Gerra galtzea eta suizidioa

  • Espainiako Estatuko Ciudad Realen Anisio Castilloren gorpua berreskuratu dute talde memorialistek berriki, 1943an bere buruaz beste egindako errepublikarra, frankistek bera eta bere familia bakean utz zezaten. Ez da gauza berria, etsaiek harrapatu baino lehen suizidatzeko joera Antzinarotik baitator. Bigarren Mundu Gerran, adibidez, milaka alemaniar hil ziren elkarri, Armada Gorriaren eskuetan erori baino lehen.

Anisio Castilloren arrastoen exhumazioa, 2021eko irailean. 1943an Castillok bere buruaz beste egin zuen, historian beste gerra galtzaile askok egin bezala. Argazkia: ARMH
Anisio Castilloren arrastoen exhumazioa, 2021eko irailean. 1943an Castillok bere buruaz beste egin zuen, historian beste gerra galtzaile askok egin bezala. Argazkia: ARMH

Agudo, Ciudad Real (Espainia), 1943ko martxoaren 12a. Anisio Castillo Lopezek bere burua tiroz hil zuen 37 urte zituela, jaioterriko hilerriko horman. Espainiako gerra amaituta, urtebete eman zuen preso eta, ondoren, berriro espetxean sartu nahi zutelako, mendira ihes egin zuen. Bere arrastoen ondoan topatutako ohar batean idatzi zuen agintari frankistek bere familia bakean utz zezaten suizidatu zela: “Neure burua hil dut, mundu honetan gehiago ez atsekabetzeko, nahiko atsekabe izan baitut eta familiari ere atsekabea eragiten diot, inolako errurik gabe”. Oroimen Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak (ARMH) 2021eko irailean exhumatu zuen Castilloren gorpua eta, arrastoak aztertu eta identifikatu ondoren, ekainaren hasieran ehortzi berri dute.

Ez zen gerra hark eragindako suizidio bakarra izan; esaterako, 1937ko apirilaren 23an, Gernikako bonbardaketa baino hiru egun lehenago, Vigoko O Berbés portuan (Galizia) bederatzi antifaxistek beren buruaz beste egin zuten, indar frankistek atzeman baino lehen.

Antzinarotik dator etsaiek harrapatu baino lehen suizidatzeko joera hori. K.a. 133. urtean, Agudotik 400 bat kilometrora, egungo Soriatik gertu, Numantziako biztanle gehienek –1.500-2.000 inguru– beren buruaz beste egin zuten, erromatarren setio latzari hilabete luzez eutsi ondoren. Handik bi mendera, K.o. 73an, Judeako basamortuan, Masadako 1.000 biztanle inguruk elkar hil zuten –suizidioa bekatua da judutarrentzat–, haiek ere erromatarren setioak estututa.

Alemaniako kasurik deigarrienetakoa Demminekoa da: 15.000 biztanletik 1.000 inguruk hil zuten beren burua. Datu zehatzik gabe ere, Florian Huber historialariak garbi du herrialdearen ekialdean suizidio gehiago izan zirela, Ejertzito Gorriak zibilei egiten zizkieten basakerien eraginez

Bigarren Mundu Gerrako galtzaileak

Japonian, mende luzez, seppuku edo harakiri erritualaren bidez suizidatu izan dira etsaien eskutan ohorea galdu baino lehen. II. Mundu Gerra galtzean gehienek metodo eraginkorragoak erabili behar izan zituzten. Ezaguna da Saipan uhartean gertatutakoa: 1944ko uztailaren 9an, soldadu estatubatuarrak iristean, biztanle askok Marpi Pointeko itsaslabarretan behera bota zuten beren burua.

Alemanian, gerra amaieran izandako suizidio masiboen gaia Florian Huber historialariak aztertu zuen 2016ko Kind, versprich mir, dass du dich erschießt liburuan ("Zin egidazu zure buruari tiro egingo diozula"). Gerra amaierako kaosean, ez zen suizidioen estatistika zehatzik jaso, baina historialari alemaniarrak dozenaka milaka izan zirela uste du. Eta garbi dauka suizidio masiboak ez zituela Adolf Hitlerren suizidioak berak eragin. Izan ere, irratiak gezurra esan zuen Führerraren inguruan, etsaien aurka borrokan heriotza heroikoa izan zuela zabaldu baitzuen.

Alemaniako kasurik deigarrienetakoa Demminekoa da: 15.000 biztanletik 1.000 inguruk hil zuten beren burua. Datu zehatzik gabe ere, Huberrek garbi du herrialdearen ekialdean suizidio gehiago izan zirela, Ejertzito Gorriak zibilei egiten zizkieten basakerien eraginez. Hala, sobietarren bortxaketa masiboak zirela eta suizidatu ziren emakumeen kopurua oso handia dela dio; soilik Berlinen, 10.000 emakumek hil zuten beren burua gerra amaieran.

Erruduntasun eta, behintzat, erantzukizun sentimenduak akuilatu zituen suizidioak, ohorearekin batera. Gizonezkoek gerra galtzean eta emakumeek bortxatuak izatean galtzen omen duten ohorearen kontzeptua oso errotuta zegoen alemaniar gizartean, hamabi urtez erregimen naziaren propagandak hauspotuta. Goebbels propaganda ministroak berak ere bere buruaz beste egin zuen, Magda emaztearekin batera, beren sei seme-alabak pozoitu ondoren. Anisio Castillok bezala, Goebbelsek familiaren sufrimendua saihestu nahiko zuen, baina Castillok soilik bere burua sakrifikatzea erabaki zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Heriotza
Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala
"Mina ez da tapatu behar; bizi egin behar da, aurrera egiteko"

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]


Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


Harrera-egoitzetan suizidioaren prebentzioa lantzeko “behar handia” dagoela ondorioztatu du EHUk

Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait ikertzaileek harrera-egoitzetako nerabeen jokabide suizidak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute gazteen laurdena bere buruaz beste egiten saiatu dela. Salatu dute langile gehienek ezagutza “baxua” dutela.


Dolua eta kalitatezko osasun-sistema publikoa

Duela hilabete batzuk, ahizpak bost hilabeteko haurdunaldia eten behar izan zuen umekiak buruan zekarren deformazio baten ondorioz. Malko artean hartu zuen erabakia, eta berria eman eta bost egunera umea (Xoán) erditzen zegoen Gurutzetako ospitalean (garapen-maila... [+]


2023-12-21 | ARGIA
Eskatzen dutenen erdiak lortzen du Eutanasia Legearekin hiltzea Espainiako Estatuan

2022an 576 herritarrek eskatu zuten hiltzeko laguntza eta 288k lortu zuten Eutanasia Legearen babesa. 2021eko ekainean jarri zen indarrean legea eta, harrez geroztik, 749 pertsonak erabili dute. 2021ean 173 izan ziren eskaerak eta 75 izan ziren onartuak.


Eguneraketa berriak daude