Adimen artifizialaren Europako legea

  • Hainbatek agertu dit Europako Adimen Artifizialaren Legearen inguruan kezka, eta ikertzen hasi naiz. Adimen Artifiziala tresna berri bat da gure gizartean eta beste teknologia batzuk bezala gizartean eragiteko eta gizartea eraldatzeko gaitasuna du. Adimen artifizialek berezkoa duten ezaugarri bat da aldaketak modu ikusezinean egin ditzaketela, kontrolatzeko eta ulertzeko modu zailean. Gainera, adimen artifizialek jabeak dituzte, askok ditugun azpiegitura digital gehienen jabe berak.

Hainbat eragileren arabera (EDRi, Xnet, UOC..) lege honek onurak ekarriko ditu, baina hutsuneak ditu, batez ere datuen ekonomiari loturikoak. Aipagarria da bai marketinari eta jokabideen bideraketari, bai espazio publikoaren zelatatzeari lorturiko adimen artifizialen erregularizazio falta. Jokabideen bideraketaren kasuan pertsonen egoera fisikotik, prozesu fisiologikoetatik, biologiatik... hartutako datuen bidez pertsonen emozioak inferitu eta euretan eragin ditzaketen adimen artifizialengan arreta handiagoa jarri behar luke legeak. Baita ezaugarri biometrikoen bidez espazio publikoan pertsonak jarraitu, taldekatu eta epaitzen laguntzen duten adimen artifizialengan ere.

Badago beste ideia bat azken horri lotuta, eta giza eskubideen inguruan lan egiten duten eragileak bereziki arduratzen dituena: polizia prediktiboa. Hau da, gure gorputzen fisionomia aztertuz gure izaera, nortasuna, sinesmen politikoak eta justiziari loturikoak aztertu eta profilen aurreikuspenak eginez arrisku ebaluaketak eta horrekin delituen, edo eragotzi nahi diren beste zenbait arazoren aurreikuspenak egiteko sortzen diren adimen artifizialak.

Jolas taula baten irudia datorkit burura. Jolas taularen jabeek hor egiten denaren inguruan botere osoa dute, eta legegileek ez dute taula horren jolas dinamika guztiz ulertzen, ezagutza guztia partekatzen ez den heinean. Beraz, dinamika horri aurre egiteko estrategia bikoitza izan izan behar da: alde batetik, legislatzen jarraitu, horrekin batera arazoa ulertzen ere joango garelako, eta bestetik, jolas taula berriak sortu daitezen bultzatzen jarraitu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude