Uda eta jai sasoia pasaturik, hasiak gara herria berreskuratzen. Amaitu dira hondartzarako traste artean manifestazioan antzera doazen uholdeak. Amaitu dira jatetxeak gainezka, tragoa eskatzeko komeriak eta erosketak ordaintzeko ilarak. Amaitu dira “barkatu, baina amaitu da” erantzunak. Turismoaren goi-denboraldia fini da.
Turismofobia berba modan dago. Telebistan, gobernuek emandako datu “onekin” batera pieza txikiren bat dator lantzean behin, ea gurean turismofobia zabaldu ote den. Baina nik oraindik ez dut ezagutu turisten beldur etxean giltzapetu den inor, turistak gaizkile hutsak direla pontifikatzen duen inor, turista guztiak bota edo hil behar direla esaten duen inor.
Zeren eta fobia beldur irrazionala baita. Horixe da, sakon-sakonean, xenofobo eta aporofoboek sentitzen dutena. Baina turisten beldurrik ez dago eta askoz gutxiago beldur irrazionalik. Fobia hitza oso erabilgarria izan daiteke gaiaren inguruan sakon ez hitz egiteko, eztabaidak eten eta ekiditeko. Hain fenomeno ezberdinak, denak kutxa berean sartuta.
Izan ere, turismoa egitera datorren jendea ez da txarto trataturik sentitzen, txarto tratatua izaten ez den heinean. Gehiengoa ez bada ere, ez dira gutxi herri osoa euren resort edo opor-gune partikulartzat hartzen dutenak, hemen jendea bizi egiten dela ardura barik, eta euren herrietan sekula egingo ez lituzketen gauzak egiten. Horiek ere ez ditugu gorroto, ez gehiegi edo mereziko luketen bezainbeste, behintzat.
Turistak erakartzeko –eta lagunen poltsikoak betetzeko– edozer da zilegi, dena dago salgai, baita bizitza bermatzen duten biosferaren erreserbak ere
Beldurra sortzekotan, turismo neurrigabearen ondorioek sortzen dute. Gure herrietan dagoen lan apur bakarra ostalaritza bezalako sektore prekarizatura mugatzen da. Bigarren sektorea ahulduz doa eta lehenbizikoaren garrantzia, agintarientzat, kanporantz erakutsi ahal ditugun kalitate zigilu eta jatorri izen edo marketara mugatzen da. Turistak erakartzeko –eta lagunen poltsikoak betetzeko– edozer da zilegi, dena dago salgai, baita bizitza bermatzen duten biosferaren erreserbak ere. Edozelan, politika anker eta kaltegarrien inguruko diskurtsoa egitea gauza ondo erraza da.
Aurreko udaleko alkateak, EAJkoak, prentsaurrea eman behar izan zuen. Ez dago etxebizitzarik merkatuan, ez alokairuan, ez salmentan. Garestiak izatetik bat ere ez egotera pasatu gara. Zelan da posible? Non daude etxe horiek guztiak? Zeren eta etxeak hutsik gelditzen baitira, habitatzen dituen jendea hiltzen den erritmora, besterik ez bada ere. Gero eta gehiago daude Airbnb edo Booking moduko plataformetan, ez izan zalantzarik.
Alkatearen neurri izarra, jendeari etxeak merkatura ateratzeko erregutzeaz gain, etxeen gaineko zerga igotzea izan zen. 100 euro ordaintzen duenari 150 euro ordaintzera behartzeak ez dirudi eraginkorregia. Ikusteko dago ea udal berriak gai honetan benetan esku sartzeko asmorik edo interesik izango duen.
Gero eta jende gehiagok nahi du otzara jarri urrezko arrautzak erruten dituen oiloaren popan. Eta honetan ez dago ezberdintasun handirik batzuen eta besteen boto emaileen artean. Akaso, horietako batzuk turismoaren inguruko lehengo diskurtsoa egiteko gai dira, turistari gau bakoitzeko 100 euro baino gehiago kobratzen dizkioten bitartean.
Eta bai, instituzioek daukate ardurarik nagusiena, baina besteekiko eta herriarekiko ardura pertsonalik ezak ere eraman gaitu gauden egoerara. Ahalik eta diru gehien ahalik eta buruhausterik gutxienekin. Auzokoak egiten badu, nik zergatik ez? Galdera hau egitetik Ayusozaleen “askatasuna!” oihukatzera ez dirudi tarte handirik dagoenik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]