Paillasoaren Meza Eta Teolojia


1971ko urriaren 10ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Pailaso bati elkarrizketa
Paillasoaren Meza Eta Teolojia
Titiriteroak gaur gure errian... Komedianteak gure enparantzan. Par eragille, paiaso bat neri Teolojia erakutsi naiaz. Paillasoa teologo? Buru bapoa dauka; ez ordea zerrautsez betea. Ez da nornai bere pentsaeretan. Bere barruko bizitza aberatsenetekoa iruditu zait.
PALLASUAK.–Mezatara? Askotan joan oi naiz. Ez bati. Izan ere gure Mezak negar-gurea sortzen didate.
–Negar guria? Zergatik baiña?
PA.–Igandea, Meza, festa eguna da. Kristoren piztuera berritzen degun egun alaia. Festa itxurarik ez dut ikusten gure Meza-Batzarretan. Denak arpegi illunez, soldadu bat Koronel baten aurrean bezela. Beti gauza bera ikusten, gauza berdiñak entzuten. Kristo piztu delako, pozez zoratzen daudenen Batzarra baiño, aspertutakoen Batzarra dirudi gaur eguneko gure Mezak.
–Sakon-sakona, barru barrukoa izan diteke alaitasun ori.
PA.–Barru-barrukoa, sakon sakona eta kanpora leertu ez? Paillaso triste bat nai ni; badakit par-eragiñazten. Nere esanekin algaraz agertzen dute beren poza jendeek. Lotsarik gabe, irri eta par egiñaz, elkar alaitzen dute. Zergatik ez beste orrenbeste Kristau Batzarretan? Zergatik ez agertu bakoitzak bere zoriona Mezatan?
–Ain dituzu gauza serioak Meza eta Elizako gauzak.
PA.–Ta umore ona, irriparra, algara, deadar otsa txaloak, Ez ote dira benetan gauza serioak? Seriotasana zer da? ure aldaretako santuen arpegi illuna eukitzea? Beren egilleak bezin zozoak dira gaur eguneko Mezak. Nork eratu dituzte guzientzat Meza berdiñak? Fraille eta apaiz jakintsuek noski. Geienetan buruz jantzitako gizonek, gai sakonetan murgildutakoek: Irakasle ospetsuek, beren gaiak serioski eta arpegi illunez aintzakotzat artzen dituztenek... Askotan ordea, psikoloji aldetik, gizona bear ain bat ezagutzen ez dutenek.
–Gizon jakintsuek izan ezik, Nork eratu bear ditu kristau Mezak?
PA.–Oiek bakarrik ez beintzat... Beren mezak izan bitez beren kidekoentzat. Era ortara jainkoaz alkartzen badira, orain arte bezela jarrai bezate. Nik ordea, Kristo piztutakoarekin, ezin dut poztu biotza orrelako mazatan. Jaungoikoaren illetak egiten ari gerala iruditzen zait.
–Zaude isillik, gizona; Irudimen bizikoa zara orratio era orretara gauzak ikusteko.
PA.–Ain justu ere Palilaso batek sobera duen irudimena falta azie gaur eguneko Mezak eratzen dituzten oiei. Festa, jai eguna, senti nai dut nik Mezatan. Kolorea, irudimena, parra, algarak, dira gaur egunean poza eta zoriontasuna adierazteko. Zergatik ez ori bera Mezatan ?
–Paillasuek eratu bear ote dituzte emendik aurrarako Mezak... ?
PA.–Zergatik ez guk, geureak eratu... ? Orain artekoak, nai duten guzientzat, errespetatzen ditut. Gaur egunean, askori ez diote deus adierazten gaurko Mezak. Eleizak ustutzen ari dira. Paillasuak eratuteko Mezatara, bear beda, zuk uste baino geiago letorke... Irriparra eta algaraz ez ote dut posible Kristo sentitzea, bere mezua (mensajea) jasotzea, eta bizitzako konpromisoak artzea? Kristau zorook, kristau paillasook, bizitzako ez bear eta naigabeak barrezka eraman nai ditugunok, Zergatik ez dugu eskubide gure Batzarrak gure erara egiñik, gure Kristo guré barneetan sentitzeko?
–Egia esateko, ez dakit zar erantzun.
PA.–Begira, Fede aundiko paillasoa naiz ni; ziur naiz Kristoren erlijioa ez dela ilko baiña aldaketa aundiak egin bearrean dago. Gaurkó erara fedea eta alaitasuna alkartu bearren gera. Asi geitezen Meza Santutik.
–BIRAO aunditzat joko dituzte gaur eguneak kristau askok orrelako Mezak.
PA.–Zergatik? Kristo ez ote da gizon? Gizonari dagozkio par eta esperantza. Parre eragiten ez dakien Eleiza Gizonaren esperantza sortzen ez dakian Eliza da eta denboraz esperantzaz ustuko den Eliza.
–Orain arte Elizak ez du orrela jokatu ta...
PA.–Ez noski; Agintaritza aundi, aalmen eta indar biziko Estatu baten antzeko ezagutu baitegu gure Eliza. Orrelako Elizak, serioski eta latz artu bear arazoak. Orrelako Elizan eziñ umorerik izan. Guk nai degun Eleizak ordea beartsua, paillaso bat bezin apala errikoi eta zarbitzaria izan bear du. Orrelako Elizan errazki sartuko dituku umore, irripar eta algara. Eta bizitzako guratzea, Kristorekin eta irripar eta algararekin bat egiñik, erraxago eraman aal izango dugu.
Ona emen Palilaso baten Teologia. Orrelako Teologiarik ezin diteke sor Gotzaitegi eta fraille etxeetan. Baiña... Pailaso onen esanak ez ote Teolojia? Paillasoaren esanok aserre ote Ebanjelio eta Pastoralaz?
Paillaso buru-aundi alena. Naaste-borraste ederra ederra utzi didak nere baitan. Ez duk irriparrik leererazi nere ezpaiñetan; ainbat gutiago algararik. Gorputz illa bezin serio utzi nauk.
Arostegitar Jokin
11


GaiezKulturaAntzerkiaPailazoak
EgileezAROSTEGI1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude