Lagunak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lagun hitzak euskaraz esanahi asko dauzka. Pertsona izan liteke, kidea, hurkoa, kamarada, laguntzailea, bikotekidea, adiskidea. Azken finean, bizitzan zeharreko edo momentu puntual batzuetako bidaidea dela adierazten digute berbok: bidean laguntzen diguten horiek. Akonpainatu, batzuetan, beste batzuetan premiak betetzeko zerbait egiten dute. Barre eta negar egiteko, borrokan eta haserrean jarduteko. Askotan barrua askatzeko erabiltzen ditugu, edo gure arazoez ahazteko. Sarritan, elkarrekin egiten dugu lan. Maiz, taldekideak gara, helburu jakin batzuen alde (edo kontra) ibiltzen gara. Denak ezinbestekoak pertsona guztiondako, munduan aurrera egiteko, animalia sozialak garelako. Misantropoenak ere beharrezkoak ditu zentzu zabalenean baizik ez bada ere.

Dena dela, lagun batzuek urteak irauten dute, lagun-minak, bihotzeko lagunak. Umetan ezagututakoak, edo ez. Sarri elkarrekin egon barik ere, konfiantza osoa jar genezake eurengan. Halakoak izatea itzela da.

Nahi baino gutxiago elkartzen naiz eurekin, baina egon ostean indarberrituta eta irribarrez itzultzen naiz etxera, energia direlako.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude