Urte-hondarrera hurbiltzen ari garela, behakoa lerratu zait dilindan dudan egutegira buruz: egun gutxi falta zaizkio den lekutik kendua izan aitzin. Astebete gabe, gogotik dut igorriko zintzilikaritik zuzenean birziklatzekoen artera, asteek eta hilabeteek baitute, gupidarik gabe, zikindu, ziliportatu, zimurtu, zirrimarratu, zilatu; hainbesteraino, non urte bizi eta peka izana baizik ez baitu irudikatzen dagoeneko. Bereak egin du.
Anartean, eskuartean, egutegia hostokatu dut azken-aurreko aldikotz, eta laketu naiz Eguberri eta Urtats arteko garai hauetan haien ohikoa eta berezkoa zaigun nostalgiara. Tinta urdindun estiloz idatzitako eta jada irakurtezinak bihurtuak diren idazki zenbaitek perdukatuak dira egunak, asteak, hilabeteak. Hitz gutxitan da laburbiltzen, ororen buru, urtea: gertakari pozgarri, mediku hitzordu, talo txanda, ARGIAko iritzi entrega epe, zerga eta aseguru ordainketak.
Urtearen aurreko puntara heldu eta hortxe ikusi ditut, duela hamabi hilabete zirrimarratu zotal egunetako iragarpenak.
Zenbait oroitzapen etorri zait gogora: gurekin bizi zen ttantta xahar batek, urte guztiz sasoi honetan aipatzen zituen zotal egun famatuak. Urteko lehen egunetan (lehen hamabietan, preseski), aroari zorrozki behatzen zion. Ez orenez oren. Baina kasik. Egunean bizpahiru aldiz, bederen, memento hartan egin zuen aroaren berri markatzen zuen xeheki paper puska batean. Ondotik, paper puska zimurtu hori hartu eta egutegi batean, hilabete bakoitzaren buruan, erditsuan eta bukaeran, larriki eta hitz gutxiz idatziko zuen, bere ustez eginen zuen aroa. Sinestea baitzen, urteko lehen egun horietan egiten zuen aroa, urteko hamabi hilabeteetan egin behar zuena zela, edo bederen hurbiltze zerbait. Adibidez: urtarrilaren 5eko aroak irudikatuko zuen maiatzean egin beharko zuena.
Ahapetik aitortuko dut, nostalgiaz eta sineskeriaz, aurten ere, zotal egunetako aroa idatziko dudala, ez datorkidana menperatzeko ahaleginean
Zertarako? Laborantzan oinarritu gizarte hartan, urteak zer ekar zezakeen aurreikusteko, ez-usteen eta ez-beharren uxatzeko, agian; dudarik gabe beldurren, denboraren eta naturaren menderatzeko esperantzarekin eginen zuketen aitzinekoek. Segurki, iragandako urtea baino hobea datorrelako itxaropena adierazten dute sineste horiek guztiek.
Dena izanik ere, urte osoa iragaten genuen, egutegia sukaldeko murruan loturik, hilabetez hilabete ezarriak ziren oharrak irakurtzen, ea amatxik egin iragarpenak gauzatzen ziren. Eta aitortu behar da hamarretatik zortzitan arrazoi eman behar geniola.
Egun horien ohiturari jarraitzen diogu oraindik zenbaitek, nahiz eta, gaurko egunean, zerbitzu meteorologikoak sekulan baino garatuagoak diren, eguratsa idatziko dugunak, larri-larri, betiko paper puska zimurtu batean eta sukaldeko zoko batean atxikitzeko, agian behakorik ez sekulan gehiago emanez.
Agian sineskeriak dira, eta sinesten duenak berea aurkituko du eta frogatuko. Agian egiazki behatu behar litekeena da. Berdin du. Nik, ahapetik aitortuko dut, nostalgiaz eta sineskeriaz, aurten ere, zotal egunetako aroa idatziko dudala, ez datorkidana menperatzeko ahaleginean. Iragan urtekoa, aldiz, edukiontzi horira eramanen dut. Gogoan atxikitzekoak gogoan baititut eta gaineratekoak nahiago bainituzke ez oroitu. Menderatutzat eman dezakegunez iazkoa, heldu diezaiogun datorrenari. Aitzineko urtea izan zena baino (oraindik) hobea gertatzea desiratuz, betiere, ondokoa. Hoberena, ez dezagula ahantz, oraino gertatzekoa baita.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.