Gerezien denbora burujabetza digitalarentzat

Badaramat denbora tarte bat haserre egunerokoan inguratzen nauen errealitate digitalarekin. Mugikorraren gehiegizko erabilera pertsonalak, seme-alaben hezkuntzaren googleizazio eta erabilera digital deterministak, erakunde publikoek korporazio digital erraldoien tresnekiko erakusten duten borondatezko sumisioak, eta oro har paisaia numerikoan ikusten den monokultibo kapitalistak sumindura zehaztugabea sortzen dit.

Mota guztietako eragile sozial, kultural eta politikoek eskatzen dizkidate datuak Google tresnen bitartez, edo harro jakinarazten, ustezko modernitatez, nirekin harremanetan jartzeko korporazio digital baten azken tresnan kontua ireki dutela, paisaia soziala haien logoekin betez. Nire pazientzia estrategikoa gaindituta dago.

Murgilduta nagoen eremu kooperatiboetan egoera ez da hobea, eta askok beste bide bat abiatu badugu ere, korporazio digitalen menpeko proiektugintza daukagu. Ekonomia soziala eraldatzaile, ekologista, feminista eta antiarrazista izatea erabat barneratutako bide bihurtzen ari bada ere, ez da bera gertatzen digitalitatearekin. Nola askatu kapitalismo digitalarekiko menpekotasunetik?

Lurralde digitala materiala eta politikoa dela aldarrikatu behar dugu, eta korporazio digitalen tresnen erabileraren inguruko kritika normalizatu

Lehenik, lurralde digitala materiala eta politikoa dela aldarrikatu behar dugu, eta korporazio digitalen tresnen erabileraren inguruko kritika normalizatu. Izan ere, proiektu kolektibo eta eraldatzaileetan joera dute kanpo faktoreei egozteko digitalizazio eredu kontziente eta kritikoa ez izatearen ardura, aitzakia gisa jarrita ezezagutza edota arrazoi teknikoak, eta ez politikoak.

Bigarrenik, elikadura, energia, zaintza eta bestelako eremuetan, burujabetzaren aldeko mugimendu eta proiektuek egin duten bidea jarraituz, gure bizitza eta lurraldeak emantzipatzeko ezinbesteko eremu bihurtu behar dugu teknologia burujabetza. Diskurtsoak, estrategia politikoak eta proiektugintza eraldatzailea saretu eta aktibatu behar ditugu ildo horretan.

Hirugarrenik, Euskal Herrian oparoa izan den eremu digitalean, bidea egiten ari diren proiektuei burujabetzarako erabaki esparruetan agentzia eman eta indartu behar ditugu, gure egunerokoan korporazioen menpekotasunetik ateratzea denontzat praktika irisgarria izan dadin.

Burujabetza digitalarentzat gerezien denbora lanketa kolektibotik ekarriko dugulakoan, sumindurak utzi, eta egunerokoan jarriko dut nire aletxoa, EH Digitala, euskal fedibertsoa, euskarazko Wikipedia, TEKS elkartea eta Torrekua bezalako proiektu eraldatzaileetan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
'Flâneurraren' hiria

Etxetik urrun nagoen honetan, errutinaren parte bilakatu zait gure hiriaren argazkiak erakustea. Mugikorra atera, hiru hondartzak biltzen dituen plano zenitala bilatu eta "hemen bizi naiz" esaten dut. Halako enkontru batean zera esan zidaten: paseatzeko moduko hiria da... [+]


Materialismo histerikoa
Isilean

Katalunian ere hauteskundeak izan dira. “Emozioak, pragmatismoa eta xenofobia: Kataluniako hauteskundeen klabeak” titulatu zuen Público egunkariak. Ezkerra dabil pragmatiko eta kudeatzaile han ere, eta emozioak Junts-i lotuta aipatu zituzten. Baina... [+]


2024-05-15 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Lekukotasuna

Non dago auzoa lekututa? Galdetzen du irudiak. Gure testuinguru eraikiak hartu duen deribagatik, irudian ikusten duguna aldirietako auzo berri bat izan ezean, kasu gehienetan ez dugu irudian identifikagarritzat jo dezakegun ezer topatuko. Tranpa batean sartu gaitu, erantzuna... [+]


Eguneraketa berriak daude