Lehengusinarekin eta haren senarrarekin landa aldera egindako irteera batean hasi zen dena. Horiek afaltzera joan eta ez ziren etxera itzuli. Haien bila atera eta horma batekin topo egin arte ibili zen protagonista. Hortik aurrera, hormak ez dio aurrera egiten uzten eta bi pertsonaia izoztuta, hilda bezala ikusten ditu. Hormaz harago heriotza dauka zain. Beraz, hurrengo bi urte eta erdiz egutegian jaso dituen oharrek lagunduta, gertatu zaion guztia kontatzeko idazten du protagonistak. Hausnartutakoaz ere idatziko du: heriotzaz eta bizitzaz, nor den eta nor izan nahi duen… Informea idatziko du, hala dio hasieratik: Ilundu arte idatziko dut, eta ezohiko lan berri honek nekatuta, hutsik eta logaletuta utzi behar dit burua (11. orr).
Aurreko bizitzaz gutxi pentsatzen du. Apenas nabari duen senarraren eta alabaren hutsunea: Haietaz arduratzen jarraitzen nuen ahalik eta ondoen, baina oso gutxitan nintzen zoriontsu haien ondoan (211. orr). Aspergurak hartzen zituen haren egunak eta egunerokoa itogarria zuen. Hormak protagonista preso daukala pentsa genezake eta hala sentitzen da, batzuetan. Aurreko bizitzaren liberazioa ere sentitzen du, ordea. Eta bera libre izateko aukera. Abileziak eta trebetasunak eskuratzen ditu, eta lerroek aurrera egin ahala indartu egiten da, inguratzen duen horren ezagutza handituta.
Ustez bakarrik eta isolatuta dago, ez baitugu bukaera arte beste pertsonaiarik ikusiko mendietan. Konpainian biziko da, ordea: Luchs txakurra, Tigre katua eta Bella behiarekin batera igaroko ditu horma aurkitu eta geroko egun guztiak. Zama, lotura dira animaliak, baina bizirik mantentzeko arrazoia ere badira. Haien zaintza bermatzeko egin beharreko errutinak mantentzen du zentzudun.
Testua osorik eta jarraian idatzita dago, ez dago kapituluka egituratuta. Gehiena iraganean idazten badu ere, orainaldiko denbora ere erabiltzen du, saltoak eginez paragrafo berean. Deskribapenak bisualak izatetik aparte oso sentsorialak –entzuten, dastatzen, ukitzen duena deskribatzen du– eta limurtzaileak dira. Estilo iradokitzailea du Haushoferrek. Protagonistaren egunerokoa errepikakorra, itogarria, aspergarria eta nahasgarria da (betiberdina). Primeran trasmititzen du protagonistaren agonia, baina badago intriga eta interesa mantentzen duen elementu niretzat azpimarragarria: Bella behia. Itxaropena jartzen du berarengan. Bukaeraraino irakurri beharra dago distopia moduan hasi den liburuko ahots beldurti eta sosegu gabearen amaierako argi izpia ulertzeko. Ederra eta liluragarria.
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]
Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024
----------------------------------------------------------------
Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]