Kasik gauerdi da eta, udazken betea izateko, beroegi da lo egiteko, hego haize ufadak berina arteketatik sartzen dira bafaka. Gauerdi heltzear da, etxea lotan da eta ni ez: ohean, alfonbrari begira, ni bezala nor bere biziko metabertsoan murgildurik alfonbrari begira daudenei pentsatzen ari naiz. Hain zuzen ere, gauerdi laurden gutxi dela bururatu zait, laster gauerdi, 0:00, zero pundua, arranguren eta esperantzen arteko bidegurutze hori; gero, gaur atzo izanen dela eta bihar, gaur: egun berri bat, ezberdina, agian. Mundua zerbait berritara jausi daitekeen unea helduko da.
Gauerdi heltzear da. Alta, bihar ez da izanen egun berria, aurrekoaren okertze eta bertsio perbertsoagoa baizik. Iragarria da. Alokairu sariek gora eginen dute %5. Pobreen gizartean, gerla garaiko arrazionamendu bonoen gisa, eskuratuko ditugu txartelak elektrizitatearen ordaintzeko, txekeak erregaiengatik, tiketak janariarengatik, norbere lanetik bizitzen ahal ez delako, eta hori dena, ondotik, asistituak izateaz akusatuak izateko. Metabertsoko ahots batek xuxurlatu du: ez baita desiragarria norbere indarretik bizi ahal izatea?
Gauerdi helduko da eta bihar ez da egun berria, gaurkoaren jarraipena baino ez. Buruan buklean dut Melody Gardot-ren ahotsa, your heart is as black as night murmurio batean eta anartean, ondoko etxean, pesta gaitza egiten ari dira, Claude Francois-ren kantuak auzo guziarekin partekatzen dituzte. Diotenez, belaunaldi gazteek artista hilak entzuten dituzte geroz eta gehiago, eta aitzinekoek baino gutxiago egiten dute txortan; eko-antsietateari lotzen dute kontua, performance beharrerari.
Gauerdi eskas. Kontsumoa eta aberastasuna sekulan deusek ez zituen trabatu behar. Eta hara urritasuna, arrarotasuna, indisponibilitatea norma bilakatzen ari direla. Eta guzi horren gainetik 49.3. Tenperatura baino, biolientzia konstituzionalizatuaren sukarraldia da. “Ez baduzu ogirik, jan ezazu pastiza” zioenari burua moztu ziotela bururatu zaio. Gaurkoek legeak alde izanik, zerbait gerta ote dakieke bihar?
Alde orotan, coming out ekolo- boltxebikoak egiten ditu jendeak, amestuz goiz lasaiak, egun handia amestu gabe, lokalki engaiamendua hartuz, dollarrak ahurtaraka biltzera joateko asmoa abandonatuz. Ez da hamarkada kontua, ez da urte kontua. Arbasoek ehun zizkiguten oihalak gure babeserako, zilatuak dira alde orotarik. 40 urte dira iheska gabiltzala, Potemkinak eraikitzen direla, nehondik ere liluratzen ez gaituztenak dagoeneko.
Gau erdi da, ttanko. Arratsaldean semeak adierazi didanean haren etorkizunari begirako kezka, ez dut jakin ihardesten. Eta galdegin didanean ea bihar ez dudanez greba egin behar nik ere, noski erantzun dio, beharko lukeela, behar genukeela denek, altxatu eta kurritu, bestela, dena antolatua delako injustiziaren mantentzeko, bermatzeko, emendatzeko.
Greba, aldi honetan, bai. Bai? Bai. Agian galdera ez da ea grebara joan behar den, baizik eta noiz arte, eta ea zenbat gauza gehiagoren egiteko legitimitate osoa genukeen, legearen ikuspegitik zigorgarriak baina humanitatearen partetik justifikatuak.
Alegia deusez, gauerdi joan da. Bihar ez da egun bat gehiago izanen, ez goiz bat edo greba bat gehiago, bihar duintasunaren konkistaren lehen eguna behar luke hasteko. Gaur zena atzo bihurtu da eta bihar, gaur: egun berria eta antzekoa. Mundua zerbait berritara jausi zitekeen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]