Armonizatzea Eta Musika Sortzea Gauza Bat Eta Bera Da


1971ko azaroaren 21ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Tomas Garbizu musikalariari elkarrizketa
Tomas Garbizu, Musikalaria
Armonizatzea Eta Musika Sortzea Gauza Bat Eta Bera Da
Bere etxean artu gaitu. Musika paperez inguraturik, pianoa aldamenean dugularik, musika darion gela onetan lasai itzegin dugu. Gure elkarrizketa erraza izan da. Nork esan gizon onek irurogeitamar urte dituanik. Tomas Garbizu musikalaria benetan gazte da. Giartsu. Bere musika ere ezin daiteke bestelakoa izan. Musika garbi, bizi giartsu, faltsokeriarik gabekoa. Ez da arritzekoa nonahi txapeldun gertatzea.
–Zer nolakoa izan da Avilan irabazi duzun saria?
–Lau urte onetan urtero ospatu da txapelketa au. Emen, inguru auetan, ez da beste onenbeste egiten. Bi motatako txapelketa dala ordea, esan beharra dago: organorako musika-egilleentzat bat eta organo-jotzailleentzat eratua bestea
–Zuk zer sari irabazi duzu beraz?
–Musika-egilleentzat eratuta zegoena irabazi dut. Baina gauza bat gertatu zitzaidan. Txapelketaren arauak eskatu nizkionean, Avilako alkateak organoa jotzera joango nintzela pentsatu zuen, ain zuzen. Orrela, txapelketari izen bat emango niola esan ere esan zidan. Ari adi, ari adi –pentsatu nuen nere artean-, ni bastaldera nIak-eta .
–Nazio arteko txapelketa omen zen...
–Bai, onelakoetan izenez ohi dira bakarrik nazio arteko, eta ez izanez Izan ere oso erraza baita izen aundia ipintzea. Ala ere nazio arteko txapelketa izan zen, aleman eta frantsesak ere an baitziran.
–Aurreko urteetan lanik bidali al zenduen?
–Ez dut behin ere bidali. Lehen biziko aldiz, nere lanik. Aurten bidali dut. Frantsesek eta alemanek ere lanak bidali zituztela jakin nuenean, egia esan, piska bat kuzkurtu edo beldurtu egin nintzen.
–Zer dala ta beldurtu? Erbestekoek baino gutxiagotzat jotzen al zenduen zeure burua ala...
–Berez atzerritarrei ez genieke beldurrik izan behar. Aiek gu baino langilleago direla gogoan izan behar da ordea. Ekinean, ekinean gauza onak eta txukunak egiten dituzte. Gu berriz alferragoak gara. Neri lana, nahi dudanean egitea gustatzen zait. Patxaran, behartu gabe lan egin.
–Zenbat txapelketa irabazi duzu?
–Garbi esateko, ez dakit ziur zenbat irabazi dudan duzu? Gutxi gora behera amazazpi-emazortzi izango dira. Zenbat sari atera dudan jakiteari ez diot batere garrantzirik ematen. Egin dudana ona den ala ez jakiteak kezkatzen nau batipat. Orrek du garrantzi, ez beste ezerk.
–Zure lanetan zein da maiteenik duzun lana?
–Arantzazuko txapelketa irabazi zuen «Benedicta» meza da nik maiteenik dudana. Oso maite ditudan beste bi ere ba ditut: «Euskal Meza» eta «Donostiko kantu zarrak». Jendeak Avilako saria dela-ta zorion asko eman dit. «Donostiko kantu zarrak» ezin ditezke ordea Avilako sariaz alderatu Avilako sariak, orrenoandoan ezer gutxi balio du.
–«Donostiko kantu zarrak» kritikalariek diotenez egin duzun lanik onenetakoa omen da...
–Baita errazenetakoa ere. Lan ori aisa, uste gabean egin nuen. Zenbait aldiz egunean, bi eta iru egiten nituen. Izan ere armonizatzea oso ondo datorkit. Orain izketan ari garen bezala arrnonizatu nituen abesti oriek.
–Zertan datza zuretzat armonizatzea?
–Armonizatzeak bi alderdi ditu: armonia jakitea bat eta armonia sortzea bestea. Armonizatzeko, armonia jakitea aski dala uste du zenbaitek. Ni ez naiz iritzi orretarakoa Armonizatrea eta musika sortzea gauza bat eta bera da.
–Piska bat gehiago esplika al dezakezu. . .
–Armonizatzea ez da nota batzuk ipintzea. Armonizatzerakoan abestiaren muiña zein dan ikusi behar da. Barrua-barruan sartu behar da. Abestiak zer egitura duen, zer tankerateko abestia dan aztertu behar da. Kantuak berak esan behar dizu nola armonizatu.
–Ori egiteko beste musikalaririk eredutzat artzen al duzu?
–Ez, ez ez Armonizatzerakoan ez dut inor gogoan izaten. Bela Bartock-ek onela, Ravelek orrela eta Guridik orrela egin zuela eta, ez zaot ajola. Nik abestiari begiratzen diot. Neri, abestiak berak esaten dit zer egin behar dudan.
–Zuk egiten duzun musika nola definitu edo ertsituko zenduke?
–Badakit bai, zer esan nahi duzun. Begira. Nere musika nerea da eta ez beste iñorena. Ez du ez zenbaitek dion bezala, ez Bela Bartock eta ez Ravelen musikaren antzik. Nik egiten dudan musika Garbizuren antzera, nere antzera dago egiña. Neure buruaren jabe naiz eta beste inoren antzik ez du.
–Zure musika, denok euskalduntzat jotzen dugu. Zer da euskal musika? Atzerriko musiketatik zertan berezten da?
–Euskal musikaren izate berezia nota arteko tarte orietan dago. Tarte oriek gorde eta zaindu behar dira. Musika-teknika berriak nahi eta ez, ori errespetatu behar du. Bestalde, musika, egoera baten, erriaren egoera baten frutu da. Frantses bati sortzen zaiona neri ezin zait sortu. Ni beste giro eta egoera batetan bizi naiz.
–Zure musikak mendiaren antza duela entzun dut iñoiz. Zer deritzazu?
–Bai, musika egiterakoan gogoan izaten dut bai, Euskal Erriko mendia. Nik musika egitean sakontasuna billatu nahi izaten dut. Leize zulo luze baten gisako, mendi erraien sakontasunaren gisako musika egin nahi izaten dut. Beti orre.. billa nabil.
–Donostiako "Conservatorioan" zenbat urtetan izan zara maixu?
–Ez asko, emezortzi urtetan bakarrik. Pentsa ezazu, altuenaz jota, nere erretiroa bost milla peztatara ez da iritxiko. Urte gehiago egin banituen gehiago irabaziko nuen baina... orain, nola edo ala bizi egin bearko dugu.
–Emezortzi urte orretan amaika gazte pasako zen zure eskuetatik.
–Batzuk oso onak gainera. Ez da gauza erraza izan baina organista onak ba ditugu gure errian. Lana oso kondizio txarretan egin dut. Organo bat ere ez dut izan. Armonio zahar eta kaskar batekin aritu behar izan dut. Ba al dakizu Vienako konserbatorioan zenbat organo dagoen? Zazpi organo, ez gehiago eta ez gutxiago. Guk berriz armonio zahar bat.
–Orain asti gehiago duzunez zerbait berririk egiteko asmorik izango duzu, ezta?
-Jendeak ala uste du. Baina ez gauza ez da ain erraza. Orain ezin dezaket gauza aundirik egin. Orain arte egin dudana or dago. Nik, nere bidea zer den erakutsi dut. Ortik aparte ezin dezaket ezar aundirik egin.
–Alfertzen ari al zara?
–Ez, lan ikarragarri daukat. Beti ba dut norbait ate-joka, lantxoren bat eskatuz. Nik onela jarraituko dut. Zerbait berezirik sortzen bada, patxaran, presarik gabe egingo dut. Lehen ere saritutako lan aundirik ba dut eginik eta oraindik kantatu ez diranak gainera. Adibidez «Babiloniko» eta "Baso Jaun" ez dira oraindik kantatu. Oriek or daude. Zer nahi duzu gehiago...
Errialde
1

GaiezKulturaMusikaMusika klasPertsonak
PertsonaiazGARBIZU1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude