Emakume ehiztariak ez ziren salbuespena

  • Andeetako goi-ordokia, duela 9.000 urte. Emakume gazte bat ehizarako arma eta tresnekin ehortzi zuten, eta, ondorioz, hil artean ehiztari lanetan jardun zuela ondorioztatu dute adituek.

Duela 9.000 urte Andeetako goi-ordokian bizi zen emakume ehiztari baten gaur egungo irudikapena, haren hilobian aurkitutako lanabesetan oinarrituta.
Duela 9.000 urte Andeetako goi-ordokian bizi zen emakume ehiztari baten gaur egungo irudikapena, haren hilobian aurkitutako lanabesetan oinarrituta. Argazkia: Mathew Verdolivo
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azken urteotan antzeko hainbat kasu agertu dira, baina salbuespen modura eman izan dute horien berri. Seattle Pacific unibertsitateko Cara Wall-Scheffler biologoa buru duen lantaldeak, ordea, emakume ehiztariei buruzko ikerlan orokorra egin berri du eta Plos One aldizkarian argitaratutako ondorioa garbia da: Historiaurreko gizarte ehiztari-biltzaileetan emakumeek nahiz gizonezkoek egiten zuten ehizan.

Horretarako mundu osoko 63 komunitate aztertu dituzte eta horietatik 50etan aurkitu dituzte ehiza denen lana zela dioten frogak: Punan (Malaysia), Wopkaimin (Ginea Berria), Hiwi (Venezuela), Matses (Amazonia), Tsimane (Bolivia)… Beraz, gizarte ehiztari-biltzaileen %80tan gutxienez emakume ehiztariak zeudela ondorioztatu dute; eta gainerako %20etan ez dute ez aldeko ez kontrako frogarik aurkitu.

Horretarako ez dituzte aztarnategi edo arrasto berriak ikertu; aurrez egindako ikerlanetan oinarritu dira, baina interpretazioa da aldatu dena. Luzaroan Historiaurreko komunitate horietan genero rolak oso banatuta zeudela uste izan da, egungo gizartearen ikuspegi subjektiboaren eraginez: gizonezkoek haien indarra erabiltzen zuten ehizarako eta emakumeak, aldiz, bilketan eta haurren zaintzan aritzen ziren.

Ikerlanak uste hori hautsi du, baina horrek ez du esan nahi ehizan generoen artean alderik, ñabardurarik ez zegoenik. Wall-Schlefferen hitzetan, “arrasto arkeologikoek adierazten dutenez, emakumeek nagusiki tamaina handiko harrapakinen ehizan jarduten zuten, belaunaldi berriei ehiza praktikak irakasten zizkieten eta, maiz, gizonezkoek baino arma anitzagoak eta estrategia garatuagoak erabiltzen zituzten”.

Ehizarena adibide bat baino ez dela diote ikerlariek, eta orain arte Historiaurreko genero rolak egungo ikuspegitik baldintzatu eta oker interpretatu direnez, beste arlo batzuk ere ikertzen hasi dira: emakumezkoen mugikortasuna, edozein jarduera egin bitartean haur txikiak bizkarrean eramateko gaitasuna… Eta orain arte bildutako datuak berraztertzeko eskatzen diete komunitate zientifikoko kideei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historiaurrea
2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


Neandertalen gantz fabrika

Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]


Hatz-marka baino gehiago

Segovia (Espainia), duela 43.000 urte inguru. Neandertal batek hatza pigmentu gorritan busti eta puntu bat margotu zuen 25 cm inguruko harri baten erdian. Harria 2022an aurkitu zuten arkeologoek San Lazaro leizean, eta, analisi multiespektral xehea egin ondoren, puntu gorri... [+]


Neandertalen sofistikazioa

Geroz eta gehiago dira neandertalek uste baino gaitasun kognitibo aurreratuagoak zituztela adierazten duten ikerlanak. Azkena Journal of Archeological Science aldizkarian argitaratu da, eta 2003an Errusiako Mezmaiskaya kobazuloan aurkitutako hezurrezko lantza-punta du... [+]


ANALISIA
Harrizko igitaiak, brontzezko mailuak

Azkenaldian liburu batekin gozatzen aritu naiz. Oso denbora laburrean bi aldiz irakurri dut; lehendabizikoan gozamen hutsez eta bigarrengoan arkatza eskuan. Rodrigo Villalobos arkeologo espainolaren Hoces de piedra, martillos de bronce lanak historiaurreko gizartea arakatzea du... [+]


Hau Pink da, Europako gure lehengusu txikia, eta 1,4 milioi urte ditu

Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Vasagårdeko eguzki-harriak

Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]


Lucy: izar mediatikoak 50 urte

Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.

Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]


Mamutak ehizatzeko teknika

Berkeleyko unibertsitateko (Kalifornia, AEB) arkeologo talde baten arabera, ezkerreko irudian ageri den eszena ez litzateke zuzena. Hau da, gizakiek ez zituzten lantzak jaurtitzen mamutak eta beste ugaztun handi batzuk ehizatzeko. Horixe zen orain arte zabalduen zegoen... [+]


Noiz hasi ginen kantatzen?

Geissenkloesterle (Alemania), dela 42.000 urte. Danubio ibaiaren arroko kobazuloan bizi zirenek txirula bat egin zuten hegazti hezurrak eta mamut bolia erabiliz. Garai bertsuan, Esloveniako Divje Babe kobazuloko biztanleek ere txirula bat egin zuten hartz baten femurra baliatuz... [+]


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Paleolitoko labar-arteak askotariko funtzioak zituela baieztatu dute Euskal Herriko kobazuloetan

Euskal Herriko kobazuloetan Madeleine aldiko (duela 18.500 eta 13.500 mila urte bitartekoak) labar-artea metodo konputazionalak konbinatuz aztertuta, ezaugarri espazialen eta ikonografikoen arabera bereizi dituzte irudiak, eta ondorioztatu dute lau multzotan bana daitezkeela. [+]


Ebakuntza onkologiko zaharrena

Duela bi urte, Edgard Camarós arkeologo katalanak bi giza garezur eta "Minbizia?" zioen txartel bat topatu zituen kartoizko kaxa baten barruan, Cambridgeko Unibertsitatean. Garezurrak Gizatik zetozten, Egiptotik eta berriki Frontiers in Medicine aldizkarian... [+]


Ötziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Eguneraketa berriak daude