Euroak 20 urte

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hogeigarren urteurrenaren karira euroguneko finantza ministroek euroaren aldeko agiri bateratua kaleratu dute eta emaitza harrigarria izan da: ez da ezer gertatu. Ez da izan ez aldeko ez aurkako ahots sendorik. Paradoxikoa dirudi noiz eta pandemiaren ekonomiari aurre egiteko diru politika hedatzaileari esker euroaren proiektua sendotu egin denean. Munduko bigarren txanpona da dolarraren ondoren, eta barne merkatuko elkartrukeen kostuak leundu ditu, zalantzarik gabe.

Baina, ezin dugu ahaztu aurreko hamarkadan doikuntza politika zorrotzek eragindako kontrako haizeak euroaren krisi larria ekarri zuela. Hain ataka estua bizi izan zuen euroak 2010, 2012 edo 2015 urteetan, ezen Stiglitz eta Krugman nobel saridunek bere desagerpena iragarri zuten.

Gogoan izan behar dugu, euroa ez zela sortu ekonomia eta diru batasunaren ohiko irizpideetan oinarriturik. Euroak ez du estatu bat bere arkitektura sustengatzeko, ezta altxor orokor bat edo aurrekontu orokor bakarra. Europako Banku Zentrala diru politikaren jabe da, baina zerga politika komunik ez dago. Hori ezean, zaila da ekonomia integrazioak sortutako desberdintasunak lausotzea. Bankuen zein finantzaren arloan ere ez dago merkatu bakarra. Arkitektura instituzionalaren gabezia horiek euroa ataka larrian ipini izan dute, eta hala ere txanpon bakarrak iraun badu, euroa bera Europako Batasuneko proiektu politikoaren gunea delako izan da. Europako Batasunaren integrazio politikoaren prozesuan eliteek ez dute bide federalaren alde egin. Hori gabe, integrazio gradualagoa lehenetsi izan da, eta bide honetan urrats bat izan da diru batasuna.

"Arkitektura instituzionalaren gabezia horiek euroa ataka larrian ipini izan dute, eta hala ere txanpon bakarrak iraun badu, euroa bera Europako Batasuneko proiektu politikoaren gunea delako izan da"

Euroaren gabeziak estaltzeko, txanponen trukearen kostuak eta debaluazioaren arriskuak uxatuta, ekonomia integrazioaren helburua lortuko zela esan ziguten bere sustatzaileek. Horrek mugaz gaindiko merkataritza zabalduko zuela zioten, prezioak egonkortu, inbertsioa handitu eta produktibitatearen igoera sustatuko omen ziren. Ondorioz, herritarron bizi mailan eta herrialdeen ekonomietan konbergentzia emango zela gaineratu zuten. Hots, euroak Europako Batasunaren alemanizazioaren onurak sustatuko zituen halabeharrez.

Hogei urte eta gero asmo horietako gehienak bertan behera gelditu dira. Bi hamarkadetako euroguneko barne merkataritza %10 igo da soilik eta, aldiz, munduko merkataritzaren hedakuntza %33koa izan da. Areago, Alemania eta eurotik kanpo dauden Europako Batasuneko hiru herrialdeen (Polonia, Hungaria eta Txekia) arteko merkataritza %63 igo da. Inbertsio produktiboaren arloan antzeko emaitza errepikatzen da. Alemaniako zuzeneko atzerriko inbertsioaren zati handiena eurotik kanpo dauden Europako ekialdeko herrialdeetara bideratu da. Beraz, inbertsio eta produktibitatearen arloan eurogunean dibergentziak gora egin duen bitartean, eurotik kanpo dauden Europako Batasunekoekin konbergentzia prozesua nagusitu da. Herrialde arteko antzeko bilakaera kontraesankorra egiaztatzen da biztanleko errentaren maila alderatzen badugu.

Atzerako begirada batean, euroaren konbergentziarako promesak huts egin du eta eurogunean kontrarako bidea eman da hegoaldeko eta guneko herrialdeen artean. Errealitate horrek lotura estua du arestian aipatutako euroaren arkitektura instituzionalarekin. Etorkizun hurbileko digitalizazioarena erronka anekdota hutsa da aipatutako gabezia estrukturalek mahai gaineratzen dutenaren aurrean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Eguneraketa berriak daude