Estatuen bazka

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Palestina, orain. Nazioarteko komunitatea deitzen dugun hori zer den ez dakigu. Agintariek, agindu eta izugarrikeriak egin. Eta nork ekidin halakorik. Zer balio dute hitz, arau, eskubide, arrazoi, zuzenbide eta gizatasun bezalako oinarrizko kontzeptuek horien aurrean, horien gainean.

Historia aztertzeak argituko al digu ezer. Garai luzeetan, juduak izan ziren biktima, zigortuak, jazarriak eta erailak. Antzinakoan hasi, Erromatar Inperioan, Erdi Aroan jarraitu Europan, Gaztelako erresuman 1492tik aurrera, jarrai Portugalen eta beste hainbeste herrialdetan. Gure Aro Garaikide honetan, berriz, nazismoa izan da fobia irrazional horren goren gradua. Kontzentrazio esparruak, ghettoak, gas-erailketak… Holokaustoa.

Nazismoak sortu lazturak eta Holokausto haren dimentsioak piztu zituzten alarma gorriak nazioartean. Orduan sortu zen nazioarteko komunitatea kontzeptu gisa, eta subjektu eraginkor bihurtzeko urratsak eman ziren: Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zen. Horrela zioen sorrera eman zion gutun edo agiriak (1945eko ekainaren 26an, San Frantzisko hirian): “Gu, nazio batuetako herriak…”. Nazioak eta herriak ziren, beraz, nazioarteko komunitate sortu berriaren subjektu nagusiak. Holokausto berririk gerta ez zedin eta mundu mailako gerrak ekidin beharrez, arau demokratiko unibertsalak indarrean jartzeari ekin zion NBE mundu mailakoak.

“Kontuan izan giza familiako kide guztien berezko duintasuna eta eskubide berak eta ukaezinak aitortzea direla mundu osoan askatasunaren, justiziaren eta bakearen oinarriak”. Horixe da, hain zuzen ere, NBEren Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala zabaltzen duen printzipio nagusia.

Nazioarteko komunitatea bakean eta askatasunean oinarritu behar zuen NBEk. Baina erakundearen beraren manipulazio latza egin da

Genozidio kontzeptu berria ere nazismoaren jokabide zitalaren ondorioz sortu zen, eta NBEk arau berezia sortu zuen, genozidio kontzeptu berri horren esanahia zehazteko 2. artikuluan: “Genozidioa da talde nazional, etniko, arraza edo erlijioso bat osorik edo zati batean suntsitzeko asmoz egindako ekintza hauetako edozein: talde horretako kideak hiltzea; kideen osotasun fisiko zein psikikoan lesio larriak eragitea; taldea nahita jartzea bizi-baldintza jakinen mende, zeintzuek eragingo duten kideen suntsipen fisikoa, osoa edo partziala; taldeko haurrak indarrez lekualdatzea beste talde batera”.

Eta hemen dator Historiak irakasten digun egia garratza: nazismoa deituak beraien aurka egin zuen genozidioaren biktima izandako juduen ondorengoek sionismoa deituaren babespean Israelgo Estatua eratu, eta Palestinako herri eta nazio osoaren aurka genozidio gordina egiten ari dira une honetan, azken 75 urteetan praktikatua, baina muturreko larritasunera eramanda. Naziek juduen aurka diseinatu zuten “muturreko soluzioa”, orain, judu sionistek palestinarren aurka birdiseinatua. Sionismoa, beraz, nazismoaren bertsio eguneratu bihurtua.

Nola ulertu hori? Zer gertatu da genozidio batetik besterako bidean?

Nazioarteko komunitatea bakean eta askatasunean oinarritu behar zuen Nazio Batuen Erakundeak. Baina erakundearen beraren maneiu edo manipulazio latza egin da, besteak beste. Noren esku? Estatu nagusi eta indartsuen eskuetan. Estatu gutxi batzuen bazka bihurtu dute NBE. Mundua, bere osotasunean, nazio eta herrietan oinarritu ordez, estatuen sistema bihurtu dute. Estatu bakoitza bere neurri, indar, interes eta dimentsio desberdinetan. Kontrajarriak, maiz. Zapalkuntzarako eta gerrarako prest, beti. Eta Nazio Batuen Erakundearen arauei muzin eginez. Hara, Israel sionista eta horren babesle direnak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Eguneraketa berriak daude