"Euskal Gaztedia Kultura bideetan" Asmo hau zuela buru badira zenbait urte JAKIN aldizkaria jaio zela, euskal gazte talde batek moldatua. Bere helburu nagusia, Euskalerriak eta batez ere Euskal Gaztediak bere arazoetaz eta bere kultura larriaren egoera arduratzea eta kezkatzea izan da Aldizkari sakon eta intelektual kutsukoa, funtsezko gaiak erabili izan dituana. JAKIN, ek eragozpen ugari izan ditu bere bizitzaren urteetan ez bait da ain erreza izan bere jarraibidea. Bainan bildur gabe baieztu dezakegu bere asmo nagusi botatzeko ahalegiñak egin dituala. Hala ere azkeneko bolara hontan bildur giñan betirako ixilduko zitzaigula, bainan zorionez ez da honela izan. Eta bere iraupena frogatu nahiaz hor ditugu bere azkeneko lanak: "Salbatore Mitxelena", "Rikardo Arregi' "Euskal Herriaren Historia" eta "Mintzaira Aurpegia: Gizen".
-Zer dugu JAKIN, aldizkari bat, edo jakintza talde bat?
-JAKIN jaio zenetik, 1956-an, hasiera hasteratik talde bat izan da, eta talde honek ahal zuen erara egiten zituen bere billeratxoak. Ekipo modura lan egin nahi izan du ez beti, noski, ondo asmatuaz, bainan behintzat hortara jorik, lehen lehenengo. Gero JAKIN talde honek argitaldaria ere izan da eta aldizkari baten inguruan jaio zen ain zuzen.
-Nortzuk osatzen dute talde hau. Edonor sar daiteke bere barruan, edo talde itxi dugu ?
-Askok osatzen dute talde hau, hona hemen zenbait izen: Xarritton, Sagarna, Torrealdai, Agirrebalzategi, Koldo Larrañaga, Kamblong, Azarmendi, Arregi, Ugalde, Zabaleta . eta beste hamar milla lankide bezala. Beraz, talde irekia da, honek esan nahi du ateak benetan irekiak dagozela guzientzat, euskal lanean jardon nahi duten guzientzat. Guk izan nahi genuke, nolabalt esateko, talde ireki kritiko bat, geure pentsamoldearen kritiko eta besteenaren kritiko.
~Aldizkari bezala, zer nolako gatak erabiltzen dituzute, intelektual gaiak, informazio hutsa, po litika, erlijio kontuak... ?
-JAKIN-ek halako zientzia kutsu batekin lan egin izan nahi du beti, eta badaki aldizkaria ez dela idazten herri xumearentzat, nahi duanarentzat bai, bainan honekin esan nahi dut periodismo ez dela. Bestalde, erabili daitezken galak oso zabalak dira. Euskal Herriak ez daduka oraingoz, nik uste, indarrik eta ahalmenik aldizkari espezializatuak izatekorik. Beraz JAKIN-ek alor guztiak hartu behar ditu nolabait ahal duen neurrian.
Horrela erabili ditugun gaiak askok izan dira: Linguistikatik hasi, aljebra, estrukturalismoa, Markuseri buruz prestatu zen alea, jakintza berria izen borotzat izan zuen alea, lehenengo karlistada, erakunde, foru, pentsaerak... Euskeraren batasuna ere erabili izan da, Ermuan Euskal Idazleen E1karteak hitzaldi eta erabakien berri emanaz; euskal kulturaren azterketa bat egin da, Ipar Euskalerriari buruz ere, eta gisa hontako beste zenbaIt lan batzuek ere bai. Beste aldetik aldizkariak ale monografikoak izan arren, geri beste parte batzuek izan ditu, eta parte hanetan kulturaren kronika bat egiten zen.
-Eta literatura sailean zerbait?
-Literatura alorrean, hots, literatura kreatzalle lanean ez du sartu nahi JAKIN-ek. Bainan, literatura ere kultura mallean dagoenez, kontuan hartu behar du, eta kritika lana, historia lana eta abar, hori bere alorrean daduka.
-Danok dakigunez liburu batzuk prestatu izan dituzute`, adibidez, neuk ezagutzene ditudanak "Rikardo Arregi", "Salbatore Mitxelena", "Euskal Herriaren Historia"... Zer jarraibide dituzute liburu sorta honi buruz?
-Lehen, bi liburu sorta ditugula esan beharrenean nago. Jakin Sorta eta Jakin Liburu Sorta.
Orain urte bete edo gehixoago, JAKIN aldizkari behera etorri zen, lege arazo batzuengatik. Orduan aldizkariaren ordez sortu genun Jakin Sorta. Sorta hontan argitaratu dira Ipar Euskal Herria' Salbatore Mitxelena Rikardo Arregi Kultura eta Fedea, eta argitaratuko dira laister, Gure Ikastolak, eta abar... Jakin Sorta hau, aldizkari ordeko dugu, elkar lanak ematen ditu, eta aurrera eramango dugu aldizkaririk izaten ez dugun bitartean.
Jakin Liburu Sortan, hiru liburu sail egiten dira. Bata, Jakin Historia da, bestea Jakin Gizartea, eta azkenik, Jakin Gogoeta. Bi buru jarri ditugu sail bakoitzean bere lana aurrera eraman dezaten. Jakin Historian, Koldo Larrañaga eta neroni, Jakin Gizarte sailerako gelditzen dira Andoni Sagarna eta Piarres Xarritton, eta Jakin Gogoctarako Joan Mari Torrealdai eta Paulo Agirrobalzategi dagoz buru bezala. Hanek iaz egin zuten programa bat, eta programa aurreproiekto bat presentatu dute. Orain Zuzendaritzak galdera edo inkesta moduko bat egingo du Euskalerrian eta jakingo da Euskalerriak zer duen beharreneko. Datozen zazpi zortzi urteetarako programa bat egin nahi da sail hanetarako. Guk ez dugu beraz agintzen urtean ainbeste edo ainbeste ale izango ditugunik, baizik eta lan bat egingo dugula datozen urte hanetan.
Liburu hauek zientzia basIko bat eman nahi dute, eta ongi estrukturatuak. Badakigu liburu hauek nahiko sakonak eta elkor samarrak gertatuko direla gure irakurleentzat. Horregatik liburu basiko hanen parean ale monografikoak emango dira sail bakoitzean, egunekoagoak, biziagoak, eta sentidu honetan gogora dezaket, esate baterako, drogari boroz proiektatua dagon liburua.
~Azken bi urte hauetan JAKIN en bizia aski motela eta dinamika gabekoa ikusi dugu, batez ere bos te euskal editorial gazte batzuekin komparatzen badugu. Nortzuk izan ditezke moteltasun honen auziak?
-JAKIN aldizkaria egun batean behera etorri zitzaigun, lege araza batzuek tarteko sartu bait ziren. Eta hori bada arrazoi importante bat moteltasun honen esplikabide bezala. Bestalde, lehengo zuzendariak kanpora joan beharra izan zuen, bere ikaskintzak osatzeko. Eta lehen esan dudanez, programa basiko bat prestatzen ari gera; beraz, oraindik hilabete batzuek programazio lanean joango zaizkigu. Programa beritze honek, nolabait ere ixil hune bat ezarri digu.
-JAKIN Arantzazuren babesean jaio eta bizi izan da orain arte. Babes honi esker erreztasun aundiak arkituko zenituzten ziur aski, material aldetik, imprimeri aldetik, eta abar... Bainan bestaIde, babes honek ez ahal dizue askatasunik kentzen, ez zaitue gehiegi lotzen?
-JAKIN jaio zen Arantzazun, lanerako gogo bat bazegoelako, eta horrek bultzaturik eraman izan da aurrera JAKIN urte askotan. Batez ere hango ikasle talde batek aurrera eraman zuan eta barruko giroa ere labe lagun zion. JAKIN-ek Arantzazukin duen hartu eman horrek bere alde onak badiru, batez ere, orain Administrazio lanak hango gazteak eramaten dituela kontuan hartzen badugu. Beste aldetik Arantzazuk bere lege babesa ematen ditu, eta hori guretzako abantail haundia da
Halaere, dena Arantzazun egoteaz, JAIkIN aurrera eramatea oso zaila izango litzake. Horregatik neu Arantzazutik kampo nabil batez ere JAKINeko ean guztietarako, behe hanetako saltsan egotea komeni bait da, bai kezkak jasotzeko, bai harremanak errezago izateko, eta abar... Beraz, alde hortatik kampoan ere egon beharra dago.
Imprimeriarena aipatzen zenuen, eta egiz eta benetan hango imprimitegiak bere laguntzatxoa ematen digu, eta honela JAKIN Sorta Arantzazun ateratzen da orain.
-"EuskaI Herriaren Historia" izeneko liburua ETOR eta JAKIN-ek prestatua izan dute. Euskal editorialen harremanak behar beharrezkoak iruditzen zaizkigu. Jarrai behar dute JAKIN eta ETOR ek bere lanak elkarrik ematen?
-Asmo hori, asmo bezala, jarraitu behar genuke denok, ez JAKIN eta ETORek bakarrik. Esate baterako orain HIRIART-URRUTYren lana Baionako "IKAS" eta JAKINek ematen dute elkarrekin, eta honelako egin beharra dago. Egia esateko elkar lan hanek egin litezke, bainan ez dira beti ain errezak gertatzen. Ibiliaz ibiliaz ikusi beharko dugu nola elkartu gaitezken, eta nola aurrera eraman ditzakegun gure elkar lanak.
GURUTZ JAUREGI.
Argazki-oinak: Joseba Intxausti eta lñaki Beristain, "Jakinngo langilleak".
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera.
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.
Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]
Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak.
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.