ELI OJANGUREN'EKIN BERRIKETAN


1972ko otsailaren 13an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Eli Ojanguren-ekin elkarrizketa.
ELI OJANGUREN'EKIN BERRIKETAN
Eli Ojanguren nor dan galdetzea, alperrikako lana da Euskalerrian; bere izena denon artean zabaldua baitako Eli'ren aita ere ain ezaguna egin zan aspalditik gure artean: ako "Arranoa". izengoitiz ezaguna, ala ere. Alako egurretik, onelako ezpala, esan bearrean gera.
Eli'k bere aitaren izena luzatu egin du beraz. Or lekuko, bi urtetan nóla izendatu duten nagusi kirolzalerik onenak aukeratzeko. Gazte onen sasoia ta galtasuna denontzat agiriko gauza egiña da, izan ere.
Mendigoizaletasunak eztu egunero sortzen onelako gironik. Goazkion, ba, ta eraso dezaiogun galderaka:
–oOo–
–Zu beti mendigoizale izan zera
–Bai orixe. Egia esateko gaztetan beste kirol-mota batzuek ere bizitu nituan, baiña beti ere, nere aletasun nagusia, mendigoi-zaletasuna izan da. Izadiaren aundi ta ederra mendi-geiñetan, baso itzaltsuatan erreka mur-murretan eta galilurreteko argi ta aize garbitan gozatu izan det.
–Mendigoi-zaletasuna pizten eta geitzen ari dala esango nuke. Ez al da orrela?
–Balta ori ere. Jendea, urietan eta kale-zulotan aspertua dago; ta egunetik egunera, kanpoa ta kanpoko aldea maiteago du kalekumeak. Ikasaldiak, lantegieteko makiña-otsak. berebillen zaratek eta kedotsak... asper-asper egiñak gauzkete. Mendiko aide garbia, geroago ta ederrago egiten zaigu orregatik.
Ala da. bai. Len ez bezela, geroago ta ugariago ateratzen da errietatik menditara gure gaztejendea. Askoren artean, batzuek berebizikoak ateratzen dira, ta onen eragiñez, mendirako gogoa indartzen eta zabaltzen ari zaigu.
–Nolatan ikusten dezu gaur mendigoizaletasunaren etorkizuna?
–Gazteak bete-betean datoz mendi-egarri ontara. Ta ez det uste ezer degunik zaletasun ori itoko duanik. Alakóak dauzkagu, izan ere, Kiroletan sona aundia artuak mundu guzian. Ortik ona besterik ezin dezaiguke sortu. Mendirako tresna ta ibil-galiluak ere, geroago ta egokiagoak artzen ditugu. Orrela mendi-ibillietan min artzeak eta arriskuak gutxitu egin dira. Oraindik ontan aurreratu bearra dago; arrisku guziak galdu arte.
–Nundik eta zertatik ote dator. mendiko arrisku au?
–Gazteak, mendiko ibillerata, ondo geitu baiño lenago, geiegizko arriskuetan sartu oi dira. Emendik datoz geienen kalte ta zoritxarrak. Neurri batzuek artu bearra dago, beraz, ontan. Asi-berriak, ez ditezela asi bereala zaarren lanak egiten. Poliki-poliki mendiko eskola au artu-arazi beár diegu. Eta ondo ikasi ta zailtzen diralarik, ez dute gero aldepetan alako ezbearrik izango. Negargaria da ainbeste gurutze ikustea, pendizen tartean. Ta asko ta asko ogei urte baiño len illak. Alako gazte-sasoia zeukaten beren aurrean, eta guzia zoro jokatu, zuten, zailduen lanak egiten asi ziralako. Len etzan onela. Lanoletan asten ziranak, an eramaten~zituzten beren artean, lendik oltutako mendigoizale zaarrak. Kontuzba, gazteok. Urte asko ta saio askó egin bear da bide oietan arrisketu aurrez.
–Aizu... ta Euskalerriko Federazioari buruz, zer esaten diguzu?
–Une estuan gaude, ta ortan dabiltzanak badakite ori. Elkartasun berriko lendakarita batzordekoen berri oraindik eztakigu. Denbora bearko degu, nagusi berrien lana ikusi arte. Nolanai, tartean sortu zaizkigun konpondu bearrak eztira pattalak. Jendea yayoa degu, ta onenen iritziak kontuan artu bear ditugu. Beste istillaren bat sortuko balitzaigu, ondorenak iñork ere ezin ditzake neurtu...
–oOo–
Or utzi degu Eli, bere esanekin eta burutapenekin. Gu, gere amesetan aurrera goaz. Gure gazteok jarrai dezatela bide berriak aztertzen eta urratzen. Euskaldunok badegu ontan jende ikasia ta yayoa. autozenei bide onenak erakusteko.
ETXANIZ'TAR NEMESIO

Eli Ojanguren.
10

GaiezKirolaMendizaleta
PertsonaiazOJANGUREN1
EgileezETXANIZ1Kirola

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude