Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die, hiru edota lau alditan presidente izateko. Bistan dena, ez dela egoistaki ari, MAGA eta DOGE itsuki sustengatzen dituzten bere bozkatzaileen nahiaren arabera baizik. Hurrengo lehia Barack Obamaren kontra itxuratzen omen du...
Lan egitea gustatzen zaiola errepikatu du ainitzetan, bereziki lan egitea bere lagun aferagileak aberasteko. Erran gabe doa. Konstituzioa kanbiatu gabe, presidente honen segida eramaten ahal luke, adibidez, JD Vance lehendakariordeak. Iragan urtarrilean, Andy Oges izeneko Tennesseeko diputatu errepublikanoak emendakin bat pausatu du zentzu horretan! Konstituzioa aldatzea zailagoa liteke, ez ezinezkoa, haatik: senatuaren eta batzarraren bi herenak eta AEB mailako estatu-gobernuen hiru laurdenak aski lituzkete...
Munduko buruzagi guziek Putinen amets bera dute, boterea hartu eta atxiki, gogor, partekatu gabe.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.