Oihu ozenagoa!

Esaten dute irudi ikaragarrien gehiegizko esposizioak nolabait izugarrikeriaren aurkako txerto moduan funtzionatzen duela, ohitu egiten garela, eta, finean, azkenean ohituragatik ez gaituztela inpresionatzen. Lazturaren hutsaltzea omen da fenomenoa. Bada, ni ez naiz normala. Palestinatik egunero datozen irudiek kolpatzen bainaute behin eta berriro, eta, daitort, une zehatz batzuetan ez diet ezta begiratu nahi ere, minak eztarrian eragiten didan negargura isilak itoko nauen beldur. Eta aldi berean, genozidioa geldiarazteko ezintasunak eta europar isiltasun konplizearen (nahi ez arren) parte izatearen erru-sentimenduak esaten didate sikiera hori zor diedala hildakoei, zaurituei, etxetik botatako milaka palestinarrei: irudiak jendarte osoari helarazten lagundu.

Eta ez da soilik Palestinan. Mundu pribilegiatuaren aldean bizitzea egokitu zaigunon ongizatea askotan beste pertsona eta herrien zapalkuntzan eta odoletan sustraituta dago. Orain, Europar Batasunak onartu berri du Migrazio Ituna, gure indiferentziak babesturiko egoera lazgarri horietatik ihes egiten duten pertsonei ateak are gehiago ixteko. Eta nik ez dut ulertzen nola ez ditugun zumardiak betetzen, gero eta ozenagoa behar den oihu bateratu batean: “Ez nire izenean”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
'Flâneurraren' hiria

Etxetik urrun nagoen honetan, errutinaren parte bilakatu zait gure hiriaren argazkiak erakustea. Mugikorra atera, hiru hondartzak biltzen dituen plano zenitala bilatu eta "hemen bizi naiz" esaten dut. Halako enkontru batean zera esan zidaten: paseatzeko moduko hiria da... [+]


Materialismo histerikoa
Isilean

Katalunian ere hauteskundeak izan dira. “Emozioak, pragmatismoa eta xenofobia: Kataluniako hauteskundeen klabeak” titulatu zuen Público egunkariak. Ezkerra dabil pragmatiko eta kudeatzaile han ere, eta emozioak Junts-i lotuta aipatu zituzten. Baina... [+]


2024-05-15 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Lekukotasuna

Non dago auzoa lekututa? Galdetzen du irudiak. Gure testuinguru eraikiak hartu duen deribagatik, irudian ikusten duguna aldirietako auzo berri bat izan ezean, kasu gehienetan ez dugu irudian identifikagarritzat jo dezakegun ezer topatuko. Tranpa batean sartu gaitu, erantzuna... [+]


Eguneraketa berriak daude