Egin gaitzala Kristek bat» opa zigun bere benedikatze-gunean.


1972ko apirilaren 02an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Aita Xabier Digarceri elkarrizketa.
Aita Xabier Diharce, "Iratzeder" euskaltzaina.
Egin gaitzala Kristek bat» opa zigun bere benedikatze-gunean.
Ez zen otzik udaberria hasi egunean, Belokeko fraile etxeko elizan. Euskal Herriko bazter guztietatik igo giñan Belokeko tontorrera Aita Nagusi berriaren benedikatzea zala-ta.
Aldare inguruan ehun eta, hogei apaiz. Jendartean ere asko. Laikoak, erruz. Den denak kantari: "Gutan Xabier Saindua, eman zure sua, izan dadin mundua Kristok salbatua". Erdi erdian, humil, irripartsu, mistiko, Aita Xabier. Bere guraso zaharrak ere ondo bertan zituen. Han ez zeuden haurride asko berarekin ziran garai hartan. Bete beteko otoitz giroa. "Iratzeder" jaun euskaltzaina nor eta nolakoa den berarekin egin genduen elkarrizketak argi dezake neurri motz batean.
-0O0-
–Non jaio ziñan?
–Donibane Lohitzunen sortua naiz, Karrika Handian, Elizako ondoan, 1920ko Urtarrilaren 4ean. Apezteko gogoa eta euskalzale izateko gogoa, biak baten piztu zaizkit. Zertarako? Jainkoak daki.
–Noizdanik zera Euskaltzain ?
–Bederatzi urte badu Euskaltzain naizela.
–Zer lan dituzu eginak Euskal Literatura alorrean ?
–Ene liburua, ene olerkia, ene bizia da. Ahal bezain kartsuki bizi naiz eta barneko amets, pilpil, karrak, noizbeinka aipatzen. Hiru olerki-bilduma baditut argitaraziak: PINDAR ETA LANO sortzetik eta hogei urtetarainokoak, ZERU-MENDITIK lehen fraide urtetakoak, ARGIZ ARGI apeztuz geroztikakoak. Orai laugarrena argitaratzerat nindean UHAINERI NAUSI.
KANTIKA liburuan asko kantika berri egin izan dut (1947). Gero SALMOAK (1963), Aldareko liburuan diren urteko Meza guziak pertsutan (1965-67), OTOIZLARI agerkaria (1954-1972) eta bertze lan batzu. Orai Aita Lertxundik bere seinu-lana osatu orduko HIMNOAK agertuko dira, hoitarik frango bada jadanik ostiako GORA JAINKOA kantu-bildurna berrian JAINKOAREN GIZALDEA (populua) ETA ESKUAL HERRIA lantxoen erran dut, bertzalde, zer zaitan eskual apezen eginbidea.
-Zer iruditzen zaizu gaurko euskararen egoera?
-Euskara gero eta gehiago idatzia da, bainan maizagi erdalki idatzia. Erdalki: alde batetik erdal hitz gehiegi erabiltzen delako, bertzetik gogoetak erdaraz oituak direlakotz eta euskerarazteko ez aski lantuak.
–Liturgi-Batzordekoa zeran horri, nola dagoela derizkiozu batasun bideari liturgi itzulpenetan?
–Indar handia egin da batasunaren alde. 1963an alde huntakoak hasi ginenean eskual elizkizun be rriak egiten, ez zen Gipuzko-Bizkaian aipatzen ere holakorik. Mendiz bertzaldekoak hasi zareztenean, bururatuak genituen urteko irakur gaiak bai eta Aldareko liburua.Ehun eta hogei herri ttikientzat holako lana egitea eta inprimaraztea erokeria zen, sinestedunen errokeria. Horri esker ez da sartu erdara elizetan, liturgiaren berritzearekin. Gero zuek ere hasi zarezte.Gure lan gehientsuak errekarat eman behar izan ditugu, Aldareko liburua eta irakurgai guziak euskeraren batasunari begiratuz berritz eskuararatzeko. Itzulpen berria onartuko ote zuten erretoreek ala erdararat eginen ote zuten.Itzulpen berria zinkurika batzuen gatik ere, onartu dute.
Donostiako batzordeak egin itzul penak Belokeko batzorderat etortzen dira eta bertze batzuetan gureak horrat. Ez ditazke liturgi lanak batasun oso osoan egin bainan ahal bezain ez-berdin gutire kin.
–Euskaltzain izatea zer ote da: ohore bat ala lanbidea?
–Ez bat, ez bertzea. Hautatua dena, oraiko eskualzale hoerenetarik dela ezaguzea. Hortarik bada ohore puska bat, lan piska batere. Nitaz den bezenbatean, ez dut ohore hori neretzat hartu, bainan Belokek etxearentzat; ez nuen bertzalde lanbide eskasik Eskualtzaindian sartu gabe.
-Zu aita nagusi izatea ez al da euskera-lanetarako eragozpen izanen?
-Oraitik harat, ene anaien biziarazteko behar dut bizi. Hautatu nautenean erran diotet, ez nuela Kristoren deiari ezetzik erraiten, bainan ene lan berezietarako traba handia zela.
Fraindetu naizen eguneko urratsa berritu dutala iduritzen zait: kristoren maitatzeko denak utzi. Bainan badakit Kristori emana ez dela galdua eta Eskual Herriak hortarik gal dezakeena ehunetan ordaindua izanen zaioka. Ene lehen urratsak hori erakutsi daut. Bigarrena ere erakutsiko daut.
-Fraille bokazioneak gehitzen ala gutsitzen ari dira garai honetan?
-Denetan gutitu dira bokazioneak, adinekoen bihotzetarik gaztetan sartu baita duda-muda. Beloken ez da aspaldidanik bokazione anitz izan: urtean bat edo bi. Orai arte hola gabiltza: bokazione gutxi bainan onak; haatik eskualdun guti, eskuataz dakienik ez da bihirik sartu hamar urte hautan. Egin dugu bizkitartean eskial-lan eta eskual-kantu beri; egin diegu eskual-seme mota guziei ongi etorri: nun dira beren burua eman nahi dutenak, Jainkoaren goresgarri eta Eskual Herriaren salbagarri?
-Etxe barruko bizitza horrek gizona osatu ala gutxitu egiten du.
-Gizona gizon balin bada, bitzitze motak gizonagotzen du bere burua. Jainkoaren maitez bertzeri gogotik emaiteak gizona gizonagotzen du. Ez dut erraiten haren omena handitzen duela beti; bainan haren funtsezko balioa, haren gizontasona zabaltzen du.
Ez dira gero denak etxe barru-barruan bizi. Ni hogei urtez fraidegaien moldatzaile etxean berean bizi izan naiz eta azken sei urte hautan ere berdin, Aita Abadearren laguntzaile bezala.
Bertze batzu badira, aldiz predikatzen dabiltzanak (sei, zazpi). Bertze batzu Afrikako gure etxerat joanak dira (bortz). Etxean dandenetan, badira inguruko jendekin artzaingoan dabiltzanak edo kanpotarrei ongietorria egiten ari direnak.
Denak Abadeari eta elgarri emanak gara; bainan Nausiak ahalaz baketxari bere dohainen araberako lana egin-arazten dio.
–Nola dago erligio-giroa Euskal Herrian, bai Ipar-aldean, bai Hego-aldean ?
–Ez Ipar-aldean, ez Hego-aldean ez gara kristau egonen ez bagara kristauagotzen. Gure kezka eta korapilo guzien sendagallua ez da Kristoren argitik eta bizitik urruntzea, bainan bai Kristoren argian eta bizian barnago sartzea. Kristauak behar ditugu: egiazko, errotutako kristauak, fraideak, apezak.
–oOo–
Gaurko honetan, Pazko argitan bizi dan gizon baten esanak jaso ditugu.
ERRIALDE.

Xabier Diharce "Iratz-eder", Belokeko.
Aita Nagusia. Euskaltzaina.
1

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
PertsonaiazDIHARCE1
EgileezHERRIALDE1Hizkuntza

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude