Donostiako Orfeoiaren zuzendaria.


1972ko otsailaren 06an
Antton Ayestaran, Donostiako Orfeoiaren zuzendaria-rekin elkarrizketan
ANTTON AYESTARAN
Donostiako Orfeoiaren zuzendaria.
Diamantezko eztaiak ditun Donostiako Orfeoiak. 1897 garrengo Urtarrillaren 20an jaio eta bizirik iraun du gaur arte, 75 urte luzeren buruan. Orfeoia ez da batpatean jaiotako aurra. Urte bete aurretik asia zen talde bat biltzen, 20 laguneko taldea ain zuzen. Arrasaten eskeiñi zuen lehenengo kanta saioa. Talde ark aurrera jarraitzea erabaki zuen, azitzea, indartzea, ugaltzea. Onela sortu zen Orfeoia

Orrenbeste urtetan irauteko asmo irauteko asmo irmi eta sendoz sortua izango da noski Orfeioa, Aniton?

Nik ez dakit aien asmoen berri. Denek izaten dituzte asieran asmo onak. Batzuren asmoak bidean galtzen dira. Besterenak, berriz, bizirik irauten dute. Orfeoiak ere bizirik dirau. Izan ere jende osa onez osatua bait dago. Musika-zaletasuna, iraupena, eta zailmena izan bait ditu beti Orfeoiko. jendeak.

Zein garaitan izan da onena?. Noiz iritxi da gaillurreraiño?

75 urte behar izan ditu eltzeko. Beti eltzen-eltzen joan dan zerbait dugu Orfeioa. bere elburu bakarra: gero eta gehiago eta obeto abestea izan du. Baiña izan ditu azi-une aundiak. Euskal folkloreaz asi zen Andik laister kantu-sariketara joateko era izan zuen. Geroxeago emakumezkoen eztarri leunez ornitua izan zen. Azkenik sinfoniari ekin zion. Bizitza osoan joan da aldatuz, onduz eta elduz.

Zuzendari edo gidari bakoitzak ezarriko zenioten, bada, zeuron jita edo izaera edo zera?

Noski. Bakoitzak bere ideiak bereziak ditu. .Bakoitzak bere indar eta asmo berriak ekartzen ditu Ortaz gaiñera Orkestako zuzendari bakoitzak ere eransten dio berea. Munduko musikalarl onenen gidaripean ere abestu izan du. Orrek guziak orraztuz, bikaindu eta osatu du.

Batpateko jende aldatzerik izaten al duzue?

Ez. Ehun eta berrogeiren bat lagunez osatua dago. Poliki-poliki esartsen zaizkio eraskin berriak. Nik nahi baino polikiago Ez bait da lehen bezain erraza jende berria billatzea. Eskerrak lehendik dandenak ondo irauten duten! Emakumezkoak aldatzen dira gehiena, delako ezkontza ori delata.

Zailtzen ari dela esan du Orfeoirako jendea billatzea. Zergatik dala uste duzu?

Orren errua apaizek dutela uste dut.

Orrena ere bal?

Begira, ez dakit norena dan. Bai, elizetako koru guztiak desegin dira. Konzilioak erakusten duen liturji-berirtzea beste erabatera egin zitekeala uste dut. Ez dut uste koruak galdu behar zutenik. Euskal Errian leben nonahi ziran koru onak. Gaur denak galdu dira. Eta ori negargarria da. Badakit jendeak ez daukala lehen aiña beta, baiña parrokia ere ez dira bat ere saiatu eusten. Zirt-zart kendu dituzte, erri osoari kantarazteagaitik. Jakiña, ona da erriak abestea Baiña ortarako ez ziran eragozpen keruak. Ez zegoen koruak kendu beharrik. Eta jakiña keru olek galtzean, orfeoiko iturriak agortu dira. Orregatik diot apaizek dutela errua.

Zer eskatzen duzue Orfeoira sartzeko ?

Ezer gutxi zoritxarrez. Ia etortzen dan guzia artu beharra daukat, non eta oso belarri txarrekoa ez dan eta eztarriz edo ahotsez lehendik daudenekin uztar eziñezkoa. Gogoa eta iraupena duen guzia artu beharra daukat. Orduar jo eta ke solfa erakusteari ekiten-diogu. Eta urte guzian abestiak ikasteari.

Beste koru asko baino obea edo dala iruditzen al zaizu Orfeoia ?

Galdera zabalegia egiten didazu 1900etik 1906ra arte, sariketara aurkeztu zen. Denetan irabazle atera zen. Parisen azkeneko aldiz. Orduz geroztik iñongora ez joatea erabaki zuen. Era ontako abes-taldeak iñon gutxi dande. Bergarakoa, Iruñekoa eta Kataluñakoa besterik ez dande. Tokirik so natuenetara deitzen gaituzte.

Diruz ondo al zabiltzate?

Ori ez aipatzea obe. Ayuntamentuak ematen dizkigu ehun milla pezeta. Aurrezki kutxa Probintzialak beste berrogei-ta amar milla. Diputazioak ere ematen zizkigun lehen beste berrogei-ta amar, baiña gaur bat ere ez. Guztira ehun eta berrogeita amar milla pezeta besterik ez digute ematen, beraz. Eta urtero iru milloi pezetako gastua daukagu. Iñork ez du sosik irabazten Orfeoian. Zuzendariak bakarrik, illean iru milla pezeta. Eta oiek jasotzeko ere lau illabete edo urte osoa itxoin behar izaten du.

Zer asmo daukazue diamantezko eztai auek ospatzeto?

Au da gure betiko ametsa; gero eta gehiago eta obeto abestu. Ortik kanpo agerraldi batzuk egin an eta emen. Ekainez, Donostian. Madrillen eta Barzelonan. Telebistan Eta borobiltzeko Berlinen datorren urteko urtarrillaren 20an. Ori guztia, jakiña, zor aundiak egiñaz.

Orfeoiko jendeak baduela uste al duzu erri-millik edo euskal-zaletasunik? Ez al zaizu iruditzen aundi-usteko jendez ornitua dagoenik?

Orfeoiko jendea, erriko jendea duzu. Jende xumea. angille dituzu gehienak. Norabait joan behar dugunean edo zerbai egin behar dugunean nagusiei baimen eske ibilli behar izaten dugu. Bestalde euskaldun jendea da orfeoiko jendea. Bertako gauzak maite dituan jendea. Bertako arazoak bizi dituena gutxi asko.

Ez dirudi ba zuek eukal folkloreari lotuak zaudetenik zuen abesti saioetan?

Ez dugu nahi ere. Ez da guri dagokigun eginkizuna. Ortarako beste talde asko eta onak dira. Eta guk euskal folklorea abesten badugu erriari loxintxa egiteagatik egiten dugu. Baiña ez genduke egin behar. Guk gorago jo behar genduke

Baiña ezin ukatuko didazu zuek Euskal Errian baiño kanpoan gehiago zabiltzatela?

Ez gure gogoz. Guk zoritxarrez ezin ditugu onerako kantu-sasoiak eratu. Negargarria da baiña guk ezin diegu emen, gure bazkideei ere, konzierto bat eman. Gure maillako orkesta bat behar dugu. Eta ori oso garestia da. Eta ez pentsa gero guk sosik artzen dugunik. Guk debalde abesten dugu. Gaiñera esan behar dizut "Orfeon Donostiarra" ez dala Donostlako Orfeoia, Gipuzkoakoa baizik. Gu prest gaude edozein erritara joateko. Edozein erritako bandakin abesteko. Orfeoia edozein bandako zuzendariaren esku uzten dugu. Baiña ez dezakegu gehiago zaritxarrez.

Ez al zaizu iruditzen bazkideak ugalduz gero indartu ditekeanik Orfeoia.

Larehun bazkide izateko ordez lau milla bagenitu zerbait egin genezakela uste dut. Illean amar pezeta besterik es du ordaindu beharrik. Urtean 150.000 pezeta biltzeko ordez milloi bat bilduko bagendu! Orduan lan asko egingo genduke Erriaren eta musikaren alde. Ortaz gaiñera jende gehiagok joan beharko luke guri entzutera. Jendez gaiñezka bete beharko luke antzoklak. Bestela beti zorretan gelditzen bait gera.

Etorkizun illun samarra ikusten diozu, beraz, Orfeolari?

Bai. Biltokia bera ere lorrera dator. Goitik beheraiño berritua beharra daukagu zutik irautea nahi badugu. Diru-laguntzak potzolotu beharra dago. Bazkideak ugaldu beharra Eskolatik asita umeak musikaz landu beharra. Baiña ez da aski eskolan zerbait egitea. Lan orri jarraitu egin behar zaio.

Ementxe bukatu da gure elkarrizketa. Eta egia esan, pozez eta miñez geratu gera. Posez, zeren eta gure Gipuzkoa onetan, oraindik ere musikaren alde, Orfeoiaren alde lanean biziro egoki ari den jende bizkor asko baitugu. Miñez, zeren eta askeatu ez baita aski gizon batzuen borondate ona. Gizonok guztion laguntza behar baitute! Orfeoiak, alderdi guztietan ondo irabazitako fama du. Material gauzei ainheste fama ematen zaien garai onetan, ez ditzakegu bazterrean utz espirituaren baloreak. Materiari eragiten diogun bezala eragin behar diogu humanismoari, espirtuari.
Orfeoiak 75 urte bete ditu. Gure zorionak Orfeoian parte artu duten eta orain presenteon ere artzen duten guztiei. Onelako beste urte asko opa diogu Orfeolari. Baiña urte asko opa izatea gauza bat da. Opa eta gaiñera gure ahalegin guztiez lagundu dizaiegun Gipuzkoarron izena ain gora utzi duten eta gerara ere utziko duten orfenizaleoi.

ERRIALDE

Antton Ayestaran
1

Gaiez\Kultura\Musika\Abesbatzak\Taldeak
Pertsonaiaz\AIESTARAN1
Egileez\HERRIALDE1\Kultura

Azkenak
Euskaraz bagarela aldarrikatzeko hitzordua: etzi Ziburun

Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.


Bertan behera utzi dute Donostiako surf txapelketa bat, israeldarren parte hartzea dela eta

Hamabost urte inguruko lau surflari israeldarren parte hartzea zela eta, hainbat eragilek protesta egin eta Groseko Surf Indarrak elkarteak lehiaketan ez parte hartzea erabaki du. Waxdayz jaialdiaren antolatzaileek ere surflari israeldarrak kaleratzea eskatu die WSL World Surf... [+]


2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


“Traumak eta deserrotuta egoteak saharar guztion bizitzak zeharkatzen ditu”

Munduko gatazka ugariak kontatzera ohituta, oraingoan bere gatazka propioari jarri dizkio berbak Ebbaba Hameidak (Tindufeko errefuxiatu guneak, 1992) bere lehen eleberrian: Flores de papel (Paperezko loreak) (Peninsula, 2025). Hiru belaunalditako emakume banaren istorioak... [+]


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Hana Zjakic. Inguruari adi
“Ez nintzateke ase sentituko, lau urteren ostean, hemengo kulturaz eta hizkuntzaz ezertxo ere ez baneki”

Iaz ezagutu nuen Hana Zjakic, Bollotomaseko bertso-saioaren aurretik mahai-buelta berean suertatuta. Ingelesez egin behar niola aipatu zidaten. Eta ni, orduan, kezkatu egin nintzen, ea saioan bertan inor arituko ote zitzaion xuxurlari. Lasai egoteko esan zidan berak, lehenago... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Gorka Menendez
Armatzea eta autodefentsa

Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]


2025-06-04 | Cira Crespo
Greba orokorra

Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]


Eguneraketa berriak daude