Duela urtebete honela zioen ia 30.000 jarraitzaile dituen futboleko entrenatzaile baten txioak: “Kirol-talde baten aldagela, leku sakratua, non gertatzen den guztia bertan geratzen den… hau errespetatzen eta ulertzen ez duenak, ezingo du sekula talde bateko partaide izan”. Miresmenez betetako erantzunak jasotzen zituen bitartean, kirol arloko indarkeria sexualaren prebentzioan lan egiten dugun profesionalok larritasunez irakurri genituen hitz haiek.
Jakin badakigu aldagela ezinbestekoa dela taldea indartzeko, eta bertako elkarrizketek, eztabaidek, ospakizunek, zoriontasun eta tristurek, funtzio garrantzitsua betetzen dutela taldearen izaeran. Horrez gain, gorputz aniztasunean, norbere eta besteen gorputzaren onarpenean, eta autokontzeptu eta autoestimuan ere eragiten duela esan genezake. Alabaina, aipatutako emozio eta balore positibo guztiak kontrako norabidean islatu daitezke diskriminazio edota indarkeria egoerak gertatzen badira aldageletan. Izan ere, bullying-a edo abusu sexuala gertatzeko aukerak handitu egiten dira espazio hauetan, bereziki adin txikikoez ari bagara.
"Kirol arloko indarkeria sexualaren prebentzioan lan egiten dugun profesionalok larritasunez irakurri genituen hitz haiek"
Bestalde, paradoxikoki, norbere pribatutasunaren mugak lausotu dituen erakusleiho itxurako gizarte honetan, etengabe aldagela barruan elastikoa jantzita edo erantzita dituzten kirolarien argazkiak jartzen zaizkigu begien parean. Gehienetan gizonezkoak, eta askotan, maskulinotasuna harrotasunez adierazten duten keinuez lagunduta. Gainera, ez da zorrotz so egin behar konturatzeko apenas ikusten direla irudi horietan lodiak edo normatiboak ez diren gorputzak. Kirolari helduek, profesional eta eredugarriek, kontziente izan beharko lukete horrelako jokabideak azaltzen dituztenean haur eta gazteak begira dituztela, eta gehienek portaera horiek onetsi eta kopiatu egingo dituztela kontziente izan gabe haientzat ekar dezaketen arriskua handia dela irudiaren kontrola erabat galtzen delako, eta abusuak pairatzeko probabilitatea handitzen delako.
Aldagela espazio intimoa da, eta ahal den heinean adingabekoen autonomia sustatzeko, harremanak indartzeko, eta gorputz eta identitateen aniztasuna onartzeko tresna izatea aldarrikatzen dut, beti ere, espazio seguru eta osasuntsua bada. Eta hori hala izan dadin pertsona helduok badugu erantzukizuna eta zeregina. Batetik, heziketa bidez eta neurri zehatzak ezarriz helduak aldagelan egon behar izan gabe bortizkeria gertatu ez dadin ziurtatzea; eta, bestetik, aldagela barruko argazkiak argitaratzearen zentzuaz kritikoki hausnartu eta erabaki arduratsuak hartzea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]