Badaude bizitza primeran antolatzen dutenak eta beste batzuk hain onak ez direnak egutegia atontzerakoan. Badira biziera eta pentsamolde karratuak dituztenak eta askeagoak (edo kaotikoagoak) direnak. Izaera desberdinak errespetatu behar direla onartuta (puntu bateraino, behintzat) gero eta beharrezkoago zaigu guztioi bizitza planifikatzea: lana, aisia, lagunak, familia. Hain da horrela, non denboralizazioa zientzia edo arte bilakatu baita berez, agendak, egutegiak eta ordutegiak lan-tresnak izanik, espazioan zehar gidatu beharrean, denbora antolatzen diguten mapak dira.
Irakasleok beti programatu behar izan dugu gure egitekoa, ikasturtearen ikuspegi orokorretik zereginak eta edukiak banatu, ikasgelan landu beharrekoaren sekuentzia astero antolatu, etab. Platonek berak Akademian, Aristotelesek Lizeoan edo Hipatiak Serapeonean, ikasketa-plan bat izan behar zuten, nahiz eta eurak, jakina, ikasgelara iritsi eta nahi zutenaz inolako plangintzarik gabe hitz egiteko gai ziren. Baina Platon, Aristoteles edo Hipatia izan behar da hori egin ahal izateko. Irakaskuntza arautuaren jarduerak planifikatuta egon behar duela begi-bistakoa da. Irakasleok ez ditugu ikasgaiak gure irizpide partikularraren arabera soilik jorratzen; aitzitik, aldez aurretik ezarritako ikasketa-plan bati zor gatzaizkio. Plangintzak koherentea izan behar du, hasiera eduki, garapena, amaiera, helburuak, horiek lortzeko metodologia, horrelako gauzak. Eta, jakina, helburuok bete ditugun ebaluatzea ahalbidetuko duten tresnak.
Agintean dauden pedagogoek ahaztu dute gure ataza ez dela programatzea, irakastea baizik. Programazioek tresna izan behar dute gure lana hobetzeko, ez lanaldiaren parte handi bat jaten duena
Pedagogiaren zati bat aritu da programatzeko arte ederrean infinituraino sakontzen, temati, iparra galdu arte. Zuzen programatzeko jarraibideak eman dizkigute aspalditik, baina azken boladan kontua eskuetatik joan zaie, Sergio de Castro Sánchezek El Salto egunkarian bikain salatu duenez. Lortu nahi duten zehaztasun-maila zentzugabea da. Ikasgelan egiten dugun gauzatxo txikerrenaren aurreikuspen milimetrikoa, ikasleei eskatzen dizkiegun lantxo bakoitzaren helburuak (orokorrak, espezifikoak), gaitasunak (zeharkakoak, zehatzak), arazo-egoerak, ezagutza-edukiak, trebetasunak, ebaluazio-irizpideak, prozedurak... dena lotuta eta albainduta egon behar, dagokion laukian, dokumentuan, excell bukaezin eta zoroan.
Maizegi gertatzen da: bitartekoak eta xedeak nahastu egiten dira. Eta hara hor irakasle kidego oso batek, lan-jardunaldiaren parte handia laukiak betez eta mihiztatuz, atseden gabe, Antzinako Erromako esklaboek mosaikoen teselak ipintzen zituzten bezala, bata bestearen ondoan, aurretik emandako eskemaren arabera koloreak eta formak bat etorraraziz eta ahokatuz. Bai, Antzinako Erroman esklaboek egiten zuten lanaren eta gurearen artean ere aldeak daude: eurak ez bezala, pantaila barruan bizi eta lan egiten dugu guk (nor da esklaboagoa?); euren lanaren emaitza, mosaiko ederrak; gurea, milioika PDF zatar hodeian zintzilik.
Agintean dauden pedagogoek ahaztu dute gure ataza ez dela programatzea, irakastea baizik. Programazioek tresna (bitarteko, baliabide) izan behar dute gure lana hobetzeko, ez belar txarra bezala hazten den minbizia, lanaldiaren parte handi bat janda. Gogora dezagun Borgesek Inperio hartako Mapa Neurrigabeez kontatzen zuena: perfekzioaren bila, mapatutako lurraldearen tamainako mapa bat egitera ailegatu ziren bertoko kartografoak, baina halako mapa batek ez zuen ezertarako balio. Horrez gain, programatzearekin obsesionatuei jakinarazi behar diegu ikasgelan sarri inprobisatu egin behar dela. Iparra ez galtzen lagundu behar digute mapek.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]