Artzain bertsolaria


1972ko apirilaren 30ean
Xalbador artzai bertsolariari elkarrizketa.
XALBADOR
Artzain bertsolaria
Oso urrun bizi dela Fernando Aire esan dezake norbaitek. Hobeto esanda Xalbador-eneko Xalbador. Xalbador bera noiznahi ikus baditeke ere, han eta hemen, bertsotan, Xalbedor-enea baserria behintzat oso urruti dagoela, alegia.
Hori irudituko zaio behin ere joan ez danari. Urepel ez dago atzaparretan. Eta Urepeldik gora, mendira igo behar da, Xalbador-enera iristeko. Baiña lehenengoa egiten da bidea luze. Gustoko tokira ez omen da aldaparik eta behin ezagutuz gero Xalbador-enera ez da ez aldaparik, ez bide luzerik. Hain atsegiñak dituzu Xalbador-eneko jaun-etxekoandreak eta seme-alabak!
Hori dela eta Xalbador-enean geituzu. Guk ez dugu galerarik. Honen kontura bizi eta berau guretzat lanean jarri. Xalbador artzain ona eta bertsolari sakona dugu.
–Aizu, Xalbador, gogozko lana al duzu artzantza?
–Bai, jaioz geroztik, gure lan nausia hori izan da: artzantza. Gustoko lana dut.
–Zergati k?
–Ez dakit, ba. Ardiak eta abere guztisk ere maite ditudalako, baditeke. Asko maite ditugu ardiak. Hor arkitzen du artzainak zoriona, bere mendi, ardi eta bere lanekin. Ni neu ere han baiño zoriontsuago ez naiz inon izaten. Lurrak eta behiak ez bagenitu hantxe bordan biziko nintzake nere emazte eta guzti.
–Baiña ez zera artzain, ardiak maite dituzulako bakarrik izango?
–Bizimoduan ere zeozer laguntzen dute. Besterik ez daukagu: behi batzuk eta ardiak gehienik. Hau ez da aberasteko bizibidea. Etxean bagenitu guk dauzkagun ardien mantentzeko lurrak edo bazkak! Ardiak dirua ematen du. Baiña negu osoan besteren sailetan bazkatu behar ditugu. Pozik hango kastuak ordaintzeko ateratzen badugu.
–Eta artzain batentzat buruausterik nagusienak gaur zein dira?
-Oraingo gazteek ez dute artzaintzan ibili nahi. Nonahi artzantzan baino gehiago irabaz dezakete. Guk geuk ordaindu behar bagenu artzain mutil bat, ez luke balio ardiak edukitzeak. Pozik izango nintzake artzain baten ordaintzeko gain emango baligute ardiek, bainan etxekoz etxeko egiten bait dugu eta ola zer edo zer gelditzen da.
-Euskal Herri osoan gertatzen dan gauza uste al duzu?
-Euskal Herri guztian ez. Mendiko artzainekin, artalde aundi xamarrekin baizik. Hor behera artzainasko dago. Etxe guztietan ardiak badira. Berek egiten dute nolaizbai ere hoien lana. Haiek ez dute guk daukagun problema ori. Neguz eta udara etxera bilduz, mendira joan beharrik gabe. Guk baino ardi gutxiago dute,bainan guk baino diru gehiago ateratzen dute.Denek berenakin bazkaltzen bait dituzte.
–Artzainaren gauzarik txarrena bakardadea izango da, noski?
–Ardidonetan badira artzain seilak, beren lur pittin bat ere ez daukatenak, eta beste zereginik ez dutenak. Hanek udara ala negu beren ardiekin ibiltzen dira. Egiazko artzantza hau dela deritzat.
–Aspertuko da horratik artaldearen zain dagoen artzaina?
–Ez da pentsatu behar lehen bezala hemen behintzat egoten direnik. Artzain bat bakarra ezagutzen dut gu gaxtetan bezala egoten dena, ardi-zain egun osoan, goizetik arratseraino. Besteak ez dira lehen bezala ibiltzen. Goizetan eta arratsetan egin behar diran lanak egitera joaten dira, baina ez dira egun osoan han artaldearekin gelditzen. Gaur, gainera, berehalaxe egiten dira atzera-aurreak, bide onak bai dande.
–Zer bizimodu egiten du, esate baterako, zure seme Danielek?
–Neguan ardien lana egiten du. Gero udaran beste lan batzuk. Irabazira ateratzen da. Neguan erabat ardiekin. Bakarrik bizi da, baserri hots batean. Lana ere berak jarizen du. Jai eta aste, gau eta egun, bakarrik, beti ardiekin. Auzotara joaten da denbora pasa arrabotan.
–Udaran mendian ibiltzen dituzu Hango ala hemengo mendietan?
–Bai, udaran mendian ibiltzen ditugu. Neuk zaintzen ditut gainera. Ardiak berak ere mendira jotzen du behin garai batez gero. Sanogoak eta gogorragoak dira lau-bost hilabetez mendian ibilizen direnak. Beti belardietan egoten dan ardia motelagoa da. Guk mendira eramaten ditugu. Nafarroako mendietara hain zuzen ere. Frantziako Gobernuak errentan harizen dizkio Españakoari mendi-sailak. Guk hor larratzen ditugu. Ardiak gainera balute han eta hemen, agiririk gabe ere, ibiltzeko eskubide. Mendia nahiago du ardiak. Askatasuna maite du.
–Garai batean orain baino aberatsagoak ziran, noski, mendiak. Orduan nonahi arki zezaketean pago edo haritz ezkurra.
–Neretzat ezkurrak mesede baino kalte gehiago egiten dio. Asko galtzen dira hasi berrian. Ezkurra bukatutakoan laister galtsen dute lehen irabazitako. Ni ezkurretik zaintzen ibiltzen naiz.
–Ardi asko hiltzen al da?
–Lehen baino askoz ere gutxiago. Lehen ardi asko hiltzen zen, bereziki neguan. Orain albaitero hoiek ere asko laguntzen digute. Saiatu dira billatzen gaitzak nundik zetozen Lehen ardi asko eramaten zuen gaitz bat bazen: hamarretatik ardi bat baino gehiago neguero utzi behar genuen hemengo artzai guziek. Satar-zuria doitzen diogu gaitz horri. Horren aurkako txertea billatu zuten. Orain ez dira hiltzen.
–Zerk uzten du gehiago: ileak, esneak, axuriak ala gasnak?
–Urte hauetan axuriak ondo ematen du. Baina esnea ere franko poliki pagatzen digute. Ehun eta berrogei franko ematen digute orain. Gasne-egiteko etse batek hartzen digu esnea. Atzera ordea, hasi da jendea bera bere gasnak egiten. Etekin hobea ateratzen dute honela. Oso erraz saltzen da etxeko gazna. Diru gehiago ateratzen da. Gaixura ere han dugu txerriei edo emateko. Ileak batere ez du balio.
-Ez al duzue artzaiok elkarteren bat?
-Bai, badira sindikatu edo honelako izeneko batzuk. Asko egiten dute eta gehiago egin dezaketeguk geuk konfiantza bagenu. Baita artzainok ere, baserritarrak bezela, konfiantza gutxi dugu geuron artean.Geure erara nahi izaten dugu jarraitu. Badira asko laguntzen duten elkarteak ardien eritasunetan eta. Badira estaduak ordaintzen dituen txertoak ere.
–Zu artzain ez ezik bertsolari ere bazaitugu. Noiztik zera bertsolari eta artzanizak asko laquntzen al dizu bertsolari izaten?
–Zuk badakizu ni bertsolari behin ere ez naizela izan. Baina artzain nenbillela hasi nintzan zerbait. Asko kantatzen nituen kanta zaharrak eta. Gero bertsolaria zer zan sumatu nuenean saiatu nintzan ni ere zerbait egiten. Nik ez dakit artzain nenbillela bertso osorik asko tan abestu ote nuen. Idatzi, berriz, bat ere ez. Idazteko moduko bertsorik ez dut jarri. Jarri ditudan bakarrak uste dut hor agertu direla nere omenaldirako egin zuten liburuxka hortan.
–Ikusten dugu, Xalbador, bertso kontuan hitzegiteko gogo haundirik ez daukazula. Barkatu. Azkeneko galdera. Zerbait egin ditekeela uste al duzu artzainen alde?
–Bai, beti bada zerbait egiteko Nik ez dakit zer. Nik pentsatzen dut badela. Bereziki nik nahiko nuke zerbait asmatzen ahal balitz, neguan ardiak etxean edukitzeko edo bazkatzeko. Baina orain artean, uste dugu, lehorrarekin bakarrik ardiak barruan ezin ditezkeala bizi. Ez dakit egia dan. Neguan etxean ardiak idukitzeko noizpait bazka merkeagorik asmatuko balitz, guretzat mesede aundia litake.
Eskerrik asko Xalbador. Bertsolari ona bezain artzain ona zera. Euskal Herrian artzain sollak urritzen ari dira, zuk diozun bezala, baina agian ardiak ugaltzen. Baserri askotan ikusten ditugu ardiak, etxeko salletan bazkatzen. Elkarte bat behar zendukete zuek gauzak saltzeko ere. Badakigu, hemen, haragitarako arkumeak hazten dituzten artzain mordo bat bildurik dela elkarte berri bat antolatzeko. Zuei ere, zoritxarrez bitartekoek eramaten dizue mozkiñik haundiena.
ERRIALDE
1

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaXALBADOR1
PertsonaiazXALBADOR1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude