Bide Berri Billa


1971ko abenduaren 05ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Apaiz batzuei elkarrizketa
Seminarioa.
Bide Berri Billa
Seminarioko Eguna dela eta urreratu gera Eliz-barrutiko apaizgaien mintegira. Ezi-leku auetan, Elizaren beste erakundetan gertatu ohi dan bezela, garrantzizko aldaketa ugari izan dugu. Munduan gertatutako pentsa-molde eta jokabideak, aurrarapen eta biziera berriak sakonki ukitu dituzte seminarioak, batez ere azken urte auetan.
Apaizgaien ezikeran zerikusia duten apaiz batzuekin elkarrizketa moduzko bat izan degu. Ziur gaude orrelako solasaldi bat bakararekin Seminarioko gaurko alderdi asko ukitu gabe geldituko dala edo eta behar ainbat argitu gabe. Ala ere bijoaz lerro auek gure apaizgaiek bizi duten kezka sakonaren ezaugarri apal bat bezela: Seminarioa bide berri billa.
–Zenbat irakasle eta zenbat ikasle zarate?
Seminarioan talde bat baiño gehiago bizi gera. Alde batetik, Larramendi izeneko Kolejio-Seminario Txikia. Emen, Bachillerko lehenengo bost urteak egiten, 200 mutil inguru dira Gero, 6garren Bachillerkoak eta COU izenekoak, Donostiako Institutora klasetara joaten dirala- oiek 60 dira gutxi gora bebera. Azkenik, Seminario Aundikoak: aurten 44 danetara. Seminario Aundiari buruz, esan diezagun, aurten 14 sartu dirala. Ogeiren, bat seminarista ditezke, kanpoan, Unibersidadeetan, lanean eta abar dabiltzanak.
Apaiz irakasleek, berriz, eta apaiz buru diranak, 30en bat izango dira iru talde edo mailla auetan. Kolejioan, irakasle sekular batzuk ere badira.
–Irakasle askotxo ez al da ain ikasle gutxirentzat?
-Ez ahaztu, Seminarioko apaiz-irakasleak eta apaiz-buru diranek, Eliz Barrutiko beste eginbehar askori erantzun eta serbitzen diotela. Seminarioko apaizok or ibiltzen gera Gipuzkoan zehar, apaiz, lekaime, eta beste kristauen serbitzuari: itzaldiak, ikastaldi, ikasketak, gogo-jardunak, erretiroak, eta abar ematen. Batzuk, Eliz-Barrutiko erakundeetan, oso sarturik deude, ardurardun izanaz.
Lan au ere, gure eginbearretako bat dala, uste dugu.
Urte auetan, berritze aundiak egiten ariko zerate noski. Zer aldaketa izan dira aundienak?
–Aldaketa bat, esan degu: lehengo Seminario Txikia, Kolejio-Seminario Txiki, bihurtu izatea. Eta eboluzio onetan, aldaketa aundia egin dala agirian dago, lehenagoko Seminario Txikiak zituan jo-muga eta erakundeak ikusita. Bestalde, orain gure gazte denek Bachiller Tituloa irixten dute, eta gehientxoenek, PREU; eguneon, COU – ere bai. Gehientxoenek diogu; izan ere, batzuek, Bachiller egin eta gero, beste biderik artzen dute: Majisterioa profecional ikasketak, eta abar. Asko dira, PREU egin ondoren, Unibersidadeetara joaten diranak ere.
Profesio baten egarria, gure apaizgaien artean. Ortik dator askotan apaiz-ikasketak atzeratzea esperientziak egitea . Bide batez gaurko Seminarioen jokabidiea eta erantzunkizuna, begirapen berri batez ikusi beharra izatea ere ortik eldu da
Arrazoi aunegatik, besteak beste, asko ustu dira Seminario Aundiak: adineko apaizgaiak asko gutxitu zaizkigu. Emen, gura Seminarioan, azkeneko bost urte hauetan, laurden batera jeitxi dira ikasleak.
Beste aldeketa asko ere bizi du gure Seminarioak: ikasketari buruz espiritual-bizitza eta etxe-barruko bizitzari buruz. Baita ere, apaiz irudia berari buruzkoak: bokazio-zalantzak, apaizgaien mintegiak artu beharko dituan bide berriak...
–Beraz, eten, moztu, egin dezue lehengo Seminarioaz?
–Ez degu uste. Behin ere ez degu guk ori nagi izandu; eta mozketa ori, ez da gertatu gure Seminarioan.
Atzokoa, gaurkotzen saiatu gera; eta uste degunez, gaurkotu degu alderdi batzuetan. Moztu, ez. Behar danez gorde, ta berritu komeni dana, atzokoan bakarrik gelditu gabe.
Beti ondo jokatu ote degu? Nor ez da errudon! Guk leial jokatu nahi degu eta jokatu nahi izan degu: atzokooz eta gaurkoaz; gaurko Elizaz eta gaurko gizonez. Gure aukeramenak mugadunak dirala konturaturik, jakiña.
Moztu, ez. Jarraipen batean bizi gera lehengoaz. Zuzen jokatu nahi degu. Lehengotik, utzi behar ez dana, utzi gabe; bidezko eraberritzeak dakarrena, ura artuz
–Nola Justifikatzen dezue Seminarioko lana?
–Alde batetik, esan bezela, mozketarik gabe. Seminarioko gaurko unea, Ebanjelioko ikusmira batean bizi nahi degu: sinismen-argitan, esperantza-jokabidean, Elizaren nahiari begiratuaz eta garaiko ezaugarriak jaso eta zuzenduaz. Ihesari eman gabe utzikeriarik gabe.
Errexago izango litzake berritu beharraren arrixkurik gabe bizitzea; edo eta Seminarioa bera ixtea ere, batzuek iñoiz esan izandu duten bezela.
Gure Seminarioa bizi da. Eta bizi da, tradizio-lokera erabat moztu gabe, gaurkoari leialtasunean, eta aurrara begiratuaz. Ontan dago gure bizitza eta ekintzaren zentzua.
Billaketa onetan, apaizgintzarentzat bide berriak urratu-nahi onetan, arkitu behar diegu gaurko apaizgaien bizitzaren zentzua ere. Bestela, Seminarioan ez lirake egongo.
–Seminarioak dituen prolemarik aundienak?
–Ez da errexa itzetik ortzera galdera oni erantzun zehatz bat ematea. Ala eta guztiz ere, nahiko argi dago sinismen arazoa eta gazteriaren kristau-eziketa dirala ditugun arazorik aundienetekoak. Apaiz-geien maillan eta auen bereizkuntzekin; baiña gure buru-austeek zain auek dituzte: gaurko gazteria eta gazteriaren pastoral bati eragitea. Ona emen gure eta Eleizbarrutiaren eginkizun nagusienetako bat.
Baiña Seminarioko arazoak, ez dira gureak bakarrik. Sakonago begiratzen ba-diogu gaurko munduaren eta Elizaren arazoak dirala esan behar.
Gaurko munduaren aurrean eta gaurko gizonen aurrean, kristautasunak duen zentzua. Eta apaizgintzaren zentzua; eta apaiz-izate bakoitzaren zentzua Seminarioak irakasle, liburutegi eta bestez dituen arazoak ere, gogotik kezkatzen gaituzte.
–Seminariotik irtetzean, zar planteamentu berri egiten dituzte, pastoral aldetik, apaiz berriek?
-Planteamentu berriak, egia da, egiten dituzte. Baiña radikaltasunik gabe. Lehengo egituren beharra ikusten dute, baiña egitura berrien beharra ere bai. Erriarekin gehiago egon nahi izatea, giza-arteko izatea, apaiz berriak elkarrekin inguruan izatea, ofizial kutsu gutxiago nahi izatea orra or apaiz gazteek azaltzen dituzten kezka bizi bakuk.
–Nola ikusten dezue biharko Seminarioa?
–Iñola ere ez apaizgai guztientzako etxe bakar bat bezela, bizimodu eta languntza bakar bat bezela. Bizimodua, formazioa eta egiturak, desberdintasun aundiago batean izan behar dutela argi dago bide auek urratzea minbera eta gogorra bada ere,

Seminarioari buruz susmo degun arazoa aundiegia da lurralde batek belaunaldi batek edo giro batek erabakitzeko. Urte asko eta giza-esperientzi askoren fruitu izan diteke biharko Seminarioaren aurpegia. Gaur, ordea, bide berri billa iblili, or dago gure egoeraren eta geroaren kakoa.
ERRIALDE
1

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude