Euskal-Irakaskuntza Arazoa


1971ko urriaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Karmele Alzueta, Sto. Tomas Lizeoko zuzendariari elkarrizketa
Euskal-Irakaskuntza Arazoa
S. Tomas Lizeoko Zuzendariarekin Elkerrizketan
Mahai bat tarteko eta magnetofona inguruan dugula S. Tomas Lizeoko zuzendaria dan Karmele Alzueta-rekin ekin diogu elkarrizketari. Gipuzkoan ain zuzen bi Lizeo dauzkagu, bat emen Donostian eta bastea Beasainen. Gaur Donostiako zuzendariaren txanda izan da, urrengoan Beasaingoarena. Gure asmoa ori da, gure erriko arazoen berri ematea. Denok, piskanaka, gure erriko arazo garrantzitsuenez jabetuz joan behar dugu. Beraz ekin dezaiogun lanari.
–Zer da Donostiako Lizeoa?
–Lizeoa, ikasleak ezitzeko da. Lizeoak ikasleari pertsona izaten lagundu behar dio. Pundu onetan ikusten duzun bezala, gure au ez da beste ikastetxeez berezten. Denak bezalakoa da. Baiña ba du zerbait berezia: ikaslea euskal-kulturan ezitzea du, ain zuzen, bere elburua. Aurra gizon egin dedilla baina gizon euskaldun egin dedilla.
–Ori lortzen dago ordea kakoa zer bide dituzue orretarako?
–Lehen bidea eta garrantzitsuena euskara irakastea da. Euskal kultura ezin diteke euskerarik gabe uler. Baina euskara irakastea ez da aski. Guk gaiñera orrekin batera egin behar duguna, aurra euskal kulturaren jabe egitea da, gure Erriaren historia, ohiturak, gaurko euskal gizarte arazoen jabe egitea, alegia.
–Euskal kulturaren jabe egite orrek zer esan nahi du?
–Ez da aski, eta gutxiago ere, ikasle batek gauzak ikastea Gure ikasle batek egin behar duana Erriaren nortasuna bereganatzea da. Emengo ikasketak buka eta norbait errimiñik gabe aterako balitz, gure elburua bete gabe geldituko litzake. Gizon-emakume egiten laguntzea gaua abstratoa da. Guk gizan-emakume euskaldanak egin nahi ditugu.
–Euskal gizona izan diteke modu batetara edo bestetara
–Bai, zalantzarik gabe. Orrengatik ez dugu ideologia konkretu edo zehatz baten menpean egon nahi. Pentsa-molde zabal batetan ezi nahi ditugu aurrak. Guk ez dugu ez era itxi bat ezarri nahi. Guk oni elduko diogu. Bestela ez genduke aurra askatasun batetan eziko. Gure aurra ez litzake nor izango, txoriburu bat baizik.
–Askatasun batetan ezitzea esatean, pedagogia alorrari ikutzen dioqu...
–Pundu au oso inportantea da. Guk ikastetxe onetan diktadura antzeko zarbait ezarri genezake eta dena ordena izugarri batetan egingo litzake. Baina ez genduke gizonik egingo. Oso neketsua izan arren elkarrizketan ezi behar da aurra. Onek eragozpen gogorrak dauzka baina ez dago beste biderik. Aurrak pentsatu egin behar du eta pentsatzen ikasi behar du. Orretarako beste biderik ez dago: elkarrizketa. Berriro esango dizut, zailla da, baina bide ori da egokiena.
–Baina emen prolema bat sortzen da: zuek modu onetara ikaslea ezi zenezakete baina gero batxillerreko azterketak beste leku batetan egin behar dituanez gerta dakizueke azterketa orietarako ikaslea ez prestatzea...
–Bai ori eragozpen aundia da. Biak izan behar ditugu gogoan,. Egoera orrela dagoelarik ezin genezake beste biderik ar. Emen ahal dana egin behar da. Kondizio guziak gogoan izan eta ahelegiñak egin. Nahi dana ez dago egiterik. Ori da gure prolema.
–Orain beste pundu bati elduaz Lizeoa ikaste aldetik nola dago eratua?
–Etxe onetan aurtengoz bakarrik. gaude eta sei urtetatik amasei urtetarako ikasleak ditugu. Denetara jota 600en bat ikasle dago. Iru urtetatik sei urtetarakoak berriz, beste leku batetan daude eta danera 200en bat egiten dute. Beraz Lizeoaren babesean 800en bat ikasle dago. Ez dn gutxi. Ba dago zer egiñik.
–Emen, aurtengoz bakarrik zaudetela diozu, nora jo behar duzue-ba datorren urtean?
–Ikastetxe berri batzuk jasotzen ari gera eta datorren urtean geurea izango dan lekura pasako gara S. Juanetan izango da bere astapena. 880 ikaslerentzat behintzat izango du lekurik. Metodo eta tresna berriz egongo da ornitua.
–Esaterik baldin balego behintzat, zenbat kostatuko da ikastetxe berria?
–Zergatik ez? Ain zuzen obra berriak ogei ta bost milloi kostako dira.
–Ori errez esaten da...
-Bai oso errez baina momentu onetan xoxik ere ez dugu. Oso kezkaturik gaude. Erri guziak lagundu beharko du. Bestela ez dakit nolaz moldatuko garen. Bi aurrezki kutxak amalau milloi t'erdi eman dizkigute, kredito bezala. Beste amar milloi pasa oriek nolaz billa? Beraz ur auditan sartu gara.
-Ogei eta bost milloi orien erantzukizuna noren gain dago?
–«Loistarain» elkartearen gain. Bai etxe berri jasotzea eta bai diru ori ordaintzea ere Loistarainen egitekoa da.
–-Zer da Loistarain?
–Lizeoaren ardura duan elkartea. 600en bat bazkidek osatzen du elkarte au. Bere egitekoa ez da diru arazoez bakarrik ardurakea baita Lizeoak bereeginkizunak betetzen dituan ala ez zaintzea ere. Nik, zuzendari bezala eta nerekin batera irakasleek, ba dugu egokienik deritzagun erara irakaskinta eratzeko askatasuna, baina barruko martxa guziak Loistarainen elburuekin bat joan behar du.
–Billera asko egiten dituzue?
–Loistarainekoekin billerak sarri eta ugari egiten ditugu. Arreman estuak ditugu. Lana elkarrekin egiteko, beste biderik ez dago.
–Aurren gurasoak irakaskuntzaz arduratzen al dira? Zer arreman dituzue?
–Bi gauza berezi behar dira emen nere ustez. Lehenik guraso gehienen egoera eta bigarrenik guraso gutxi batzuen egoera. Guraso gehienak zerbait berezirik gertatzen danean kezkatzen dira, bastela ezer asko ez. Baina ba da gurasoak osatuteko "junta" bat eta esan beharra dago junta au asko arduratzen dala. Junta onekin joan zen urtean irakasleok amabostero bildu giñan. Or prolema asko aztertzen da eta benetan interesgarria izaten da.
–Guraso talde aundi orrekin arremanak izateko behar dan erreztasanik ematen al duzue?
–Aurren eziera gurasoak eta guk elkarrekin egin behar dugu. Onetan zalantzarik ez dago. Ihaz egin zan baino gehiago egiteko asmotan gara. Ain zuzen iru illabeteko onetan guraso guziei lau aldiz deituko zaie. Itzaldi batzuk izango dira eta itzaldien ondoren eta bitartez, elkarrizketa sortuko dugu. Orrela gauzak obeto tajutuko ditugu.
–Azkenek pundua: Eta irakasleak zeuron artean...
-Irakasleen artean ere komisio bat bada. Komisio onetekoak astero biltzen gara. Irakasle guziak berriz, illabetean behin biltzen gara. Ortik aparte egunero elkar ikusten dugu eta egia esan, eguneroko gauzak beti elkarrekin zuzentzen ahalegintzen gara. Irakasleak geuron artean talde tinko bat osatu behar dugu. Au garrantzi aundikoa da. Eta nere ustez gauzak ez dijoaz bide txarretik. Piskana gauzak elduaz dijoaz. Pundu onetan behintzat, beldurrik gabe begira genezaioke.

Lizeoaren eginkizun eta elburuak bere egiturak, diru arazoak. guraso eta irakasleen arteko arazoak ez dira ez arazo errez eta sinpleak. Izan ere gure erriaren kultura indartzea nahi bedugu...
ERRIALDE
1

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazALZUETA1
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude