Green Capital Development enpresak lau parke eoliko eraikitzeko asmoa du Gipuzkoan: Karakate, Buruzai, Trekutz eta Eskeltzukoak. Nortzuk daude enpresa honen atzean? Jesus eta Gloria Martin Buezas neba-arrebak. El Mundo egunkariaren arabera, Espainiako estatu osoko 2022ko aberatsenen zerrendan 113. postuan dago familia hau, 500 milioi euroko patrimonio netoarekin.
Jesus eta Gloria Martin Buezas Green Capital Development enpresako administradore mankomunatuak dira (artikuluaren bukaeran xeheago azalduta dago) eta, horrez gain, 2002an Capital Energy enpresa sortu zutenak (Gloria da enpresa honen zuzendaria).
Capital Energy Espainiako energia berriztagarrien sektorean irensteko bokazioz sortua da. Publico hedabideak 2020an argitaratu zuenez, urte horretan Espainiako estatuan tramitatu ziren energia berriztagarrien 288 proiektuetatik 192 Capital Energyrenak ziren (proiektu horiek sortzeko gai ziren 39.068 MWtik 21.615MW harenak izaki). Enpresak aitortzen du energia berriztagarrien plantak eraikitzen eta kudeatzen hasi dela, eta epe ertain edo luzera energiaren "komerzializatzaile" bihurtu nahi duela.
2021ean lortu du energia berriztagarrien lizentzien estatu mailako enkantea irabaztea Forestaliarekin batera (Samper familiarena). Honekin guztira 1.548 MW-ko indarra duten proiektuak eraikitzeko lizentziak lortu ditu, eta horietatik 1.500 eolikoarenak dira. Enpresak 390 langile ditu eta 2026 bitartean 10.000 milioiko inbertsioak egitea du aurreikusia.
Aurtengo otsailean Capital Energyk Repsoli 25.000 bezeroko kartera saldu berri dio.
Capital Energy enpresak Ekain eguzki plaken planta egin du Araban, Eusko Jaurlaritza, Petronor, Iberdrola eta Mondragon Taldearen parte-hartzearekin.
Horretaz guztiaz gain, Jesus Martín Buezas Florentino Perezen (Real Madrid futbol taldeko eta ACS enpresa taldeko presidentea) suhi-ohia da, izan ere, ezkonduta egon zen Pérezen alaba Cuchi Pérez Sandovalekin.
Capital Energy Atlético de Madrid taldearen kamisetetan agertzen den marka da, talde horren babeslea baita.
Capital Energy berriztagarrien sektorea xurgatu nahi duen makro-egituraren filialak dira Gipuzkoan lau eoliko eraiki nahi dituen Green Capital Development, baita Green Capital Power eta Greenalia Wind Power ere. Gipuzkoan eragin nahi duen Green Capital Developmentera soilik mugatuta ere, ez da erraza enpresa sare honen artean dauden loturei arrastoa jarraitzea, izan ere, elkarren kide diren dozenaka "Green Capital Development" enpresa daude Espainiako Estatu osoan zehar barreiatuta, eta zati horietako bakoitza izendatzeko zenbaki bat erabiltzen dute. Adibidez, Eskeltzuko parke eolikoa "Green Capital Development XLIV S.L.U-k" eraikiko du.
Madrilgo Pozuelo de Alarcon herrian egoitza duen "Green Capital Development 123 SL" enpresaren arduradun zerrenda ikusita, administrari mankomunatuen artean Martin Buezas familiako Jesus eta Maria Gloria ageri dira, Juan Jose Sanchez Dominguez eta Raquel Bonafonte Gomezekin batera.
Zizurkil eta Usurbilgo lurretan eraiki nahi duten Ezkeltzuko haize erroten proiektuaz herritarrak informatzeko eta halako proiektuen eragina jasango duten herrien arteko harremanak josteko, mahai-ingurua antolatu du Andatza-Eskeltzu Bizirik elkarteak: Green Capital enpresak Gipuzkoan egingo dituen beste proiektuen aurkako elkarteek hartuko dute hitza, baita Nafarroako Urbasa-Andia Bizirik taldeko kideek ere.
Hitzaldia uztailaren 21ean izango da, ostegunez, 19:00etan Iriarte Kultur Etxean.
Herri plataformak adierazi du 'Mendi' zentral eolikoak Orozkon (Bizkaia) ere lurrak hartzen dituela eta plan bereziko onarpenerako aurretiko izapidea abiatzea agindu duela Arabako Foru Aldundiak.
Bizkaian, Artzentales eta Sopuerta artean Euskal Haizie enpresak eraiki asmo zuen zortzi aerosorgailuko zentral eolikoaren proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, faunan, landaredian eta ondarean eragingo lituzkeen kalteengatik. Enkarterriko herritarrak... [+]
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan.
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Ezkeltzun eraikitzekoa zuten parke eolikoaren egitasmoa, momentuz ez dute gauzatuko. 2022ko otsailean jakin zen Ezkeltzun parke eolikoa eraikitzeko zegoen asmoa. Hortik aurrera, ibilbide bat egin du gaiak, baina badirudi, momentuz, proiektuak ez duela aurrera egingo. Hala... [+]
Araba mendebaldeko Gaubeako proiektu eolikoak eskualdeko energia berriztagarrien potentziala areagotzea helburu duela adierazi du Mendia Wind enpresak. Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan hiru parke fotovoltaiko egiteko proiektua aurkeztu du, bere aldetik, San Miguel... [+]
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia.
Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote duen ikusteko dago. ARGIAren eskuetara iritsi da... [+]