Hitz honek askorentzat teknologiarekin du harremana, beste askorentzat gizarte eredu baketsu baten ideiarekin. Ubuntu, Desmond Tutu-k Sudafrikako Apartheidari aurre egiteko sortu zuen moduari lotuta dagoen hitza da.
Pertsonen arteko harremana bitartekatzeko hitza da Ubuntu. Zentzu berean darabilgun teknologia ere sortzen da pertsonen arteko harremanak bitartekatzeko. Gauza da, zein helburuetarako…
Desmond Tuturen hitzetan, Ubuntua duen pertsona bat irekia da eta besteentzat eskuragarri dago, besteei babesa ematen die, ez da mehatxatuta sentitzen beste pertsona batzuk gai direnean eta zerbaitetan onak direnean; bere buruaz ziur dagoelako badaki osotasun handi baten parte dela. Osotasun hori kaltetzen da pertsonak batzuek beste batzuk umiliatzen, gutxiesten, torturatzen edo zapaltzen dituztenean.
Software libreak badu mezu bat bere baitan, lan askoren pilaketa onura mundura ekartzeko; software libreak Ubuntua duela esango nuke. Sofware libreak, amama-aititek afari on bat prestatzen dutenean bezala, ezagutzaz beteriko teknika multzoa da, bizitza hobetzeko eta gozagarriagoa egiteko pentsatua, bestearenganako adeitasuna eta zaintza barne hartzen dituen asmoa. Eta osotasun horretan ekarpenak egiten ditu.
Sistema oso batean bizi garela ulertzea, nik besteari egiten diodan kaltea sistema osoari egiten diodan kaltea dela ulertzea, eta hori eragozteko pixkanaka-pixkanaka norbera, ahal duen heinean, bere jokabideetan zuzenketak barneratzen joatea, hori da gure bizimoduak Ubunturantz bideratzeko errezeta. “Itakara bidaia” olerkian bezala, beharbada ez gara inoiz helduko Ubuntura, baina bizi helburu gisa izatea bada eskuragarria, nolabait norberaren bizitzan pausoak gidatzeko iparorratza izan daiteke Ubuntura heltzeko ideia.
Sentimenduak izan da gaia Galdera Basatiak podcastaren seigarren atalean, eta horren bueltan zeharkatu dituzte Iñigo Martinezek eta Gari Moyak maitasuna, gorrotoa, tristura, haserrea... Hitz egin dezagun sentimenduen eta emozioen inguruan, baina gogoetatu ere, gogoetatu... [+]
Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]
Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]
Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]
Haurtzaroan, lursailen batean, parkeren batean edo baserri giroko lurretan sarritan izaten genituen “txitxareak” eskuartean… Jolas guneak gero eta artifizialagoak diren garai hauetan ordea, zaila da hiri nahiz herri-guneetan halakoak topatzea. Baina itsasoko... [+]
A ze pagotxa!, esan ohi dugu. Pagotxa edo mauka edo txokoa edo mantxunga edo… onturre edo probetxu ona ateratzen zaion zerbaiti edo horren aukerari esaten zaio “pagotxa”.
Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.
EHUren ikerketa batean, haur batzuk arkatza eta beste batzuk teklatua erabilita jarri dituzte idazten. Helburua zen jakitea ea irakurtzeko eta idazteko ikasketa-prozesuan alderik badagoen. Emaitza argia atera dute: haurrek eskuarekin egindako mugimenduen bidez ikasten dute... [+]