antolatzalleekin elkarrizketa bixi-bixi bat izan dut mahain-inguru batetan: Axentxio Hondarzabal, Nekane Urteaga, Amaia Zamarripa, Joxe Migel Garaialde, Inazio Urruzola. Hauek eta beste asko izan dira laguntzaile Hamabostaldia antolatzean.
–Ikusten dudanez, lan galtza egin duzue programa egoki bat eratzen: denbora asko ahal daramazue hontan?
--Baietz esan beharko, dio Axentxiok. Hilabete luzeak daramazkigu lanean eta astero-astero egin dugu eratzalleok geure bilera, elkarri egindakoaren berri emateko
–Nola jaio zen Hamabostaldi honen asmoa?
–Hutsane handi bat bote nahirik hasi ginen hontan, dio Axontxiok. Urteak dira Tolosan Euskal Aste bat izan ez dugula. Bestalde, jarraltzen du Joxe Migelek, herriko elkarteok bildu beharra geneukan kulturaren alde egiteko. Eta azkenik, dio Nekanek, Tolosak bere euskal bailarari erantzan beharra zedukan. Arrazoiok eta bestek egin zuen posible Lizardi Elkerteak mahain gainean jarritako idoia aurrera eramatea.
–Ageri denez, Hamabostaldiaren programa, luze-zabala duzue; nola eratu da egun hauetako ekinaldia?
–Hamabostaldiaren barnean, erantzuten du Hondarzabal jaunak, Egun bereri batzuk izendetu ditugu: Idazlearen Eguna (malatzaren 6-a), Euskal Artistaren Eguna (7), Nekazariaren Eguna (-8], Euskal Poetaren Eguna (9)l, Euskal Zinemaren Eguna (10), Bertsolariaren Eguna (11) eta Dantzariaren Eguna (14). Ikus daitebeenez, asmoa nahiko zabala da. ,
–Eta Egun horietarako zein antolaketa egin da? Zein izango dira gertakizunik jakingarrienak?
–Programa oso betea da, bio Amalak.. Hiru ataletan banatuko nituzke nik jerdanaldiak: Erakusketek, Jaialdiak eta Hitzaldiak. Honela laburtuko genuke Hamabostaldi honen zabala.
–Eta zer dira Erakusketak?, galdetzen diot Axentxiori.
–Erakusketak lau parte dituzte: lehenik, Euskal Libaru eta Diskeren Tolosako I Azoka: San Frantzisko ibiltokian izango dugu; bigarren, benetan garrantzizkoa izango den Euskal Artearen Tolosako I Erakusketa: Zabala Jauregian izanen da eta euskal artista askok hartuko du parte; Erakusketa horri herrikoltasun bat emanaz, Debako Arte Lantokiak bere lanak aurkeztuko ditu eta haurrentzat arte-jerdanaldiak antolatuko San Frantzisioko atarian. Azkenik, "Ama Lur". eta "Pelotari" filmak ere emango dira.
–Ez zarete, benetan, besamotz gelditu. Eta zer-nolako hitzaldiak dituzue, galdetzen diot Urruzola jaunari.
–Hitzaldiz ere nahiko jantzia dator Hamabostaldi hau: bospasei mintzaldi baditugu. Jon San Martinek gaurko euskal literaturaz hitzegingo du; Andoni Lekuonak baserriaren egoeraz; Anjel Lertxundi eta Joseba Intxaustik euskal poesiaz, Antton Valverdek poesiak musikatzen dituela; Jose Mari Larramendik kultura eta arteaz, eta Joxe Migal Barandiaranek euskal lehen gizonaz. Ikus dezakezanez, Hamabostaldia ez da kultur seriotasunik gabe geldituko.
–Eta nolabait herrikoitasun bat izan dezan-edo Jaialdiak ere badituzue, esan duzuenez: zer eratu da herri xumearentzat?
–Dena ere herri xumearentzat da, erantzuten du NeLanek; bsina bedira jalaldi batzuk beharLada j­endeak maiteago izango ditnenak: bertsolariena, dantzariena Zezen Plazan, bazkeri herrikoiak, kantarien saicaldiak Pelotalekuan, etab. Alde hontatik ere Hamabostaldia bete-betea gertatuko da. Eta jalaldi bakoitza ere nahiko borobila: batean Iriondo, Lete, Pantxo eta Pello; bostean hamobi dantzari talde bai; bertsolarietatik ere beste talde bat bai.
–Erakusketa, Jaialdi eta Hitzaldiez gainera ez ahal da besterik?
–Bai, ahaztu aurretik esan dezadan, dio Hondarzabal jaunak. Bi ariketa ditugu: bota Haurrentzako I Literatur Sariketa; deiak eginda ditugu eta, uste dudanez, bilduko da haurrik. Zezen Plazan, dantzarien jalaldiaren barnean, emango dira eskaini ditugun bederatzi sariak. Baina Sariketa horri bere leku ona kendu gabe ere, datorren urteraioa da axolazkoena. Baina, honen berri programak izendetzen duen unean emango da, maiatzaren seian arratsaldeko hitzaldiaren ondoren.
–Argi ikusten da oraingoan tolosarrok oso goitIk jo duzuela zuen Hamabostaldiaren antolaketa aurrera bultzatzean. Badirudi ez zaretela Tolosa eta bere ballararako lanean bakarrik ari...
–Ez, noski, erantzuten dute bizpahiruk batean. Euskal Herriari osoari begira jokatu nahi izan dugu, ez genuen bestela honelako zereginik gure gain hartuko. Aspergarria gertatzen bait da, berez, honelako antolaketa bat. Tolosa, beste garai batzutan euskal kulturan oso langile ian da, eta gaurko gizaldi honek lehengo horH jarraitu beharra daguiakio. Ez geitezke igaroeldietan egindahoaren gain lozorroan geldi. Eta Tolosak, eginkizun honi behar bezala erantzunko diolakoan gaude. Euskal Herri osoari eskaini nahi diogu gure 1972ko Hamagostaldia.
Tolosarrok ez daude oraingoan eserita atseden hartzeko. Talde honek, eta zuzendaritzakoekin Tolosako kultur Elkarteek, egitarau ederra borobildu digute. Eta ez dezasun ahatz beste bat: Tolosako Udaletxeak ere konprenitu du honelako Hamabostaldi baten esanahia, eta erraztasun guztiak eman ditu kultur jaialdi hauek eratzeko.
Antolaketan ibili diren langileok izango ahal dute harrera onik, guzion laguntzarekin, hasitako bidetik azken bururaino iristeko. Euskal jende kezkatuak aukera ederra du Tolosan bere burua ase deran.
PATXI OLALDE
Hamabostaldiaren antolatzaileak
14

GaiezKulturaEkitaldiakBesteak
EgileezOLALDE1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude