Pertsonaia historikoen itzal odoltsuak


2023ko apirilaren 02an
'Gure heroiak' | Axier Lopez | Argia liburuak, 2022
'Gure heroiak' | Axier Lopez | Argia liburuak, 2022

Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat izenburua du Axier Lopezek, ARGIAko kazetariak, kaleratu duen liburuak. Begirada dekolonialaren unea heldu dela esatera dator egilea, garaiak hala eskatzen duelako. Batetik, Black Lives Matter mugimenduak mundu mailan tokian tokiko “heroiak” berrikustera eraman du jendea estatuen eraispen eta kaleen berrizendapenekin. Testuinguru antiarrazista horrekin hasi eta amaitzen da liburua.

Tarteko kapituluetan, ordea, Elkanoren mundu biraren urteurrena dela eta egin berri diren ekitaldiei errepasoa ematen zaie. Baita Elkanoren inguruko hitz eta irudien inguruko ikerketa egin ere. Baina Elkano ez da euskal kolonizatzaile bakarra, eta horregatik beste kapitulu batean “gure kolonialistak” eta “gure esklabistak” aletzen dira. Zerrenda luzea da eta izenak ezagunak. Oso argi geratzen da nori egiten diogun gorazarre gure herrietako plaza, eraikin eta kaleetan.  

Egilearen helburua da orain arte ezkutatu dena edo zuritu dena azaleratzea: Euskal Herriak ere iragan kolonialista eta esklabista du eta horri buruz ikuspegi kritikoz hitz egin behar da, “unean uneko premiekin bat datorren kontzientzia kolektiboa eraikitzen laguntzeko” (Josep Fontana i Lázaro).

Horretarako, orain arteko diskurtsoen analisia egiten du eta diskurtso hegemonikoak bermatzeko eta diskurtso alternatiboak gutxiesteko erabiltzen diren zenbait klixeren berri ematen digu: “presentismoa” erabiltzea, memoria ezabatzea edo garaiaren arabera jokatu zuela esatea, adibidez.  

Horrez gain, Elkanok, Urdanetak, Legazpik... Espainiar Inperioaren zerbitzura izandako partehartzea argitzen du: “XVI. mendearen amaieran badakigu 7 eta 9 mila gizon artean sartzen zirela urtero 'Indietara' joaten ziren konboietan, horietatik erdia baino gehiago euskalduna. Gerraontzietako armadetako tripulazioko kideen artean euskaldunak ziren gehiengoa”.
Botere-harremanetan oinarritutako loriazko historia eta heroi hollywoodienseak eraiki beharrean, Ipar globaleko zuriak izateak ematen dizkigun pribilegioez jabetu eta etorkizun justuago batean bizitzeko memoria kritikoa osatzea proposatzen zaigu. Liburuarekin batera ARGIA aldizkariaren webgunean Kolonialismoa kanala ere badugu osagarri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


Autorrealizazioa irakasgai

Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko... [+]


Beldurra gogoko

Beldurrak airean
Aitor Arana
Ibaizabal, 2023

--------------------------------------------------

Zazpi ipuinek osatzen dute Aitor Aranak gazteentzako idatzi duen liburu hau. Ugaria eta ezaguna da Aranaren produkzioa; 125 liburutik gora idatzi ditu, horietako zenbait... [+]


Pagoa, zuhaitza

Altxa, hildakoak!
Fred Vargas
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Egun batetik bestera, ordu batzuen buruan gertatu da gertatu dena: zuhaitz bat agertu da Sophiaren lorategian. Pago bat.
Hasiera horrek hartzen ditu liburuko lehen orriak... [+]


Emariari idatzitakoak

JAUSIZ
Alain Mendizabal Diaz
1545 argitaletxea, 2023

---------------------------------------------------

Itxuraz tente eusteari utzi eta behea jotzea zail egiten zaigu, grabitate indarrak zein soinean daramagunaren zamak lurrera erakarri arren. Hondoarekin topatzea,... [+]


Eguneraketa berriak daude