Joxe Migel Barandiaran Jauna, Azpeiti'n


1969ko irailaren 07an
Joxe Migel Barandiaran Jauna, Azpeiti'n
Santaixabel egunean, arratsaldeko zortziterdiak ziran Soreazu Antzokian sartu giñanean. Aretoa, neska ta mutill gaztez beterik–patille ta txime luze asko mutilletan–eta baita zarkote buruzuri batzuek ere aien tartean.
Iragarritako orduan arran, aurkezpena egitera erten zuan Antxieta Talde'ko azpeitiar mutil gazte batek. Itz gutxitan egoki azaldu zigun "Euskaldunen sustraiak" izeneko itzaldia ematera zijoakigun J. M. Barandiaran jaunaren nortasuna. Areto osoak gogor txalotu zuan apaiz jakintsu agurgarria aurrez aurre azaldu zanean.
Ixiltasuna egin bezin laister, itzlaria, asieratik Neanderthal gizonari buruz mintzatu zitzaigun.
Lehen gizon au, orain irurogei milla urte ingurutik millaka batzuek onutzagora bitartean gure lurralde ontan bizi izan omen zan. Gaurko gizonaren ondoan itxusi ta beldurgarria gizajo ura, guk ditugun okotzik eta bekoki zabalik ez omen zituan. Bere bizikerako arrasto batzuek arkitu omen dituzte bai Lezetxiki'n, Santimamiñe, Izturiz eta beste arpe (koba) batzuetan, eta beste arpe (koba) batzuetan, eta batikbat bere eskuz egindako arrilanabasak. Izaki orretako baten beso-ezurra orain urte gutxi dala lezetxiki'ko arpean arkitu zuten. Aro artan oso giro beroa omen zan gure lurraldean, eta lehen gizon au, arpetan eta oiez kanpotik ere biziko omen zan, baña kanpoko bizileku oien aztarnik orain arte ez omen dute idoro. Abereak janaz azkurritzen zan, eta oiek arrapatzeko ixkillu onik ez, uxate mendez mende ezagutu omen da gure lurraldean.
Ondoren. Barandiaran jauna, gure lurraldean giza-izaki orren urren urren azaltzen zaigun Kromagnontar gizonaren berri emanaz jarraitu zitzaigun. Gizon au (Homo Sapiens), gaurko gizonaren tankera artzen zijoana, orain amabost-ogei milla urte inguru azaltzen omen da Europa'n, eta ugari xamar, asi Prantzi' ko Dordoña'tik eta Asturias'eraño.
Gizon onek eskuz landutako lanabasak –denak arri-mota gogorrekoak– ugari arkitu dira bai Santimamiñe'n, Altxerre'n, Izturiz eta beste arpe batzuetan, abillak ziran lanean, batikbat marraskigille bezela. Kromagnontar gizon onetxenak dira aitatu ditugun arpe oietako marrazki-gelak, eta arkaitz-margozki oiek, zuri, beltz eta kolore gorriakin eginda azaltzen dira. Gizon orren lan au bikain agertzen da Zestu inguruan bi azpeitiar gaztek Ekain'go arpean idoro duten zaldi-gelan. Gela auek, gizon aien denboretako Santutegi edo Elizatxoak dirala uste da. Kromagnontar aiek bizi izan ziran arpe oien denak, itxas-gañetik lareun neurkin behera daude, eta beti ordeka (planicie) ondoan. Abereak eizatu, eta aien aragia eta zugaitzetan billatzen zituzten igali ta aleakin azkurritzen ziran. Gizon onek millaka urtehen buruan egin zuan aldakuntzatik sortu omen zan gure eusko-askazi edo enda (arraza). Gerteketa ori, Urtiaga'ko arpean arkitutako kaskarrak ondo egiztatuta utzi ziguten. Kasker oietan zarrena, Kromagnontarra, gizon orren eta euskoaren antza daramana da urrengoa eta gazteena orain zazpi-zortzi milla urtekoa, oso-osorik gaurko gure endako edozeñen tankerakoa.
Ezaugarri bezela, ze berezitasun ditu eusko-askaziak?
Askazia esan det... Atxular,'ek, itz au erabiltzen zuan enda edo arrazari deitzeko. Eusko-sendi barruan, bakoki zabaalkin eta okotz zorrotza ta masall-ezur estudun seme asko sortzen dira; eta ori ezta iñungo endaekin gertatzen... Esate baterako, iru ertzetako arpegidunak.
Itzaldi au, Kopenage'n ematen ari nintzala, an aurrean nuan entzule batek galdetu zidan ia neuk neraman aurpegia era orretakoa al'zan... Ezetz erantzun nion.
Kromagnontar gizona eusko oso biurtu zan garai xamarrean emen giroa otsetik epelera aldatu zan; eta Barandiaran jaunak onela jarraitu zuan bere mintzaldian:
Gure mendiak, itxas-gaindik lareun neurkin goitik zituzten izoztutako elur-ormak, poliki poliki giro epelakin urtzen zijoazten bezela, mendi magal eta bizkarretan belar biguna azten zetorren, larre zoragarriak sortuaz. Orduan gure euskaldun arbasoak, arpeak utzi-ta mendi gallur oietara aldatu ziran bizilekutzat etxolak eraikiaz. Inguruan bizi ziran bei, basauntz eta zaldiak bereganatuaz, bizikera berri bati asiera eman zion; eiztaria izatetik artzaintzara igaro zan. Mendez mende, lau-bat milla urtean olaxen jarraitu zuan euskaldunak, eta bizitza zeramaten leku berean jaso zituan eurentzako illobiak ere, jentillarri edo trikuarri deritzen zaizkioen dolmen oietan eortzen zituzten ildakoari, bereak izan zituan pitxiak eta beste mundura eraman bear zuan bide luzerako jakiak ipintzen zizkioten.
Gure lurraldean oso ugari dira illobi oiek, jarraitu zuan Barandiaran jaunak. Neonek lareun baño geiago azterkatu ditut, eta olaxen jarraitu zuten euskaldun jator aiek kristautasuna gure lurraldean sartu zan arte. Andik onuzkoa berriz, gutxi gora bera danok dakizute.
Ondoren, Barandiaran jaunak, entzulearen burutapenen jabe egin nairik, galderak egiteko eskatu zigun, eta...
–Neanderthel gizonaren aroako bero aldi aietan bizi al'ziran emen leoia ta katamotza, entzule batek galdetu zion.
Leoia bai; bere agin, betortz eta ortzak baditugu, baña tigrearenik ez. Gerora elur-izozte gogor aiek guro mendiak estali zituztenean, giro beroko abereak, leoia, adarbakarra (rinoceronte) elefantea ta abar, denak galdu ziran. Aien ordez, giro otzeko mamuta, renoa eta abar etorri zitzaizkigun.
–Beste batek galdetu zion: Lehen-gizon oien aldakuntza, nolatan izan zan?
Giro berotik oso otzera aldatzeak berekin ekarri zuan beste era bateko azkurritzea, oiturak eta ibillerak ere aldatu, eta olaxen, mendez mende ta millaka ta millaka urteben buruan, poliki poliki aldaketa ori egin zan. Gaur ere, guk igerri ezin arren, gizonak aldatzen jarraitzen du.
–Gizon aiek zenbat urtean bizi izaten ziran, Barandiaran jauna?
Lehen-gizon aietako eun izakiren ezurrak azterkatu zituan gizon jakintsu batek, lau bakarrik berrogeitamar urtera iritxi zirala dio. Geienak gazterik iltzen omen ziran.
–Eta... nola dakite ori?
Gai orretarako gaur, tresna on onak daude. Izaki batek iltzeanaz bat aurtitzen dituan izpiak (rayos) zenbat diran badakite. Ildako orren zatirik gelditu bada desegindu gabe, andik bost milla urtera berriro botatzen ditu izpiak, baña lenengo aldiz jaurti zituanekoen erdiak bakarrik, alegia; eta zati orrek millaka urte askoan irauten badu, olaxen jarraituko du bost milla urtetik bost millara izpiak jaurtitzen, bota aldi bakoitzean erdira biurtuaz. Olaxen egiztatzen ditu gaur lan oiek Jakintzak.
–Euskera, gure lurralde onetara kanpotik etorri al'zan?
Badira batzuek Kaukaso aldetik etorri zala esaten dutenak, eta baita beste batzuek or behe aldetik etorria dala diotenak ere... Baña uste oiek, iñork egiztatzen ez dituan bitartean, guk geure izkuntza au, emen billatu degu bai ta, or konpon!
–Barandiaran jaunak Euskera noiztik ezagutzen da gure lurralde ontan?
Oraindik eztakigu. Ori mintzaikariak egin bear duten lana da ta oraindik egiteko dago; baña orain bost milla urte erabiltzen zituzten tresna batzuak, ordukotxe izen berberakin gaur ere ezagutzen ditugu.
–Barandiaran jauna: Nola daki gaurko Jakintzak, Kromagnontarren uzkutz edo erlijioaren ezaugarriak dirala arpe oietan dauden marraski-gela oietako iduriak?
Ara: Ziur ala danik ezin esan dezakegu, zergatik orretarako gizon aien burutapenen berri jakin bearko genduke-ta. Bañan, danok dakigu. geure barrenetik eta biotzez maite ditugun pitxi, iduri eta abarrak, geure etxeko txoko bereziren baten maiteki gordetzen ditugula. Alaxen gizon aiek ere, berai azkurria ematen zioten zaldi, zezen, basauntz, bisonte eta abar, asko ta asko maiteko zituzten; orregatik zeuzkaten arpe barreneko izkutu kutunean maitekiro ta artez egindako idurigelak. Ezin ukatu iduri oieri jainkozko jaiera ziotenik.
–Gizonak, noiz billatu zuan sua?
Eztakigu. Orain urte gutxi dala, Txina'n arkitu zuten "Pekin'go gizona" izenez ezagutzen dan giza-izakia. Lareun-milla urte omen dira gizon ori il zala. Aro aretan txinoak ezagutzen zuten sua.
–Lareun milla urte gizonak munduan? Asko da!
Bai. Lareun milla urte, asko da. Arrezkero Aprika barruan arkitu dituzten izakiari, bi milloi urte ematen dizkioe. Izaki oiek, giza-izakiak diran iritzikoa naiz neu ere.
Ixiltasun labur baten ondoren, beste galderarik etzala ikusi zuanean Barandiaran jaunak, diapositiban bidez argazki ederretan erakutsi zizkigun Lezetxiki ta Santamamiñe'ko arpeben sarrera eta inguruak, eta baita arpe oietan arkitu dituzten gure arbaso aiek eskuz landutako arri-lanabasaren marrazki batzuek ere. Baita trikuarri batzuek ere eta oietan ederrenetakoa dan Egilaz'koa. Illobi au, oso aundia, eun gorputz baño geiago bertan eortziak arkitu omen zituzten. Azkenik, ikusteko egarri aundiz zai geunden Ekaingo iduriak erakutsi zizkigun. Benetan bikañak iduri oiek! Nork esan orain amabost milla urte emen bizi ziran gure arbasoak olako lanak egiten zekitela?
Ondoren, eta bukatzeko Ekain'go arpea bide dala igaro berri diran gertakizun txiki batzuen berri emanaz eta bearreko ziran oar batzuek egin ondoren, an aurrean ain ugaritsu ta bero arkitzen zan gaztedia ri, Barandiaran jaunak dei au egin zion:
Urte askoan lana egiñaz, Neanderthal gizonaren-gaño geure azterketan iritxi gera... Eta... gizon orren aurretik, zein dago? Gu, zahartu gera bai ta, gazteok, zuek dezute itza.
Txalo luze sutsuakin agurtu genduan danok apaiz jakintsu agurgarria.
IZERRITZTARRA

Jose Migal Barandiaran
Jose Migel Barandiaran bere lan-gelan.
Egilazko jentil-arri, Araba-n.
14

GaiezGizarteaientziaEtnografia
PertsonaiazBARANDIARA1
EgileezIZERRITZTA1Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude