365 horriko liburu baten historioa.


1972ko otsailaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
A. Garate-eri elkarrizketa.
25 ediziotan 600.000 ale
365 horriko liburu baten historioa.
Badugu Euskal Herrian 25 edizioetan 600.000 ale eman dituen liburu bat. Aurten ospatu ditu, hain zuzen, zilar eztalak.
Berari esker, gure ama euskeran irakurri ahal izan dugu egunoro euskaldunok. Baserritarrak, nahiz kaletarrak, euskaldun orok bilatu du liburu honen horritxoetan egunaren nekearen atsedena. Euskal Herritik urruti bizi diren euskaldunen etxeetara ere iritxi ohi da eta egunoro sentitu ahal izan dute, liburutxo honi esker, beren Herriaren bihotz taupada.
Liburutxo hau, Arantzazuko Amaren Egategia duzu. A. Garate prantziskotarraren idela izan zen, eta bere zuzendaritzapean eman zituen lehennego pausoak. Berari zuzentzen dizkiogu, beraz, galdera batzuk:
–Egutegiak bete ditu 25 urte Zilarrezko eztaiak. Egin dezagun historia apur bat. Zein girotan jaio zen?
–Gaztetandik euskaldun purrukatua izan naiz beti. Aspaldi hartan "Anaitasuna" Hirogarren Ordenako horritxoaren zuzendari nintzen, eta horregatik hamar urte haietan inprenteko makina tartean nenbilen eta alde honetatik bildurrik ez nedukan. Bestalde, uda partean Arantzazur errumestaldeak zuzentzen nituen (denetara, 130 erru mestalde). Bi eginkizun hauek, txinpartak baliraxe, egutegiaren idela sortu zidaten nere baitan Zergatik errumestalde hauei "zerbait" urte osoko oroigarirtzat bezela ez presta? Esate baterako, Egutegia? Pentsatu eta ekin. Gazte-ausardiaz zergatik ez aurpegia eman eragozpen guziei? Izan ere herri-agintariek errezeloz begiratzen zien euskal-idazki guziei. Madrileraino joan behar bazen ere, presto nengoen joan-etorria egiteko...
Ideia azalduaz, laguntza eskatu nien ezagun batzuei, herri-gizon eta prantziskotarrei. Ezin hemen de nak aipa. Hauei eskatu nien horrien atzea betetzeko laguntza, bakoitzari gaia ipiniaz. Baita berehala erantzun ere. Nik urte guziko aurre-aldea egin nuen eta lagunen idazkiak han-hemen banakatu, makinatxora itzultzean idazkerari batasuna ezarriaz. Esaera-zaharrak Azkue, Elissalde eta zenbaiten li buruetan bilatu nituen. Eta hauen bilduma egin: 3.000 esaera-zahar, sei urtetik sei urtera berrizkatzeko haina.
–Nortzuk izan dira 25 urteetan Egutegiaren zuzendari, lankide, zabalizaile?
–Aurrenengo 14 urtetan nere bizkar egon zen Egutegia prestatzea, lehen esandako eran. Idazkari berriak ere bilatu nituen. Baina ordurako Arantzazuko eliza berria aurrera zijoan, eta dirurik ez. Eta nere burnizko ~astotxoarekin~ Euskal Herri guzia bisitatu behar izan nuen atez-ate eskean. Gero, komentuko nagusi ere egin ninduten eta ~Goiz-Argi. sortu zen. Eta ezin nuen hainbesteko zama eraman eta orduantxe sartu zIren A. Amundarain (aurreko horrialdea osatzeko eta prantzizkotar ikasleak atzeko aldea osatzeko). Egitegiak ikaragarri zor dio A. Mendiari; bere berea duenik ez dizu ukatuko. Zabalkundea herriz-herri egin izan da, eta esan beharra dadukat han-hemen sobratzen ziren aleak, perietan ibili ohi zen agure xahar batek saltzen zituela: bere izena Prudenzio Lavega, bilbotarra; aurten hil zaigu 83 urterekin. Urteoro, bada, 24.000 ale saldu ohi dira.
–Dakidanez, bizkaitar Egutegi bat ere izan da. Zein da haren historia?
–Hamargarren urtean-edo, A. Obietari bururatu zitzaion bizkaieraz ere egin behar zela. Eta baita egin ere, gipuzkerazko idazkia bizkaieraz ipiniaz. A. Obieta bereNala mixiolari joan zen, eta teologia ikasleei eskerrak bi hizkelgietan jarraitzen du. Lehenbiziko salneurria 4 pezta izan zen. Bizkaiko saltzallerik nagusiena A. Bitor Anasagasti izan zen.
–Nola joan da Egutegiaren eratzea eta zabaltzea urte hauetan? Nondik jaso du bere mamia? Zer-nolakoa izan da zabalkundearen historia ?
–Hasieratik zabaldu zen Euskal Herri osora, eta zabalkundeak ez du harrez geroz buruhauste etsigarririk eman. Bigarrengo urtetik Lopez Mendizabalek Argentinatik 300 ale eskatu ohi zituen; eta gero, mundu zabalean aurkitzen diren euskaldunek, beren familietan euskera irakurri eta gordetzearren. Zeutara ere bidaltzen genuen eta ez ale guti. Esan liteke, bada, mundu zabalean ezagutua izan zela hasieratik.
–Zein da Egutegiaren zabalkunde-eremua? Noraino iritxi da? Euska Herri osoan berdintsu zabaldu ahal da?
–Pirinioetatik haruntz, ipar-euskaldunen artean ezagutzen dela gutien esango nuke. Hori aparte, munduaren lau hegaletan ezagutua dela.
–Eta zein gizarte motak jaso ditu batez ere Egutegiaren aleak?
–Euskaldun orok, nahiz kaletarra izan, nahiz baserritarra. Euskaldun denak, baita euskaldun berri askok ere. Ez bait zegoen Egutegia baino liburu merke eta errezagorik.
Hona hemen Egutegiaren lehen pausoak A. Garateri esker. Lan bikaina, benetan, A. Garate. Zorionak. Mila esker.
Geroztik, lehengo bidetik jarraitu du Egutegiak. Gaur egun ere bi hizkelgietan ateratzen da: gipuzkerazkoa, Sebero Zinkunegik eramaten du; bizkaierazkoa, berriz, Pedro Urreolabeitiaren esku dago. Hala ere, nolabaiteko aldaketaren bat nabari da. Badirudi gipuzkerakoak behintzat, batasun bidetik jo duela. Ilen izenetan, ortografian, ikusten da halako batasun gogo baten boltzada.
Aurrera, bada eta ekin lanari. Zorionak.
IÑAKI ITURRIOTZ
7

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaBesteak
PertsonaiazGARATE2

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude