Orioko Arraunlariak


1971ko irailaren 26an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Antonio Campos arraunlariari elkarrizketa

Aurten Ere Txapeldun
Orioko Arraunlariak
Oriotarrak izan dira aurtengo estropadetan ere jaun eta jabe. Orain aste batzuk nazio-arteko arraunketa lehiaketan ere ondotxo utzi zuten Euskal Erriaren izena.
Oriora jo degu mutil saiatu hauekin itzegitera. Antonio Campos Orioko arraunlari Olinpikoen buru dan Antonio Campos-engana iritxi gera eta berak esan dizkigu jakin nahi genituenak.
- Zorionak, antonio, aurtengo lanarengatik. Z. Argian irakurleentzat esango aal diguzu nola asi ziñaten oriotarrak zuen arraunlarien arazo tajutzen?
- Pozik gaiñera. Askotan gertazten diran gauza arrigarri asko bezala, asiera xelebrea izan zan. Orion ez zegoela gazteriarentzat etxerik, biltokirik, eta ortik eman genituen lehen pausoak. Arraunean asi giñan, asi, erriko gazteentzt biltokiren bat lortzeko asmotan. Orion beti izan da arraunerako gogoa eta orri eldu genion.
- Izan ere, emen, jaio orduko asiko zerate arraunean...
- Bai, Mutiko askok eta askok behintzat, begiz ikasten dute. Eta kontuan artxekoa da, edozein txalupatan arraunak astintzea oso zailla ez bada ere, orain ditugun "shif" horietan ibiltzeak bere lanak ematen dituela. Orain amar urte iñork ez zekien "skif" hauetan ibiltzen. Ez zen posible. Orain berriz, putzu-ertzean asten diran ume hauek esan dugun bezala, begiz ikusiz ikasten dute eta ez dira erortzen...
- "Skif" hauek aipatu dituzunez, esaiguzu nola asi ziñaten arraunketa klase honetan.
- 1964 garren urtean Kirol "ofizialaren" arduradun batek, bi arraunlarikiko skif bat eskeiñi zigun. Jaso eta gorde egin genduan, ordu arte ez baikiñan iñoiz era hontan ibilli arraunean. Andik urte betera, hau da, 1965garren uda-asieran "Club de Remo Olimpico de Orio" (bere izen erdaldun eta guzti) sortu genduen. Eta urrengo urtean martxan jarri giñan era berri honetan. Gure elburua hau izan zan: arraunean ibiltzekotan, ibilli gaitezen nazio-arteko lehiaketetan ere parte artzeko moduan. Ondo deritzagu traiñerotan ibiltzeari baiñan hortan gelditu gabe, aurrera joaz.
- Ez al dizue iñork aitzakirik atera, trañeruen aurkako jokoa oten dan edo...
- Bai. Batez ere lehen unetan, euskal kirol jatorraren aurkako bezala artu zuten batzuen batzuk gure erabakia. Baiña orain ez du iñork olakorik esaten. Argi ikusi baita estropadetan, zenbat ikasi dugun arraunean. Izan ere, Orioko tariñeroan ibiltzen diran arraunlari guztiak, urtean zear gure artean ibiltzen diranak dira. Bere txartela artu eta urte guztian arraun-eskola honetan ibiltzen diranak. Bestela, ez daukate traiñeroan agertzerik. Eta best gauza bat: Skij-etan arraunean ibiltzen danak, ondo daki traiñeruan ibiltzen. Baiña traiñeruan bakarrik oitua danak, ez du balio besteetarako.
- Iaz asko itzegin zan, Donostiako estropadetan beste era bateko arraunketa egin zuela Oriok eta...
- Bai. Emen ikasitakoak ara eraman genituen. Ordura arte, arrauna uretan sartzerakoan indar aundiena egiten genduen eta uretatik ateratzekoan mantxoago; baiña orain ba dakigu indar honek ere gero eta aundiagoa izan behar duela, gero eta azkarragoa behar duela izan. Erriko zaharrek, lehen saioak ikusiz gero parra egiten ziguten, era horrek ez zuela kanorerik. Baiñan nahikoa ezan zan iazkoa egia nun zegoen ikusteko. Aurten, beste traiñerokoek ere era hontara jokatu dute.
- Beraz, traiñeroentzako ez du kalterik zuen era berri honek.
- Iñolaz ere.
- Arraun-eskola aipatu duzu. Zer duzue hori?
- Esan diteke horixe dala gauzarik garrantzitusena. Gure elburua, jendea ondo prestatzea da, esan bezala, arraunkera olinpikoa egitera iristeko moduan. Gure saiotarako diru-billa asi giñanean, arraun-eskola bat egiteko diruren bat lortuko genduela ikusi genduan, erakunde ofizialetatik. Jakiña, batzutan gauza aundiak txikiak baino errazago lortzen dira. Jestioak egiten jardunez gero (eskaerak, planoak, terrenoak), zortzi milloitako presupuestoa irten zan eta zortzi hauetatik lau eskeiñi zizkiguten Madrilletik. Lau milloe horiek bultza digute gauza serioski artzera. Orain gure elburua, eskola bera da.
- Baiñan hori oraindik egiteke dago. Zer ari zerate orain bertan?
- Orain, hontan gaude: Nahi duten mutil guztiak onartzen ditugu, arraunera datozenean. Lehenbiziko gauza, Kirol-Federazioaren txartela ateratzea. Hala, aseguroak eta, zer edo zer gertatuta ere, hor daude, txartela atera bezin laster, entrenamentuak asten dira, eta gogor gaiñera. Bere borondatez etortzen diran mutikoak dira danak orain arte.
- Norbaitek zaintzen al ditu entrenamentu horiek?
- Bai. Parisen bizi dan deporte-zale bat dugu. Oporraldi batetan ezagutu zuan Orio. Gazteen kirol-zaletasuna ikusiaz, gure eskeari pozik erantzun zion. Negutean, illean bi aldiz etortzen da Paristik, eta egun pare bat egiten du emen. Uda-aldian berriz, bi illabete pasatzen ditu errian. Biajeak besterik ez dizkigu kobratzen; biajeak eta berak an uzten duen ordezkoaren soldatak.
- Asko erakutsi al dizue jaun honek?
- Ikaragarri. Bera ez da arraunlaria, deportezalea baizik. Biaña gure jendea entrenatzeko oso ona izan da. Jimnasia egin, arazi zer tamañatan, zer adiñetan, nolako entrenamentuak, nolako nekeak, nolako janak... Berak programazioa egiten du eta gorputzari eman dezakeena eskatu, ez gehiago eta ez gutxiago.
- Alde aundia nabaituko duzue orain noski...
- Bai. Lehen, gure kasa ibiltzen giñan, nekatu arte. Orain berriz beste martxa bat daramagu. Entrenadoreari eskerak, sendagille bereziaz arremanetan jarri gera. Kirol-sendagillearengana, Paris-era bitan eraman ditugu mutillak aurten. Elektrokardiogramak egiten dizkie eta hortik dakusagu nondik nora jo aurrera. Orain emengo sendagilleren batekin asiko gera, espezialidadea egin duan batekin.
- Zenbat arraunlari ibiltzen zerate?
- Aunditan, 20ren bat. Gaztetxoetan 30en bat.
- Eta zer txalupa dituzue?
- Orain onak ere ba ditugu, Alemaniatik ekarritakoak, Danera, 2 zortziko, 5 lauko, 5 biko, 3 zurezko skij eta 5 plastikozko. Danera milloi t'erdiko kapitala... oraindik ordaindu gabe.
- Zer adiñaz gero asten zerate arraunean?
- Hori garrantzi aundikoa dugu. Izan ere, amalau urtetatik emezortzira azten omen da bihotza eta tarte horretan neke gehiegi artzen bada, bihotzeko aragia gehiegi azi diteke, barruko zuloa, ahalmena, txikia gelditurik. Gure entrenadoreak erakutsi digunez, emezortzi urte beteak dituzten mutillekin asten gera, benetan. Gaztetxoen egoera kuidado aundikoa baita.
- Eta janari kontuan zer dio entrenadoreak?
- Ezer asko ez. Bakoitzak bere betiko otorduak egin ditzala, ase gabe. Berdura gehiago, aragi gutxixeago... Eta noizean behin, bitaminak ematen dizkigu. Ura asko edan, ezti pixka bat... Orduak errespetatuaz. Eta egia esan, gure gazteei ez dago esan beharrik tabernetan gutxi ibiltzeko. Bere borondatez uzten diote edateari eta parrandari. Kirola gauza ederra da, egiten duanarentzat. Pertsona bezala ezi giten du.
- Gatozen arraun-eskolaren arira berriz. Eskola hori jaso eta zer asmo dituzue?
- Aurten bertan asiko direla obrak uste dugu. Eta asiaz gero, beste urte betean bukatuko direla. Aurrezki Kutxak eta lagunduko ote digute lau milli hauek sortzen? Eskola egiña izaten danean, gure elburua Gipuzkoa osora zabaltzea da. Benetan Orio, lau milla bizilaguneko erri txikia, ezer gutxi da nazio-arteko arraunketetan norabait iristeko. Entrenadore bat jarriko dugu, betirako, eta erriz erri mutil-billa asiko gera. Kondizio onenak dituztenen artean aukera egin eta aste egunetan beren errietan saiatuko badira ere, larunbat-igandeetan onera ekarri eta elkarrekin saiatu. Beste laterritara joateko, Orio bakarrik ez da iñor baiña Gipuzkoa guztira joaz gero, besterik da.
- Leku ona al da Orio arraunean ikasteko?
- Ikasteko, entrenatzeko, bai. Txapelketak egiteko berriz, estugia, sei kale behar izaten baitira eta ur geldia.
– Kanpora irten al zerate iñoiz ?
– Aurten bertan, Paris-era joan giñen, zartzikote bat eramanaz eta pozez esaten dugu zortzi arraunlariak ez zirela oriotarrak, donostiar eta pasaitarrak ere ba zirela beren artean. Ala jokatu nahi baitugu kanporatberakoan.
– Nazio-arteko txapelketetan zer ikusi duzue?
– Lehenbiziko gauza, mailla horretara iristerik ba daukagula, nahiz eta orain asieran egon. Esate baterako, Gipuzkoa guztian ehunen bat arraunlari badago, Alemanian ehun milla izango dira... Asko esatea da. Eta gaiñera emen laguntzarik gabe gabiltz.
– Zuen arraunlari horiek bizimodua nola ateratzen dute? Arraunetik ez, noski...
–Ez, zori txarrez. Tallerrean zortzi-amar ordutako lana egiten duten mutillak dira. Eta gaueko
8-etatik 10-etara entrenatzen dira egunero, urte guztian.
– Horien lana errazteko modurik ez al dago?
–Mailla batetara iritxiz gero, bai. Adibidez, Kortari orain lantokian erraztasunak ematen dizkiote kanpora irtetzeko eta abar. Kirol-Federazioak ere orain lagunduko lioke. Baiña pentsa dezagun, datorren urtean Munich-era joateko eran dagoela. Baiña horrera iritxi arte zer? Guk nahi gendukena da, gutxienez, gure mutillak ez dirurik galtzea, arraunean dabiltzalako. Orain arte hortara ere ez gera iritxi.
- Eta Arraun-Federazioak edo ez al dizute batere laguntzen?
– Dato hau emango dut: Gipuzkoa osorako aurten 300.000 pezeta eman ditu. Bestalde, Bañolas-ko Arraun-eskolarako (Gerona dago eskola hau) iru milloi pezta. Eta Bañolas-en emengo mutillak ere dabiltza: Lekeitioko bat, Donostiako bestea... ).
–Bukatzeko, esaiguzu nola ikusten duzun Kortaren egoera.
–Kortak ogeita iru arte dauzka orain. Oso saiatua da; teknika ere oso ona dauka. Datorren urtean Munich-eko olinpiadetan azken-saioetara ere iritxiko da, pixka bat laguntzen ba diote.

Ba goaz Oriotik. Orio eta arraunketa estu-estu elkartuta bizi dira Kale-baztarrean mutiko batzuk jostatzen. er ari ote? Ohol zahar bat jarri kolokan eta arraunean dabiltz. Horrela, horrela, mutikoak. Aupa Orio!
Errialde
14

GaiezKirolaArraunaArraunlaria
PertsonaiazCAMPOS1
EgileezHERRIALDE1Kirola

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude