Trantsizio ekologikoa eta justizia batzen ditu luxuzko kontsumoaren zergapetzeak

  • Poliki-poliki bidea egiten doa munduko aberatsenei bideraturiko karbono-zergaren ezarpenaren ideia. Bistan da, ultra aberatsak sutsuki dira horren aurka eta dirua boterea denez, eragina dute erabakian. Baina, aldi berean, dela ekonomialarien argumentuak ala testuinguru sozioekologikoak, geroz eta datu gehiagok dute neurri fiskal horren beharra azpimarratzen. Azkenik, uztailaren 11n Suitzako eta Ingalaterrako bost zientifikok plazaraturiko ikerketa doa zentzu horretara: luxuzko kontsumoa zergapetzeak urtero %6 murriztuko lituzke pribatuen isurketak, 2050erako 100 gigatona karbono baliokideren isurketa saihestuta –beroketa globala bi gradutara mugatzeko herritarrok egin beharko genukeen murrizketaren %75–.

wikimedia commons
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Trantsizio ekologikoa justizia klimatikoarekin errimatzen duen proposamen serio bat landu dute Lausanne (Suitza) eta Leeds (Ingalaterra) hirietako unibertsitateetako Yannick Oswald, Joel Millward-Hopkins, Julia K. Steinberger, Anne Owen eta Diana Ivanova ikerlariek, zeinetan ondokoa frogatzen duten: "Luxuzko ondasunen gaineko karbono-zergak nabarmen lagun dezake Parisko Akordioaren helburuen lorpena".

Uztailaren 11n plazaratu dute Luxury-focused carbon taxation improves fairness of climate policy ("Luxura bideratutako karbonoaren gaineko zergak klima-politikaren bidezkotasuna hobetzen du") ikerlana One Earth komunikabidean. Orotara 88 herritako errealitatetik abiaturik –munduko BPGaren eta biztanleriaren %90 ordezkatzen dutenak– luxuzko ondasunen zergapetzeak ingurumenean lituzkeen emaitzak aurkeztu dituzte. Emaitza esanguratsua da: urtero %6 murriztuko lituzke pribatuen isuriak, 2050erako 100 gigatona karbono baliokideren isurketa saihestuta –beroketa globala 2°C-tara mugatzeko herritarrok bideratu beharko genukeen isurketen murrizketaren %75 da, eta 1,5°C-ko heinaren azpitik egoteko egin beharko genukeenaren ia herena–.

Aberatsak ohiko herritarra baino anitzez gehiago kontsumitzen duelako: %10 aberatsenek isurketen %50 eragiten dute. Urtean, batez beste 8.190 tona CO2 ondorioztatzen ditu bilioidun bakar batek, herritar arruntak baino mila aldiz gehiago. Eta hori begirada kontsumora bakarrik mugatuta. Hau da, inbertituriko diruaren ondorio ekologikoa ez da kontuan hartzen: urtean 2,4  milioi tona CO2 ondorioztatzen du ultra aberats batek, ohiko herritarrak, 10,7 tona CO2.

Hori horrela, klima erronkari aurre egiteko orduan, aberatsei mugaturiko betebeharrak bideratzeak zentzu osoa du. Ikerketaren arduradunek, sinpleki bezain argiki oroitarazten dute: "Distantzia handiko hegaldi bat egitea edota udan Porsche kabrioleta gidatzea... aberastasunak du isurketa eragiten, ez dago oinarrizko beharrik hor".

Karbono-zergak ezberdintasun sozialak areagotzen dituelako

1997an onarturiko Kyotoko protokoloak ireki zion bidea karbono gaineko zergari, ideia izanik karbono isurketari loturiko kontsumoa zergapetuta kostua emendatzea eta beraz kontsumoaren gutitzea ondorioztatzea –horrela lortuko litzateke karbono isurketen apaltzea–. Gerora, zergaren gauzapenak erakustera eman digu herritar zaurgarrienak kaltetzen dituela, eta azkenean, ez dela hain eraginkorra, horien oinarrizko beharrei erantzuteko kontsumoak direlako eta ezin direlako saihestu –demagun, lanera joateko autoa hartu beharra, edota negu gorrian etxea berotu beharra–. Hori izan zen Jaka Horien haserrea piztu zuen osagaietariko bat.

Ondorio hori oinarri harturik, zentratu dute zergapetze politika luxuzko produktuetara –hots, oinarrizko behar gisa sailkatu ezin diren kaprizetara–. "Egia den arren isurtzen den karbono-tona bakoitzak klima-eragin bera duela, hori ez da egia eskariaren edo justizia sozialaren ikuspegitik, karbono-tona horrek onura desberdinak ematen baititu kontsumitzailearen ala kontsumitzen duenaren arabera. Ondorioz, karbono-tona guztiak ezin dira modu berean saihestu". Produktuaren araberakoa litzateke zergaren heina eta herrien arabera ere ezberdintasunak egonen lirateke: herrialde txiroetan 10 dolar inguru litzateke karbono-tona, baina AEBetan 150 dolar inguru –kasuan kasu, gutiago ala gehiago izanik, kontsumiturikoaren arabera–.

Zentzu berera doa urte hastapenean Desberdintasunaren Munduko Laborategiak publikaturiko klima ezberdintasunei buruzko txostena. Beren kalkuluei segi, planetako aberatsenen %0,1 –5 milioi dolar baino gehiago dituzten ultra aberatsak– zergapetzeak urtean ia 1.100.000 milioi dolar ekar ditzake. Diru zama interesgarria, kontuan harturik herri zaurgarrienek trantsizio ekologikoa bideratzeko 1.800.000 milioi dolar behar dituztela...

Ondokoa baino harroago izan nahia

Jet pribatu ala yate, ultra aberatsen neurrigabeko kontsumoa hobeki ulertzeko gakoak ematen ditu Reporterre komunikabideak Taxer les ultrariches, l’idée qui fait son chemin ("Ultra aberatsak zergapetu, bidean aitzina doan ideia") erreportajean. Zehazkiago, XIX. mendeko ekonomialari Thorstein Veblen-ek garaturiko teoriari tiraka dabil kazetaria: "Ekonomian ondoko printzipioa da nagusi: lehiatzeko joera –besteekin alderatu, besteak gutxiesteko– giza izaeraren ezaugarri ezabaezinetako bat da. Ezberdintzeko bitartekoa da aberastasuna, eta bere funtsezko helburua ez da behar material bat asetzea, baizik eta ‘bereizkuntza probokatzailea’ bermatzea, hau da, goi-mailako estatusaren seinaleak erakustea". Jendartea printzipio horrek bideraturikoa dela dio Veblenek, klase oro dagoelako bere goikoaren harrokeria keinuak imitatzen edo imitatu nahian. "Orotara, imitazioak hondakin uholdea dakar, piramidearen goialdean dagoen bizimodu negargarriak gizarte osoaren bizimoduak bideratzen dituen heinean. XXI. mendearen hastapen honetan bezala, desberdintasun izugarriak ditugunean, hondakin joera horiek asko eragiten dute bizimoduetan, eta ekologikoki jasanezin bihurtu dira".

Hala ere, One Earth-eko txostenaren egileek aitortzen dute zerga-politika horren gauzapena errealista bada ere, konplexua dela, besteak beste, kontsumo-produktu bakoitzaren sailkapena eta zerga-heina finkatzea bera ez direlako sinple. Eta nola ez, aberatsen partetik aurkako mugimendua dagoelako, eragin handikoa gainera. Horretaz aritu ginen otsailaren 26ko astekarian, zehazki, Klimaren auzian erabakiak bideratzea da ultra-aberatsen estrategia erreportajean.

Baina, egingarritasuna ez dute zalantzan jartzen. Azkenik, ehun bat ekonomialari eta eurodiputatuk testu bateratu bat izenpetu dute, zeinetan ondokoa irakurri dezakegun: "Multinazionalen gaineko zergak bideratzea lortu badugu, aberatsenen gainekoak ere lortu ditzakegu". Justizia klimatikoan aitzina egiteko urrats fiskal hori galdetzen diete NBEri eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


2025-07-09 | Itxaro Borda
“Azpian lur hotza”

Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]


2025-07-03 | Nicolas Goñi
Pakistan energia trantsizioan zegoen, erregai fosilen eta kriptotxanponen interesak tartean sartu arte

Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]


Erregistratutako ekainik beroena izan da aurtengoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Iluntasunean argi, argi etorkizunean

Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


2025-05-21 | Nicolas Goñi
Banku handiek klima aldaketan inbertitzen dute, baina ez da konponbidea sustatzeko

Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri  honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]


2025-05-16 | Elhuyar
Europako hiriak huts egiten ari dira klima-aldaketarako egokitzapenetan

Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]


2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]


2025-04-30 | Nicolas Goñi
India erdialdean, idortze globalari aurre egiteko laborarien eta ikertzaileen elkarlana

Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]


Eguneraketa berriak daude