Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta bilakaerak hotzikarak eragiten ditu.
Laburbilduz, hona hemen Bretainia eskualdeko arduradunek plazaratu dituzten datu nagusien aipamen bat. Ondorio nagusia da bretoierak, sei urte barne, hiztunen erdia galdu duela. 1950eko hamarkadan, milioi bat hiztun baino gehiago zituen bretoierak; 2018an 207.000 ziren; eta gaur 104.000 lirateke. Sei urtez %50eko jaustea; bost hamarkadaz, %90ekoa. Gaurko egunean, bretoiera dakite bertakoen %2,7k (%5ek mendebaldeko partean). Erabileraren aldetik, hiztunek diote gehiago erabiltzen dutela. Transmisioa nagusiki eskola elebidunen bidez gertatzen da. Inkesta beraren arabera, Bretainiako jendearen atxikimendua hizkuntzarekiko (%60) handia da, baina iraupen esperantza ahula da (%25). Galo hizkuntzaren bilakaera antzekoa da, nahiz eta horren jaustea ez bretoierarena bezain lasterra agertu. Hala ere, zenbakiek salatzen dute galoa ere behera doala.
Bretainian ere bi ikuspegik talka egiten dute zenbakiak aztertzeko orduan, erakundeenak eta militanteenak, eta kontua ez da gaurkoa.
Bretoiei beren izpiritu militanteak, biziraupen senak, zulo beltzaren beldurrak erranaraziko die deus ez dela galdua, segur aski, baina errealitatea gordina zaie
Hizkuntza politikaren arduradunak eta politikariak diskurtso baikorra zabaltzen ahalegindu ziren. Bretainian, bertako hizkuntzen aldeko atxikimendua azkarra zela –eta dela– erran izan da eta han hizkuntzaren alde hartu neurriak, frantses estatuko beste eskualde zenbaiti konparatuz, gehiago eta engaiatuago kontsideratu izan dira: hautetsiek herri, departamendu nahiz eskualde mailan bretoieraren bermatzea eta sustatzea, hainbat egitura administratiboren diru bideratzea hizkuntzaren transmisio eta erabilerari begira, 2004az geroztik erakundeek bretoiera eta galo hizkuntza eskualdeko hizkuntza ofizialtzat kontsideratzea... Hizkuntzaren egoeraren hobetzeko bideak jarri dituztela diote eta ondorioak ere nabarmentzen. Datuak aurkeztean, gorago aipatu datu horiez gain, ondorioztatu zuten hiztun gazteen kopuruak gora egiten duela, azpimarratu zuten familia transmisioa erabat eten baldin bada ere, eskolen bidezko irakaskuntza garatuz doala, eta sail elebidunaren apustua egin zuten ondoko urteei begira, hizkuntza politikaren aurrekontua berrikusiko zutela hitzeman ondoan.
Bizkitartean, bertako hizkuntzaren militanteek beste ikuspegi bat eta beste interpretazio zenbait plazaratu izan dute urteetan zehar, kezkaturik hiztunen adinaren batezbestekoarekin, hiztunen hizkuntz gaitasun ez hain garatuarekin (hiztun pasiboak, komunikazio gaitasun desorekatu eta partziala, ekoizpen soziokultural murritzegia...), hizkuntzaren aldeko baliabide eskasa salatuz. Bretoiei beren izpiritu militanteak, biziraupen senak, zulo beltzaren beldurrak erranaraziko die deus ez dela galdua, segur aski, baina errealitatea gordina zaie.
Bi ikuspegi, bi irakurketa, zenbaki beren haritik. Bi bizipen eta bi helburu, dudarik gabe.
Nolanahi ere, hango egoerak gogoetak eragiten ditu: behin horretaraino heldurik, zer gehiago egin eta nola? Non da hozka, noiztik goiti da kontsideratzen hizkuntza bere hondarrera heldua dela? Eta hala bada, nork du hori adierazi behar, zeini doakio horren berri ematea? Zein hiztun prest da entzuteko bere hizkuntzaren etorkizuna konfidentziala bihurtu dela?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]