Aranzadi'ko Perretxikuzaleen Erakusketa Eta Lanak


1971ko urriaren 10ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Aranzadi taldeko perretxikuzaleei elkarrizketa
Aranzadi'ko Perretxikuzaleen Erakusketa Eta Lanak
Aranzadi taldeko perretxikuzaleak.
Urriaren 3-an egin zuen Donostiako San Telmoko arkupean, erakusketa ederra.
Mahai aundietan, txukun asko jarriak ba ziran lareun bat perrutxiku bota.
Lan ikusgarria, banan banan aztertu, ezagutu, izena eman eta sallkatzea. Perretxikuzale auen lanak ezagutzea merezi dualakoan jo dugu taldeen buru dan Joxe Migel Larrañagarengana.
–Zer dala ta, erakusketa eder au?
–Urtero bezala, egun auetan ospatzen ditugu Nazio-arteko Mikoloji-Egunak. Ain zuzen, Urriaren iru lehen egunetan. Gaur, azken egunez, erakusketa au prestatu dugu.
–Erakusketaz kanpo zar gehiago egin duzue?
–Orain dala lau urte egin ohi dugunez, iru egun auetan itzaldiak antolatzen ditugu: Itzaldi bat, erraza, perretxikuen berri ezer ez jakin eta zerbait ikasteko prest daudenentzat. Bigarren itzaldia zer edo zer ikasiak direnentzat. Eta nahi duen jende guzientzat egiten dugu, gaiñera, ibillera luze samarra, perretxiku billa. Aurten Uitzi aldera joanak gera eta andik ekarritako perretxiku asko dago gaurko erakusketan.
–Zenbat perretxiku mota izango ote dira mahai-gain auetan?
–Irureun eta irurogeitik gora. Asko bildu da aurten.
–Gu galdu ere egingo giñake ainbeste «russula», "mochella" eta abar artean. Zer jakintsu talde edo zerate emen aritzen zeratenak?
–Dakizun bezala "Aranzadi" elkarteko talde bat da perretxiku zaleona. Emen zaletasun ori besterik etzaio eskatzen etorri nahi duanari. Eta ala biltzen gera batzuen batzuk zerbait ikasi eta nai duenari erakusteko.
-Zer lan egiten dituzue urtean zear?
–Orain lau urte bildu giñan, bakoitza bere aldetik genbiltzen perretxikuzale batzuk. Lebenbizi iru lagun giñan eta gero bostera iritxi eta orain amar, amabi bat gera. Gure lehenbiziko lana edo eginnahia, Euskal Erriko perretxikuen zerrenda edo katalogoa egitea. Au da, Euskal Errian zer perretxiku mota azaltzen diran aztertu eta adieraztea. Au lan aundia da, urte asko eskatzen dituena.
-Orain arte zenbat mota billatu dituzute?
–Jaso, millaren bat bai. Jaso, aztertu eta zerrendatuak, bere izen eta abizenekin. Bakoitzari bere fitxa egiñak.
–Fitxa orretan zer jartzen duzue?
–Aztertzen dizkiogu perretxiku bakoitzari berezitasun aundi eta txikiak, au da, makroskopi eta mikroskopi eratakoak: Nolakoa dan formaz, anketik txapelera, azala, txapel-azpiko ostoak, zer kolore, nolako anka (luzia, motza, gogorra, biguña, borobilla, mutur-zorrotza), esporak zer kolore, zer forma, zer zatiketa, zistirioak, kutikula. Eta ola erabakitzen da ziur zer perretxiku-mota dan.
–Eta ikasketa auen bibez zer lortu nahi duzue?
–Euskal Errian baso asko ari da galtzen. Behar bada, perretxikuak ere galtzen joango dira. Guk nahi gendukena da gure atzetik datoztenak edo etorriko direnak jakin dezatela zer perretxiku-aberastasun izan dan Euskal Errian.
–Eta basoan izaten diran perretxikuak bakarrik biltzen al dituzue?
–Ez perretxikuak izaten dira lurra dagoen edozein lekutan, basorik ez bada ere izaten dira leku askotan: zelaietan, arboletan bertan, landaretan. Gure lana ikastea da eta edozein motakoei garrantzia ematen diogu. Esate baterako, legamia eta penizlina berak ere perretxikuak dira. Egia da guk bai biltzeko, bai jateko, bai txarrak direla adierazteko jasotzen ditugun perretxiko gehinak basoetan eta zelaietan azten dirala. "Goi-maillako perretxikuak" deritzanak.
-Nola sortu zan "Aranzadi" barruan talde au?
–Esan bezala, orain lau urte bildu giñan lehenbizikoak. Baiñan ez giñan ain lehengo: izan ere, Telesforo de Aranzadi berak, 1897-garren urtean idatzi zuen "Euskalerriko Perretxikuak" liburua. Bertan eun bat perretxikuren izen-abizenak eta aurkibideak ematen zituen. Esan diteke garai artako lanik aundienetakoa izan zana, perretxiku-arloan, Aranzadi jaunarena.
–Eta zer beste erritan dira gai au ikasi zale?
–Perretxikutan orain arte gebiena ikasi dutenak Erdiko Europarrok dira: Alemania, Frantzia, Beljikakoek. Or jakintsu asko dago eta liburuak ere bai: Romagnesi, Kühner, Bourdot... Baiña gu asi giñan batez ere Aranzadiren liburutik. Aranzadi bera Barzelonako Unibersidadeko maixu izan zan, perretxiku-gaian. Aren liburuaren parekorik ez da oraindik Españi osoan azaldu. Gure elkarteak aren lanari jorrai nahi lioke. Euskal Erriko perretxiku guztien zerrenda osatu nahi dugu.
–Erakusketa onek beste zerbait ere nahi zenduketela adierazten du...
–Bai bigarren gauza da erriari perretxiku onak bakarrik artzen erakustea. Ortarako aztertzen ditugu alde ortatik ere eta gero ahal dugun neurri txikian, zabalkunderen bat eain nahi genduke.
–Euskal Errian perretxiku asko biltzen al da?
–Bai. Batzutan pentsatzen dugu gehiegi biltzen dala, esan nahi dut. txarrak ere biltzen direla. Orrengatik, urtero ospatzen ditugun egun auetan, itzaldietan esaten dugu nola bildu, nola ezagutu eta jendeari kontuz ibiltzen erakutsi. Zientzia aldetik egiten dugun lanak beste onetara ere bultzatzen gaitu.
–Lan-leku egokirik eta diru laguntzarik izaten al duzue?
--Lan-lekua, San Telmoko gelaren batzutan. Eta diru aldetik, zori txarrez, gaizki. Egun auek eratzeko Aurrezki Kutxa Munizipalak lagundu digu baiñon gaiñontzekoan nahiko lan ibiltzen dugu zerbait egiteko, liburuak erosteko, mikroskopio-azterketak egiteko, laboratorio lanetarako. Erakunde ofizialak ez dute serioski artzen jakintza-arloa. Eta ain da aberatsa Euskal Erria naturaleza aldetik...
–Ez al duzute lelaketarik, sariketarik egiten?
–Guk ez. Gu joaten gera, dei egiten digutenean, beste errietan egiten diran txapelketetara: Tolosa, Leitza, Galdakano, Gasteiz. Baiñan gure lana ez da ori. Guk ikasteagatik egiten dugu, ez sari bat izateagatik. Gaiñera, guk, edozeiñek billatutako perretxikuak danon artean aztertzen eta zerrendatzen ditugu, talde-lana egiten dugu emen. Eta sari-kontuan sartuz gero, beste giro batetan arkitzen da bakoitzaren lana. Gurea gerorako lana da, geldituko dan lana. Eta bukaerik ez duan lana, jakintza-arloan ez baitago azken-mugarik. Eta beste alde batetik, edozein adiñeko pertsonentzat egokia dana. Nor ez diteke perretxiko billa joan? Gu emen ezaten gera astelen illunabarretan, igandean bildutakoekin lan egiten. .Aranzadi-tik dei egiten diegu nahi duen guztoei. Ateak zabalik daude. Eta a zer nolako poza artzen dan, liburuetan eta ikasi dezun zerbait mendira joan eta an arkitzen denean.
–Ikasi duen jendearen poza...
–Ala da. Onera datoztenek, emen izango ditue liburu batzuk, lehen, bigarren edo irugarren maillakoak. Ar dezazkete eta iardun.
-Eskerrikasko, Joxe Miguel. Zorionak zuen lanagatik
Errialde

Gibel-urdiña (Russula vesca)
Karraspina (Morchella costata)
Lanperna Orixa (Amanita gemmata)
Helvella crispa
Esnato (Lactarius volemus)
12

GaiezGizarteaIngurugiroaNaturaBesteak
GaiezGizarteaientziaTaldeak
PertsonaiazLARRAÑAGA5
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude