Estoldak

Hirien hondakinak bildu eta txikitzen diren lekuetara bisitaldia egitea eskoletako derrigorrezko txangoa izan beharko litzateke. Gaileta paketetxo bat ireki barneko bi gaileta irensteko, eta pakete azalaren ibilbidea mentalki eraiki. Helmugan paratzen da giza aktibitatearen lotsaizuna. Kafe bero eramangarriaren bekatuen azken paisaia samingarria. Gure bizimoduak sortzen dituen hondakinek mugatzen dute hiriaren arrasto-mapa. Hegazti-espezien presentzia gorozki eta lumek argitaratzen duten bezalaxe, giza espeziearen arrastoa lur azpiko hoditeriek, eraikuntzako adreilu edota plastiko zatiek salatzen dute. Hirietako periurbanora gerturatu besterik ez dugu egin behar, pipa poltsa bat erreka ertzeko adar batean ikurrin bilakaturik ikusteko: giza espeziearen kolonizazioaren irudikapen gisa balio beza. Oxala gure bizimoduaren hondakin-arrastoa hirien kanpoaldeko lurraldeetara mugatuko balitz. Ikusiak ditugu hirietatik urruti dauden hondakin-pilaketen irudi beldurgarriak, munduan zehar sakabanaturik.

Eta denok ikusi beharko genuke inoiz eraikin-eraispen baten unea. Materialen suntsitze unean jaurtitzen den energiak inpresioa sorrarazten du; ikuskizunak lilura eta beldur arteko kilima bat eragiten du. Eraikinetan lanak egiten direnean, eraispen unean batik bat, hondakinak tonaka sortzen dira. Arkitektura proiektu baten dokumentazio luzean antzu diren eranskin asko dauden arren, hondakinen kudeaketaren dokumentuak badu interesik, eraikuntza-lanetako hondakinen atalkako sailkapenaren nondik norakoak zehazten dituenak. Etxeetako hondakinen gaikako sailkapenak sortzen duen aparteko antolaketa eta diru eta denbora eskakizuna dela eta, hondakinen banaketa ez dela beti behar bezalako kontuarekin egiten. Kontrara esan behar, eraispeneko hondar materiala tabikeritza berrian berrerabiltzen hasi dela sormen bideak irekiaz, eraikuntzan materialen berrerabilpena eskasa bada ere. Bide luzea egiteke oraindik.

Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude