Laborantza hirugarren iraultzara sartzera omen doa. Lehena XVII. eta XVIII. mendeetan gertatu zen, lugorrien bukaerarekin eta lurra gehiago ustiatzeko logika eta ekoizpen-teknika berrien garapenarekin; bigarrena, XX. mendean, mekanizazioarekin eta ongailu zein produktu fitosanitario kimikoen zabalpenarekin. Hirugarrena bidean dela diote hainbat instituzio, sindikatu eta multinazionalek –edo behintzat, bidean nahi lukete–. Teknologia berrietan, big data eta algoritmoetan oinarritzen den iraultza dugu. Hau ere garapen iraunkorraren izenean, omen.
“Laborantza 4.0”, Smart Farm, “zehaztasunezko laborantza”, “laborantza numerikoa”, “laborantza adimentsua”... nozio berriak dira guziak, lehen sektorean batzuk eman nahi luketen aldaketa definitzeko. Izan robotak, droneak, ordenagailuak, txipak ala kamarak, teknologia numerikoak elikadura ekoizpenean integratu nahiak geroz eta leku gehiago hartzen ari du instituzio eta multinazionalen artean –gehiago kostatzen zaio, ordea, laborarien artean hedatzea–. Belar “tzarrak” detektatzeko robota; behiak jeztekoa; edota erleak ordezkatuz polinizatzen duena; elikadura-katean teknologia eta adimen artifiziala sartu nahian dabiltza. Diotenez, big data-n bildutako datuei eta algoritmoei esker, kasuan kasu lur eremu edota kabala bakoitzarentzat jakin daitezke zehazki zein dituzten beharrak, hortik behargabeko xahutzeak saihestuz –hortik, “zehaztasunezko laborantza” nozioa–.
Enpresa pribatuak aspaldian dabiltza laborantza osoki kontrolatzeko ametsarekin. Jateko beharra beti ukanen dugulako asetzeko, etengabean izan daitekeelako diru-iturri. GEO genetikoki eraldatutako hazien jabetzari esker munduaren jabe bihurtu nahian ari dira 1990eko hamarkadaz geroztik. Orain, ordea, numerikoaren bidez ere dabiltza kontrola eskuratu nahian. GEOen ekoizpenean berezituriko Monsanto erosi zuen 2018an Bayer multinazionalak, eta gaur egun hau dabil laborantza numerikoan inbertitzen, mundu mailako liderra bihurturik. 2020an 500 langile zituen laborantzaren numerizaziora bideraturik, 2017az geroztik 2,5 aldiz biderkatu zuen horretarako enplegaturiko langile kopurua. Ondoan ditu, besteak beste, Yara ongailu ekoizle boteretsua eta kapitalismoaren sinbolo ditugun McDonald´s edota Walmart multinazionalak.
Confédération Paysanneko laborari Morgan Odyk Nous, paysans, refusons la colonisation de l’ONU par l’agrobusiness (“Laborariok errefusatzen dugu agrobusiness-ak NBE kolonizatzea”) testuan idazten duenari segi, bada kezkatzekoa: “Elikadura ekoizpenaren industrializazioa borobiltzea dute helburu, prozesua erabat artifizializatuz. Azkenean, robotizazioa, big data, kimika eta bioteknologiak oinarri dituen ‘smart laborantza’-k laboraririk gabeko laborantza du helburu”. Horregatik hastapenetik aurka kokatu zen laborari ttipien sindikatua den Via Campesina: “‘Laborantza adimentsua’ nozioarekin maskara berdea jarri nahi diote logika agroindustrialari”.
Eraldaketa hau bultzatzen dabiltzan start-up gehienak AEBetan, Txinan eta Indian dira, eta pentsa daitekeenez, ez dira laborarien artean osaturiko kooperatiba ala elkarteak... Funtsean, garaian pestizidak eta ondotik transgenikoak zabaltzen arituriko berak ditugu orain laborantza numerikoa laudatzen ari. Beste behin hor ditugu ekoizpen intentsibo eta industrialaren sustatzaile diren sindikatuak. Horrela mintzo da Christine Lambert FNSEA-ko presidentea: “Produktu fitosanitarioen hedapena gutxitzeko bidea dugu robotaren erabilpena”. Arazoa da, fitosanitarioen hedapena gutxitzeko bidean laborantza herrikoia eta ekologikoa sustatu beharrean, nahiago dutela robotek bideraturiko nekazaritza.
Instituzioak ere dira bilakaerari so, tartean Europar Batasuna. Ikerketa eta berrikuntza arloan dabilen Horizon Europe programak adibidez 95,5 mila milioi euroko aurrekontua du 2021-2027 urteentzat –5,4 mila milioi Next Generation UE planatik–, eta hauetarik 8,95 mila milioi ditu elikadura, laborantza eta ingurumenera bideraturik. Iaz Frantziako Gobernuak adostu PIA4 Gerorako Inbertsio Planak ere 100 milioi euro ditu arlo horretako enpresa pribatuentzat. Inra egitura publikoak 200 star up sortu ditu azken hogei urteetan, eta azken aldian gero eta gehiago berezitu da Laborantza 4.0-an.
Nola ez aipa, GACSA plataforma, NBEk sortua 2014ko klimari buruzko gailurraren kari. “Klima larrialdiaren aurrean berritu beharra azpimarratuz, agroindustriako lobbyek lehen lerroan jarritako laborantza ereduaren apologia egiten dabil GACSA” irakurri daiteke Action contre la faim, CCFD-Terre Solidaire eta Oxfam gobernuz kanpoko erakundeek plazaraturiko agirian.
Mundu mailako berotegi gasen isurketen %24 laborantzatik dator –%10 Europa mailan–. Baina kontuz, eredu industrialean dago gaitza: animalia hazkuntza alimaleek ondorioztatu metano isurketan, monokulturetan hedaturiko ongailu kimikoetan eta eredu hau oraindik gehiago zabaltzeko gisan bideraturiko deforestazioetan. Adibidez, langileen %55 laborari dituen Afrika kontinenteak soilik isurketen %15 ditu lehen sektoretik, eta mundu mailako isurketen %4 soilik da Afrikatik.
Hori horrela ez du zentzurik eredu industrialaren numerizazioak. Berdez pintatzeak ez du klima larrialdiaren arazoa konponduko, robot batek ala laborari batek hedatu, beti kutsatuko duelako ongailu kimikoak. Gainera, badakigu teknologia berrien ekoizpenak ikaragarriki kutsatzen duela, mineralen ustiapenarekin adibidez.
Gosetearen kontrako aterabidea dute bigarren argudiotzat, transgenikoekin duten gisara. 2050ean 10.000 milioi biztanle izanen gara eta ekoizpena emendatu beharko dugu, baina berotegi efektuak ttipituz. “Arazo sozial, politiko eta ekologikoei begira aterabide teknologikoak dakarzki zehaztapenezko laborantzak; baina aterabide hauek asmatuak dira eredu konbentzionalak bere horretan segitzeko gisan. Alta, badakigu sistema dela arazoen arduraduna”, irakurri daiteke Christopher Milesen The combine will tell the truth: On precision agriculture and algorithmic rationality (“Zehaztasunezko laborantza eta algoritmoen arrazionalitateari buruzko egia salatuko digu uztamakinak”) artikulu mamitsuan. Azaltzen duen ideia horrek balio du gosetearentzat –munduan %10ak du gosea pairatzen, baina aldi berean, elikagaien %20 zakarrontzira doa–; langile eskasiarentzat –Europako etxaldeen laurdena desagertu da azken hamar urteetan, baina ekoizpena emendatu da–; laborarien prekarietatearentzat, eta beste.
Izan legedi zorrotz, dirulaguntza zuzengabe ala merkatu liberal eta mundializatu, bere baserrian libreki eta duinki aritzeko bidean hamaika traba ditu laborariak. Aro berri honek big data eta GAFAM boteretsuekiko dependentzia ekarriko lioke... soluzio gisa saldurikoa, bere kalterako, beste behin.
Zazpi lagun auzipetu dituzte Hazparneko Puyo agentziaren okupazioagatik. Aiherrako Etxexuriaren salmenta salatzeko ekintzaren harira epaituko dituzte irailaren 30ean. Elkartasunez, mobilizazio eguna muntatu da irailaren 27an.
Amezketako Loidi baserrian sortutako proiektua da Aralareko, Uxue Artola Ansak eta Iosu Goñi Muruak bultzatua. “Familiako proiektua da gurea, moxal haragia lehenagotik ere ekoizten genuen, baina kanpora saltzen genuen, eta gauzak beste modu batean egiteko gogoz, bide... [+]
Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 250 sagastietan hasiak dira jada sagar biltzen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagozkien iazko datuekin alderatuta, uzta handiagoa izango da aurten. Orotara sei-zazpi milioi kilo biltzea aurreikusten dute, datu zehatza urte bukaerarako izango... [+]
Udazkeneko zenbakia aste honetan jasoko dute ARGIAko kideek, edo berariaz Bizi Baratzeako kide egin direnek.
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]
Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.
Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]